YouVersion Logo
Search Icon

IRTEERA 8

8
1Jaunak esan zion Moisesi: «Esaiozu Aaroni luza dezala eskuan duen makila ibai, erreka eta zingiren gainera, eta ateraraz ditzala ibaitik igelak Egipto lurralde osora».
2Luzatu zuen eskua Aaronek Egiptoko uren gainera eta atera zituen igelek Egipto osoa estali zuten. 3Baina aztiek ere beste horrenbeste egin zuten beren azti-baliabidez, Egipto lurralde gainera igelak igoaraziz.
4Orduan, faraoiak Moisesi eta Aaroni dei egin eta esan zien:
—Erregutu Jaunari igelak niri eta nire herriari kentzeko, eta utziko diot zuen herriari Jaunari sakrifizioak eskaintzera joaten.
5Moisesek esan zion:
—Esan zeuk noiz erregutu behar dudan zure alde eta zure funtzionario eta herriaren alde, igelak zure jauregitik desagerrarazi eta Nilo ibaian soilik gera daitezen.
6—Bihar —esan zion faraoiak.
Eta Moisesek:
—Hala izango da, Jauna, gure Jainkoa, adinakorik ez dela jakin dezazun.#Jauna adinakorik ez 9,14; 10,2; 14,4.18; 15,11; Is 45,5-6. 7Igelak desagertuko dira zure jauregitik, zure funtzionario eta herriarengandik, eta Nilo ibaian soilik geratuko dira.
8Moisesek eta Aaronek faraoiaren aitzinetik alde egin zuten. Orduan, Moisesek oihu egin zion Jaunari faraoiari bidalitako igel-izurria ken ziezaion. 9Jaunak Moisesek eskatua egin zuen: etxe, atari eta landetan zeuden igelak hil egin ziren. 10Multzotan pilatu zituzten eta kiratsez bete zen lurralde osoa.
11Alabaina, estuasuna pasa ondoren, bere teman jarraitu zuen faraoiak eta ez zien Moisesi eta Aaroni jaramonik egin, Jaunak esan bezala.#faraoia bere teman 4,21+.
Hirugarren izurria: eltxoak
12Jaunak esan zion Moisesi: «Esaiozu Aaroni makila luzatu eta lurra jotzeko, eta lurreko hautsa eltxo bihurtuko da Egipto osoan».#eltxoak Sal 105,31; Jkd 19,10.
13Hala egin zuten. Aaronek eskuan zeraman makila luzatu eta lurra jo zuen, eta Egiptoko hauts guztia gizaki eta abereentzat gogaikarri zen eltxo-izurri bihurtu zen.
14Aztiak ere ahalegindu ziren beren azti-baliabidez eltxoak sortzen, baina ez ziren gauza izan. Eltxoek gizaki eta abereei eraso egiten zieten.
15Orduan, aztiek faraoiari esan zioten:
—Jainkoaren eskua ari da hemen#8,15 Jainkoaren eskua ari da hemen: H.h., Jainkoaren behatza da (Aaronen makila).!
Baina faraoia berean tematu zen eta ez zien jaramonik egin, Jaunak esan bezala.
Laugarren izurria: ezpateuliak
16Jaunak esan zion Moisesi: «Bihar goizean goiz jaiki eta zoaz faraoiagana, ibaira doanean, eta esaiozu: Hala dio Jaunak: Utziozu ene herriari ni gurtzera joaten. 17Ez badiozu uzten, ezpateuli-izurria bidaliko dizuet, zuri, zure funtzionario eta herriari: Egiptoko etxe guztiak eta inguruak ezpateuliz beteko dira.#ezpateuliak Sal 78,45; 105,31. 18Egun hartan libratu egingo dut izurritik ene herria dagoen Goxen eskualdea#8,18 Goxen eskualdea: Josek bere aita eta senideei, Egiptora jaitsi zirenean, bizitzeko eman zien eskualdea; ik. Has 45,10 eta oh.. Han ez da ezpateulirik izango, jakin dezazun ni, Jaun hau, lurralde honen erdian nagoela. 19Bereizkuntza egingo dut ene herriaren eta zurearen artean. Bihar gertatuko da mirari hau».#Bereizkuntza israeldarren alde 9,4-7.26; 10,23; 11,7; 33,16.
20Hala egin zuen Jaunak, eta ezpateuliak sailean etorri ziren faraoiaren eta funtzionarioen jauregietara eta lurralde osora, eta aurrean harrapatu guztia hondatu zuten.
21Orduan, faraoiak Moisesi eta Aaroni dei egin eta esan zien:
—Eskaini, bai, sakrifizioak zeuen Jainkoari, baina lurralde honetan bertan.#Faraoia amore ematen hasi 8,24; 10,7-11.24; 11,8. Ik. 12,31-32.
22Moisesek ihardetsi zion:
—Ez litzateke bidezkoa hori, zeren Jaunari, geure Jainkoari, egiten dizkiogun sakrifizioak ez dira onargarri egiptoarrentzat. Beraiek sakratutzat dituzten abereak hiltzen#8,22 Beraiek sakratutzat dituzten abereak hiltzen: Argitasunagatik ezarria. H.h., Beraientzat onargarri ez diren sakrifizioak egiten. Izan ere, aharia, akerra eta zezena animalia sakratutzat zituzten egiptoarrek. ikusiko bagintuzte, harrika hilko gintuzkete. 23Basamortura joan behar dugu hiru eguneko bidean, geure Jainko Jaunari sakrifizioak eskaintzeko, berak agindu digun eran.#hiru eguneko bidea 3,18+.
24Orduan, faraoiak esan zuen:
—Utziko dizuet zeuen Jainko Jaunari sakrifizioak eskaintzera basamortura joaten, baldin urrutiegi ez bazoazte. Erregutu nire alde!
25Moisesek erantzun zion:
—Zure jauregitik irten bezain laster erregutuko diot Jaunari, bihar zuregandik, zure funtzionario eta herriarengandik ezpateuliak alden ditzan; baina ez jarraitu iruzur egiten, faraoi jauna, Jaunari sakrifizioak eskaintzera joaten nire herriari eragotziz.
26Jauregitik irten zenean, otoitz egin zion Jaunari, 27eta Moisesek eskatua egin zuen Jaunak: aldendu ziren ezpateuliak faraoiagandik eta beraren funtzionario eta herriarengandik. 28Baina beste behin ere bere teman jarraitu zuen faraoiak eta ez zien israeldarrei joaten utzi.

Currently Selected:

IRTEERA 8: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in