YouVersion Logo
Search Icon

2 KRONIKAK SARRERA

SARRERA
Kronikak Bigarren Liburu hau lehenengoaren jarraipena da. Tenplua eraiki zuen erregeaz, Salomonez, mintzo zaizkigu lehenbiziko bederatzi kap.ak; hurrengoek, berriz, Juda erreinuaren historia kontatzen digute Babiloniako erbestealdia arte.
Erregeak izeneko liburuek, Juda erreinuaren historian tartekatuz, Israel erreinuarena ere kontatzen digute; Kronikak izeneko bigarren liburu honek, aldiz, ez. Jerusalemgo tenpluak axola dio gehienbat. Horregatik, Salomonen tenpluko garbitasuna berreskuratzen duten erregeei tarte luzea —liburuaren herena— eskaintzen die idazleak: Asa, Josafat, Ezekias eta Josias erregeei, alegia.
Tenpluko apaizen eta, batik bat, lebitarren eginkizunak luze aipatzen ditu. Hauek zuzentzen dute tenpluko liturgia eta eragiten herriari Jainkoa ospatu eta bozkarioz gorestera. Tenpluaren inguruan kulturako biltzen den herria da Jainkoaren herriaren irudirik bikainena munduan. Legea betetzea, bestalde, saritu egiten du Jainkoak; ez betetzea, aldiz, berehala zigortzen.
Judako historiak eskaintzen dituen ikasbideetatik honako hau jaso behar dute Kronikak Liburuen idazlearen garaikoek: David eta Moisesengandik datozen tradizioen arabera kultua zorrotz eta alai egitean, Jainkoaren salbamen-asmoa betetzen ari dela. Tenplua eta bertako ohikuneak zenbat onesten diren, hainbat balio dute Jainkoaren herriko errege eta gizon-emakumeek.
Eskema
—Salomonen erregealdia (1,1—9,31).
—Judako erregeen historia (10,1—36,23).

Currently Selected:

2 KRONIKAK SARRERA: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy