IRTEERA 34
34
Legearen harlauza berriak
1Jaunak esan zion Moisesi: «Ebaki lehengoak bezalako beste bi harlauza, hautsi zenituen harlauzetan idatzirik zeuden hitz berberak idatz ditzadan.#bi harlauza 24,12+. hautsi zenituen 32,19. 2Egon prest bihar goizean mendira igotzeko; nire aurrean aurkeztuko zara han, mendi-gailurrean. 3Ez dadila inor zurekin igo, ezta agertu ere mendi aldera; ez dadila ardi nahiz behirik larrean ibil mendi inguruan».
4Moisesek lehengoak bezalako bi harlauza ebaki zituen. Eta biharamunean, goizean goiz, harlauza biak harturik, Sinai mendira igo zen, Jaunak agindu bezala.
Jainkoa Moisesi agertu
5Orduan, Jainko Jauna laino batean jaitsi eta Moisesekin egon zen, eta bere izena hots egin zuen#34,5 hots egin zuen: Aditzaren subjektua esan gabe dagoenez, uler daiteke ere Moises dela Jauna hots egiten duena.: «Jauna». 6Moisesen aurretik igaro zen, honela hots eginez: «Jauna! Jauna! Jainko bihozbera eta errukiorra, haserregaitza eta onginahiz eta leialtasunez betea!#Jainko bihozbera eta errukiorra Zen 14,18; Jl 2,13; Jon 4,2; Sal 86,15; 103,8+; Ne 9,17.31. 7Mila belaunalditaraino onginahiari eusten diona; gaiztakeria, errebeldia eta bekatua barkatzen dituena; ez, ordea, erruduna zigor gabe uzten, baizik eta gurasoen gaiztakeria seme-alabengan eta seme-alaben seme-alabengan zigortzen duena, hirugarren eta laugarren belaunaldiraino».#hirugarren eta laugarren belaunaldiraino 20,5+.
8Bat-batean, lurreraino ahuspeztu zen Moises, 9eta esan zuen: «Jauna, gogoko banauzu, zatoz gurekin, arren! Herri hau burugogorra da, bai; baina zuk barkatu gure gaiztakeria eta bekatua, eta har gaitzazu zeure ondaretzat».
Itunerako baldintzak
10Jaunak esan zuen: «Begira, ituna egingo dut orain zure herri osoarekin. Lurreko inongo herritan gertatu ez diren bezalako gauza harrigarriak egingo ditut, eta inguruan duzun herri osoak ikusiko du Jaunak egin dezakeena, izugarria baita zure bitartez egingo dudana.#ituna 19; 23,20-33; Dt 7. Ik. Jr 31,31-34.
11«Bete ezazue gaur agintzen dizuedana, eta neuk botako ditut zuen aurretik amortar, kanaandar, hitita, periztar, hibiar eta jebustarrak.
12«Ez gero hitzarmenik egin sartuko zareten lurraldeko biztanleekin, erorbide gerta ez dakizuen. 13Aitzitik, bota itzazue haien aldareak, apurtu zutarri sakratuak eta hautsi zutoin sakratuak#34,13 zutarri sakratuak: Ik. 23,24 oh. zutoin sakratuak: Axeraren (Astarte), amodioaren eta emankortasunaren jainkosa zenaren, ohoretan eraikiak (ik. Dt 16,21; Ep 6,25-32)..#bota itzazue 23,24+. 14Ez ahuspeztu beste jainkoen aurrean, Jauna jeloskorra baita eta Jainko jeloskor#34,14 Jainko jeloskor: Ik. 20,5 oh. du izena.#Ez ahuspeztu 23,24+. 15Bestela, zuek lurralde hartako biztanleekin hitzarmena egingo bazenute, haiek, beren sasikultuak egitean eta beren jainkoei opariak eskaintzean, zuek ere gonbidatuko zintuzketete eta haien oparietatik jango zenukete; 16edota zeuen semeak haien alabekin ezkonduko zenituzkete, eta hauek, beren jainkoen ohorez kultua egitean, zuen semeak ere sasikultura erakarriko lituzkete.
17«Ez egin metal urtuzko idolorik.#Ez egin idolorik 20,4+.
18«Ospatu Legamia gabeko Ogien Jaia#34,18 Legamia gabeko Ogien Jaia: Ik. 12,15 oh.: nik agindu bezala, zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue, Abib hilean, ezarritako egunetan, hil horretan atera baitzineten Egiptotik.#Legamia gabeko Ogien Jaia 23,15+.
19«Zuen lehen-semeak oro nireak dira, baita lehen abere-kume arrak ere, zekor nahiz arkume.#lehen-semeak 13,2+. 20Lehen-astakumea arkume edo antxumearekin trukatuko duzue; trukatzen ez baduzue, hil egingo duzue#34,20 hil egingo duzue: Ik. 13,13 oh., lepoa hautsiz. Zuen lehen-semeak oro berreskuratu egingo dituzue, ordezko eskaintza eginez. Ez da inor nire aurrera esku-hutsik agertuko.
21«Egin lan sei egunez, baina hartu atseden zazpigarrenean#34,21 zazpigarrenean: Zazpigarren eguna larunbata da (ik. Has 2,3 eta Ir 20,8 oh.ak)., baita ereintza-garaian eta uztaroan ere.#Zazpigarren eguna 20,8+.
22«Ospatu Asteen Jaia, gari-uztaren lehen fruituena eta urteburuko uzta-biltzearena#34,22 Asteen Jaia: 23,16an (ik. oh.) uzta-jaia deitua. urteburuko uzta-biltzearena: Ik. 23,16 oh..#Asteen Jaia eta uzta-biltzearena 23,16+.
23«Gizaseme guztiak urtean hiru aldiz aurkeztuko dira Israelgo Jainko Jaunaren aurrera.#urtean hiru aldiz 23,14+.
24«Zuen aurretik bota egingo ditut atzerritarrak, eta zuen lurraldea hedatuko. Horrezkero, ez du inork zuen lurraldeaz jabetzeko irrikarik izango, zeuen Jainko Jaunaren aurrean urtean hiru aldiz aurkeztuko zaretenean.
25«Ez eskaini sakrifizioetako abere-odolik ogi harrotuarekin batera, ezta gorde ere hurrengo egunerako#34,25 hurrengo egunerako: Ik. 12,10 eta 23,18 oh. Pazko-jaiko abere hilik.#abere odola ogi harrotuarekin 23,18.
26«Eraman zeuen lurreko lehen fruituak Jaunaren, zeuen Jainkoaren, etxera.
«Ez egosi antxumerik bere amaren esnetan#34,26 amaren esnetan: Ik. 23,19 oh.».#lehen fruituak 23,19+. Ez egosi antxumerik 23,19+.
27Jaunak esan zion Moisesi: «Idatzi agindu horiek, horiek baitira zurekin eta israeldarrekin egiten dudan itunaren muina».
28Berrogei egun eta berrogei gau egon zen Moises mendian Jaunarekin. Ez zuen ezer jan, ez edan. Han idatzi zituen#34,28 idatzi zituen: Moisesek edo Jaunak, subjektua ez baitago adierazia; ik. 24,4 oh. harlauzetan itunaren xedapenak, hamar aginduak.#Berrogei egun eta gau 24,18+.
Moises kanpalekura itzuli
29Ondoren, Moises Sinai menditik jaitsi zen, legearen bi harlauzak eskuan zeramatzala. Ez zekien aurpegia distiratsu zuenik#34,29 distiratsu zuen: Honela itzuli dugun aditza adar hitzaren sustrai berekoa da; hortik dator latinezko antzinako itzulpena: adarrak zituen, eta itzulpen honen ondorioz arteak sortu dituen Moisesen hainbat irudi ere bai., Jaunarekin mintzatu izanagatik.#Moisesen aurpegia distiratsu 2 Ko 3,7-18. 30Aaronek eta israeldar guztiek ikusi zuten Moisesek aurpegia distiratsu zuela, eta beldur ziren harengana hurbiltzeko. 31Moisesek dei eginik, Aaron eta elkarteko buruzagiak hurbildu zitzaizkion, eta Moises hizketan hasi zitzaien. 32Ondoren, israeldar guztiak hurbildu zitzaizkion, eta Jaunak mendian emandako agindu guztiak adierazi zizkien Moisesek.
33Hitz egiten amaitu zuenean, zapi batez estali zuen aurpegia. 34Jaunarekin mintzatzeko beraren aurrera sartzen zenean, zapia kentzen zuen irten arte. Ateratzean, Jaunak agindua adierazten zien israeldarrei. 35Israeldarrek Moisesen aurpegia distiratsu ikusten zutenez, zapi batez estaltzen zuen, Jaunarekin berriro mintzatzera sartu arte.
Currently Selected:
IRTEERA 34: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: