YouVersion Logo
Search Icon

IRTEERA 36

36
1«Beraz, Betzalelek, Oholiabek eta santutegiko zerbitzurako behar den guztia egiteko jakituria eta trebezia Jaunak eman dizkien artisauek, Jaunak agindu bezala egingo dute guztia».
2Deitu zituen, bada, Moisesek bai Betzalel eta Oholiab, bai Jaunak trebetasunez beteak zituen eta lanerako borondatea zuten guztiak, 3eta eskura eman zizkien, santutegiko zerbitzuan behar zena egiteko israeldarrek ekarriak zituzten eskaintza guztiak. Eguna joan, eguna etorri, israeldarrek beren borondatezko eskaintzak ekartzen jarraitzen zutenez, 4santutegiko lanetan ari ziren artisauak lanari utzi eta 5Moisesengana joan ziren, esanez: «Jaunak agindutako lanetarako behar den baino gehiago ari da herria ekartzen». 6Orduan, Moisesek agindu hau aldarrikatu zuen kanpalekuan: «Ez gizonek, ez emakumeek, ez dezatela gehiago santutegirako eskaintzarik ekar». Eta herriak utzi egin zion eskaintzak ekartzeari, 7egin behar ziren lanetarako nahikoa eta gehiago baitzen ordu arte ekarria.
Egoitzaren eraikuntza
(26,1-36)
8Lanean ziharduten artisauek egoitza egin zuten, liho-hari bihurrituz eta purpura more, gorri eta gorriminez eginiko hamar zapiz; zapietan izaki hegaldunak apain bordatu zituzten. 9Zapi guztiak neurri berekoak ziren: hamalau metro luze eta bi metro zabal. 10Zapiak elkarrekin josi zituzten bosnako bi sailetan, 11eta purpura morezko lokarriak ipini zituzten bi zapi-sailen ertzetan: 12berrogeita hamar lokarri ertz bakoitzean, alde batekoak bestekoei egokituz. 13Urrezko berrogeita hamar katigailu ere egin zituzten, eta horiekin zapi-sail bat besteari lotu, egoitza osoak bat egiten zuelarik.
14Ahuntz-ilezko beste hamaika zapi ere egin zituzten, egoitza estaliko zuen oihal-etxola eratzeko. 15Zapi guztiak neurri berekoak ziren: hamabost metro luze eta bi metro zabal. 16Zapiak elkarrekin josi zituzten, bost alde batetik eta sei bestetik. 17Gero, berrogeita hamar lokarri ipini zituzten elkarrekin jositako sail bakoitzaren ertzean. 18Brontzezko berrogeita hamar katigailu ere egin zituzten, oihal-etxola osoa lotu eta bat eginik geldi zedin. 19Bi estaldura egin zituzten oihal-etxolarako: bata gorriz tindaturiko ahari-larruzkoa, eta honen gainetik bestea, larru finezkoa.
20Akazia-zurezko oholak egin zituzten egoitzarako eta tente jarri: 21ohol bakoitza bost metro luze zen eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal; 22bi mingain zituen bakoitzak ondokoarekin elkartzeko. Horrelakoak egin zituzten egoitzarako ohol guztiak. 23Hauetatik hogei hegoaldera jarri zituzten, 24azpian zilarrezko berrogei oin zituztela: ohol bakoitzak bi oin beste horrenbeste mingainentzat; 25egoitzaren beste aldera, iparraldera, beste hogei ohol, 26azpian zilarrezko berrogei oin zituztela, ohol bakoitzeko bi oin; 27egoitzaren atzealdera, mendebaldera, sei ohol, 28eta beste bi atzealdeko kantoietarako. 29Ohol hauek behealdean bereiz jarri zituzten eta goialdean, lehenengo eraztunaren parean, ongi lotuak. Honela egin zituzten kantoietarako bi oholak ere. 30Zortzi ohol hauek zilarrezko hamasei oin zituzten, ohol bakoitzeko bi oin.
31Akazia-zurezko bost zehar-egur egin zituzten, egoitzaren alde bateko oholentzat, 32bost beste aldeko oholentzat eta bost atzealdeko, hau da, mendebaldeko, oholentzat. 33Erdiko zehar-egurrak alderik alde erditik zeharkatzen zituen oholak. 34Oholak eta zehar-egurrak urreztatu egin zituzten eta urrezko eraztunak egin, hauetatik zehar-egurrak pasarazteko.
35Errezela ere egin zuten, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz ehundua, eta bertan apain bordatu bi izaki hegaldun. 36Errezelarentzat akazia-zurezko lau zutabe egin zituzten, urrez estaliak eta urrezko kakoz hornituak, eta, zilarra urtuz, lau oin egin zizkieten zutabeei.
37Oihala egin zuten etxolaren sarrerarako, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain ehundua. 38Oihalarentzat bost zutabe egin zituzten beren kakoekin; urreztatu egin zituzten zutabe-gainak eta ziriak, eta brontzezko bost oin egin zutabeentzat.

Currently Selected:

IRTEERA 36: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in