Bible App logo
Search Icon

DANIEL 10

10
Hirugarren ikuskaria: lihoz jantzitako gizona
1Pertsiako errege Ziroren hirugarren urtean, mezu bat bidali zion Jainkoak Danieli, Beltxatzar ere deituari; mezu fidagarria zen, baina zailtasun handiak iragartzen zituena#10,1 Ziro: Ik. 1,21 oh. zailtasun handiak iragartzen zituena: Esaldia iluna da jatorrizkoan. Herriak jasan behar dituen probaldi latzak adierazten bide ditu.. Ikuskari batean ulertu zuen Danielek horren esanahia.
2«Aldi hartan, ni, Daniel, atsekabeturik egon nintzen hiru astez. 3Ez nuen hartu janari goxorik, ez haragirik, ez ardorik, eta ez nuen erabili usain gozoko lurrinik ere, hiru asteak amaitu arte.#dolua 9,3; Ne 1,4. 4Lehenengo hilaren hogeita lauan, Tigris ibai handiaren ertzean nengoen. 5Halako batean, gizon bat ikusi nuen, lihozko soinekoz eta urre hutsezko gerrikoz jantzia.#gizon bat… 12,6; Ap 1,13-15. Ik. Ez 1.
6«Haren gorputzak
harribitxia zirudien,
aurpegiak tximistaren distira zuen;
begiak suzko zuziak
bezalakoak zituen,
beso eta zangoak
brontze leundua bezain distiratsuak.
Haren ahotsak jendetza handi baten
zarata-hotsa zirudien.
7«Ikuskaria neuk bakarrik ikusi nuen. Nirekin zeudenek ez zuten ezer ikusi; baizik eta, ikara handiak harturik, ihesi joan ziren eta ezkutatu.#neuk bakarrik Eg 9,7; 22,9. 8Neu bakarrik gelditu nintzen aparteko ikuskari hari begira. Indar gabe gelditu nintzen, aurpegia zurbil. 9Haren hitz-hotsa entzutean, konorte gabe gelditu nintzen eta ahuspez lurrera erori.#konorte gabe gelditu 8,16-18.
10«Orduan, esku batek ukitu eta dardaraz lauoinka jarri ninduen.#esku batek ukitu Ez 2,1-2; Ap 1,17. 11Honela esan zidan: “Daniel, bereziki maite zaitu Jainkoak! Adi ongi esango dizudana. Zuti zaitez, zuregana bidali bainaute!” Hitzok esan zizkidanean zutik jarri nintzen, ikaraz dar-dar. 12Honela jarraitu zuen: “Ez beldurtu, Daniel! Gertatzen zena ulertu eta Jainkoaren aurrean apaltzeko gogoa izan zenuen egun beretik entzun du hark zure otoitza. Horregatik etorri natzaizu. 13Baina Pertsia erreinuko aingeru zaindaria aurka jarri zait hogeita bat egunez, Mikael, aingeru nagusietako bat#10,13 aingeru zaindaria: H.h., buruzagia. Apokalipsi-literaturan nazio bakoitzak bere aingeru zaindaria du, nazioa zaintzen eta ordezkatzen duena; hala, Greziako aingeru zaindaria (ik. 10,20-21). Israelen zaindaria Mikael da, aingeru nagusietako bat (ik. 10,20-21; Ju 9; Ap 12,7)., laguntzera etorri zaidan arte. Horregatik, han egon beharra izan dut, Pertsiako erregeen ondoan. 14Eta orain, zure herriari azken egunetan gertatuko zaiona azaltzera etorri natzaizu, egun horietarako baita ikuskaria”.#azken egunetan gertatuko 8,26+.
15«Horrela hitz egin zidanean, burumakur eta hitzik gabe gelditu nintzen. 16Baina gizon antzeko batek ezpainak ukitu zizkidan, eta berriro ere ahoa ireki eta hitz egin ahal izan nuen. Aurrean neukanari esan nion: “Nire jauna, zeharo larriturik nago ikuskari honengatik eta indarrik gabe gelditu naiz.#ezpainak ukitu Is 6,7; Jr 1,9. 17Nola hitz egin dezaket zurekin, ene jauna, indarra ez ezik arnasa bera ere galdu dudalarik?” 18Orduan, gizon antzeko hark berriro ukitu ninduen eta indar berriak eman zizkidan. 19Eta esan zidan: “Ez beldurtu, Jainkoak bereziki maite zaitu! Egon lasai! Izan bihotz eta indarberritu!” Haren hitzak bizkortu egin ninduen. Orduan, honela esan nion: “Ene Jauna, mintza zaitez, indarberritu nauzu eta”.#indarberritu Dt 3,28; 31,7.23. 20-21Hark esan zidan: “Ba al dakizu zergatik etorri naizen zuregana? Egiaren liburuan#10,20-21 Egiaren liburua: Apokalipsi-literaturaren arabera, lurrean gertatzen direnak aurrez idatziak daude zeruan. idatzia dagoena iragartzera etorri natzaizu. Orain, berriro Pertsiako aingeru zaindariarekin borrokatu behar dut; harekiko borroka bukatzean, Greziako aingeru zaindaria etorriko da. Mikaelek, zuen aingeru zaindariak, baizik ez dit laguntzen etsai horien aurkako borrokan.

Currently Selected:

DANIEL 10: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in