YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 10

10
Sabako erregina Salomon ikustera
(2 Kro 9,1-12)
1Sabako erregina, Salomonek Jaunaren osperako#10,1 Saba: Arabia penintsulako hegoaldean zegoen, gaur egun Hego-Yemen denaren inguruetan. Jaunaren osperako: H.h., Jaunaren izenarengatik; esaera honek Jaunarengandik hartua ere esan nahi bide du. nolako izena zuen aditurik, asmakariak ipiniz probatzera etorri zitzaion.#Sabako erregina Mt 12,42 par. asmakariak Ep 14,12-18. 2Lagun-talde handia berekin zuela eta usaingarriz, urre ugariz eta harribitxiz zamaturiko gameluak zekartzala heldu zen Jerusalemera. Salomonengana joanik, buruan zituen arazo guztiez mintzatu zitzaion. 3Salomonek denei eman zien erantzuna; ez zen izan erregeak erantzunezineko galdera ilunik. 4Ikusi zuen Sabako erreginak Salomonen jakinduria nolakoa zen, nolakoa hark eraikitako jauregia, 5nolako janariak zeuden haren mahaian, nolako biziera dotorea zeramaten haren funtzionarioek, zeinen lirain eta ongi jantziak zeuden haren mahai-zerbitzariak eta edari-emaileak, eta nolako erre-opariak eskaini ohi zituen Jaunaren etxean, eta harri eta zur egina gelditu zen. 6Eta esan zion erregeari: «Egia zen, bai, neure herrian zure egintzez eta jakinduriaz aditua nuena. 7Ez nuen sinesten, harik eta neu etorri eta neure begiz ikusi dudan arte. Alafede, erdia ere ez zidaten esan! Aditua nuena baino askoz handiagoak dituzu, bai jakinduria, bai ondasunak. 8Dohatsuak zure emazteak#10,8 emazteak: H.h., gizonak. Segur aski, hebreerazko testu zaharrak ere emazteak hitza zekarren, baina, geroztik, Salomonen emazteen izen txarra zela eta, kopiatzaileren batek aldatu egin bide zuen.! Dohatsuak zure jakinduria entzunez beti zure aurrean dauden zerbitzari hauek! 9Bedeinkatua Jauna, zure Jainkoa, Israelgo errege-aulkian ezarri nahi izan baitzaitu! Jaunak Israel beti maite izan duelako egin zaitu zu errege, zuzenbidez eta zuzentasunez goberna dezazun».
10Gero, Sabako erreginak ia lau mila kilo urre eta, gainera, egundoko usaingarri- eta harribitxi-multzo handia eman zion erregeari. Aurrerantzean ez zen sekula etorri Sabako erreginak Salomon erregeari eman zion bezainbateko usaingarri-multzorik.
11Bestalde, Hiram erregearen ontziteriak ere, Ofirko urreaz gainera, sandalo-zur ugari eta harribitxiak ekarri zituen. 12Erregeak, sandalo-zurez, Jaunaren etxerako eta bere jauregirako barandak eta kantarientzat zitarak eta harpak egin zituen. Aurrerantzean ez zen halako sandalo-zurik etorri, ez ikusi egundaino.
13Salomon erregeak ere, Sabako erreginak nahi zuen eta eskatu zion guztia eman zion; gainera, erregeak ohi zuen eskuzabaltasunez, erregali ugari egin. Ondoren, erregina bere lurraldera itzuli zen bere zerbitzariekin.
Salomonen aberastasunak
(2 Kro 9,13-28)
14Urte oroz Salomon erregeari hogeita bi mila inguru kilo urre#10,14 hogeita bi mila inguru kilo urre: H.h., seiehun eta hirurogeita sei talentu urre; zenbaki hau Ap 13,18an ere aurkitzen da. Kopuru izugarri handia adierazten du. etorri ohi zitzaion, 15eta hori, bidaiariek eta merkatariek, mendebaldeko erregeak#10,15 mendebaldeko erregeak: 2 Kro 9,14ko testu paraleloan Arabiako erregea aipatzen da. eta Israel lurraldeko gobernariek ordaintzen zizkioten zergak zenbatu gabe.
16Salomon erregeak berrehun babeski handi egin zituen urre garbiz, babeski bakoitza egiteko ia zazpi kilo urre behar izan zelarik. 17Beste hirurehun babeski txiki ere egin zituen urre garbiz, babeski bakoitza egiteko ia bi kilo urre behar izan zelarik. Eta «Libanoko Oihana»#10,17 Libanoko Oihana: Ik. 7,2-3. Dirudienez, beste zenbait gauzatarako bezala, armak gordetzeko ere bazen jauregi hura. zeritzan jauregian ipini zituen. 18Marfilezko errege-aulki bikain bat ere eginarazi zuen Salomonek eta urre garbiz jantzi. 19Sei maila zituen errege-aulkiak; bizkarraldea biribila#10,19 bizkarraldea biribila: Hebreerazko testua iluna. Bizkarraldean zekor-buru bat ere irakur daiteke. zuen eta jarlekuaren alde banatan besoak. Besoen ondoan bi lehoi zeuden zutik, 20eta beste hamabi lehoi sei mailen alde banatan. Ez zen inongo erresumatan sekula egin halakorik. 21Salomon erregearen edalontziak oro urrezkoak ziren; ez zegoen zilarrezkorik, zilarra ez baitzen aintzakotzat hartzen Salomonen garaian. 22Izan ere, bazituen erregeak itsasoan ur handietarako merkataritzako ontziak#10,22 ur handietarako merkataritzako ontziak: H.h., Tarsiseko ontziak. Itsas ibilaldi luzeak egiteko hornituak zeuden itsasontzi handiak ziren, merkataritzarako prestatuak. Espainiako hego-mendebaldeko lurralde aberatsa bide zen Tarsis; hona eta Ofir-era (ik. 9,26) joan-etorrian ibili ohi ziren halako ontziak., Hiram erregearen ontziteriarekin batera ibiltzeko; hiru urtetik behin ur handietako merkataritzako ontzi haiek urrez, zilarrez, marfilez, tximinoz eta indioilarrez beterik itzuli ohi ziren.#ur handietarako merkataritzako ontziak 22,49; Is 2,16; 23,1.14; 60,9; Ez 27,25; Sal 48,8; 2 Kro 9,21; 20,36-37.
23Salomon erregea lurreko errege guztiak baino aberatsago eta jakintsuago izan zen.#lurreko errege guztiak baino Si 47,16. 24Denek nahi zuten Salomon ikusi, Jainkoak eman zion jakinduriaren berri izateko. 25Etortzen zirenek nork bere esku-erakutsia ekarri ohi zion: zilarrezko nahiz urrezko gauzak, janzkiak, armak, usaingarriak, zaldiak, mandoak. Eta horrelaxe urte oroz.
26Salomonek mila eta laurehun guda-gurdi eta hamabi mila zaldi inguratu eta hirietako gudari-tokietara eraman zituen, baita bere ondora ere, Jerusalemera.#guda-gurdi eta… zaldi 5,6+. 27Salomon erregeak zilarra harriak bezain ugari bildu zuen Jerusalemerako, eta zedroak ere Xefela itsas hegian hazten diren basapikuak bezainbat.#zilarra… ugari 10,21; Si 47,18. Ik. Dt 17,17; Koh 2,8. 28Salomonen zaldiak Mutzri eta Kue-koak#10,28 Mutzri: Hebreerazko testuak Mitzraim dakar eta izen honek, eskuarki, Egipto esan nahi du. Hemen, ordea, Mutzri-k gaur egungo Turkiako hego-ekialdean zegoen eskualdea adierazten du. Kue: Hebreerazko hitzak uzta edo bilketa esan nahi du. Antzinako itzulpenek Asia Txikiko Zilizia eskualdeko hiritzat hartu izan dute. Salomonen garaian Mutzri eta Kue ziren zaldien salerosketarako merkatu nagusiak. ziren jatorriz; Kuen erosi ohi zituzten erregearen merkatariek. 29Mutzritik ekarritako guda-gurdi batek zilarrezko seiehun txanpon balio zuen, eta zaldi batek ehun eta berrogeita hamar. Salomonen merkatariek hititen eta aramearren errege guztientzat ekarri ohi zituzten halakoak.

Currently Selected:

1 ERREGEAK 10: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy