YouVersion Logo
Search Icon

AMOS 9

9
Bosgarren ikuskaria: Israelgo erresumaren azkena
1Jauna ikusi nuen aldare ondoan, zioela:
«Jo zutabeburuak
eta atari osoa dardaratuko da;
txikitu eta eroraraz itzazu
guztien buruen gainera;
gelditzen direnak
ezpataz garbituko ditut;
ez du inork ihes egingo,
ez da inor bizirik aterako.#kultu-lekuak deseginak 7,9+. inork ihesik ez 2,14; 6,9-10. Ik. 5,19+.
2Hildakoen Egoitzako barrunbeetan
sartu arren,
handik ere aterako ditu nire eskuak;
zeru-goietara igo arren,
handik ere jaitsaraziko ditut;#Jaunarengandik ihesik ez Jr 23,23-24; Ab 4. Ik. Sal 139,7-12.
3Karmel mendi gainean gorde arren,
han ere aurkitu
eta harrapatuko ditut;
nire bistatik itsas putzuan barrena
galdu arren,
han ere itsas sugeak#9,3 Karmel mendi: Ik. 1,2 oh. itsas sugea: Itsasoa mamutzar baten bizilekua delako mito-sineskera islatzen du esaldiak. zizta ditzan
egingo dut;#itsas sugea Jb 7,12; 40,25—41,26.
4beren burua etsaien esku gatibu
utzi arren,
han ere ezpataz hilaraziko ditut.
Begi-bistan izango ditut,
ez onerako, bai kalterako».#Begi-bistan izan Jr 21,10; Jb 7,19.
5Jainko Jaun ahalguztidunak lurra jo
eta lurrak dardara,
bizilagun guztiek dolu;
Egiptoko Nilo ibaiaren antzera
lur guztia puztu eta hustu;#gorazarrea 4,13+. Nilo bezala 8,8.
6zeru-sabaia lurrean oinarritzen du,
eta horren gainean eraikitzen
bere jauregia;
itsas urak bildu
eta lur gainera isurtzen ditu.
Jauna du izena.
7Honela dio Jaunak:
«Israeldarrok, niretzat ez dago alderik
zuen eta etiopiarren artean.
Ez al nituen nik filistearrak Kretatik
eta siriarrak Kir-tik#9,7 etiopiarren: H.h., kuxtarren; garai hartako mundu ezagunaren mugan kokaturiko herria. Kir: Ik. 1,5 oh. atera,
israeldarrak Egiptotik bezala?#siriarrak, Kir 1,3-5.
8Horra, Jainko Jaunaren begiak
erresuma bekatari honengan
jarriak daude:
lur gainetik desagerraraziko dut;
hala ere,
ez ditut erabat desagerraraziko
Jakoben ondorengoak.#ez erabat 5,3.15; Jr 30,11.
9Bai, alea bahean astindu
ohi den bezala,
ale bat ere galdu gabe,
halaxe astinaraziko dut Israel herria,
nazio guztietan sakabanatuz.#bahean astindu Is 30,28; Lk 22,31.
10Nire herriko bekatari guztiak
ezpataz hilko dira,
“Bai zera, ez da hurbilduko,
zorigaitzak ez gaitu joko!#9,10 “Bai zera… joko!”: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoan, Jainkoari zuzenean egiten zaion erronka bezala ageri da: Zuk ez duzu zorigaitza ekarriko, ez duzu utziko zorigaitzak jo gaitzan.
esaten zutenak, alegia.#segurtasun ustela 6,1-6; Is 28,15; Jr 5,12; Mi 3,11.
Jaunak Daviden erreinua berregin
11«Egun hartan,
jasoko dut Daviden etxola eroria#9,11 jasoko dut Daviden etxola eroria: Daviden errege-etxeari egindako betiko promesaren aipamena (ik. 2 Sm 7,16).,
horma pitzatuak beteko dizkiot
eta lurreratuak jasoko;
antzinako eran berregingo dut.#Eg 15,16-17.#Daviden erreinua berregina Is 9,1-6; 11,1-9.
12Eta israeldarrak
berriro jabetu ahal izango dira
Edom lurraldetik
eta nireak izan diren
nazio guztietatik
geratzen denaz.
Hala diot nik,
hori guztia egingo duen
Jaun honek».#Israel inguruko nazioen jabe Has 22,17; Zen 24,17-19; Ab 19-21.
13Honela dio Jaunak:
«Badatoz egunak:
hazia erein orduko
uzta biltzeko garaia izango da,
mahatsa zapaldu orduko
berriz biltzeko garaia izango da.
Mendiek eta muinoek
ardoa isuriko dute.#uzten oparotasuna Lb 26,5; Jl 4,18.
14Nire herri Israelen zoria
aldatuko dut:
desegindako hiriak jasoko dituzte
eta berorietan biziko dira,
mahastiak jarriko dituzte
eta berorien ardoa edango,
baratzeak landatuko dituzte
eta horietako fruituak jango.#Israelen zoria aldatu Os 6,11+. hiriak jaso Is 61,4; Ez 36,33-36. ondasunez baliatu Is 62,8-9; 65,21-22. Ik. 5,11+.
15Beren lurraldean landatuko ditut,
eta nik eman lurretik
ez dituzte inoiz aterako».
Zure Jainko Jaunak esan du.#lurraldean landatu Is 60,21; Jr 24,6; 31,27-28.

Currently Selected:

AMOS 9: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in