YouVersion Logo
Search Icon

IRTEERA 15:23-25

IRTEERA 15:23-25 EAB

Mara izeneko tokira iritsi ziren; baina ezin izan zuten hango ura edan, mingotsa baitzen. Horregatik zeritzon leku hari Mara —hau da, «Mingots»—. Jendea marmarrean hasi zen Moisesen aurka, esanez: «Zer edan behar dugu?» Orduan, Moisesek oihu egin zion Jaunari. Eta Jaunak zuhaixka bat erakutsi zion. Moisesek zuhaixka uretara jaurti eta ura gezatu egin zen. Toki hartan probatu zituen Jaunak, eta arau eta usadioak ezarri zizkien.