AMOS 9:13-14
AMOS 9:13-14 EAB
Honela dio Jaunak: «Badatoz egunak: hazia erein orduko uzta biltzeko garaia izango da, mahatsa zapaldu orduko berriz biltzeko garaia izango da. Mendiek eta muinoek ardoa isuriko dute. Nire herri Israelen zoria aldatuko dut: desegindako hiriak jasoko dituzte eta berorietan biziko dira, mahastiak jarriko dituzte eta berorien ardoa edango, baratzeak landatuko dituzte eta horietako fruituak jango.





