YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 28

28
Salomon herriari aurkeztu Davidek
1Davidek Israelgo buruzagi guztiak bilarazi zituen Jerusalemen: leinuburuak, erregearen zerbitzura zeuden gudari-taldeen buruzagiak, milako eta ehuneko gizon-taldeenak, erregearenak eta beronen semeenak ziren ondasun eta abere-taldeen arduradunak, jauregiko funtzionarioak, gudari adoretsuak eta balioko gizonak.
2David erregeak, zutiturik, esan zuen: «Entzun, ene senideok, ene herritarrok! Tenplua eraikitzeko asmoa nuen, Jaunaren itun-kutxarentzat, hau da, Jainkoaren oin-aulkiarentzat egoitza#28,2 Jainkoaren oin-aulkiarentzat egoitza: Jainkoak gizon-emakumeon gain duen aginpidea adierazten da esaera honetan. izan zedin. Dena prest nuen eraikuntzarako.#Daviden asmoa 2 Sm 7,1-17+. 3Baina Jainkoak esan zidan: “Gizon gerraria izan zara zu eta odola isuri duzu; horregatik, ez didazu zuk eraikiko tenplua”.
4«Jaunak, Israelen Jainkoak, hala ere, ni hautatu ninduen senitarte osotik, Israelgo errege izan nendin betikotasunean; izan ere, Judaren leinua aukeratu zuen gidari izateko, eta Judaren leinuan gure aitaren senitartea, eta gure aitaren semeen artetik ni jo ninduen begiz, Israel osoaren errege izateko. 5Jaunak seme asko eman dit, eta denen artetik ene seme Salomon hautatu du, Jaunaren izenean Israelgo errege izateko.
6«Eta hau esan zidan Jaunak: “Zure seme Salomonek eraikiko dit tenplua, bere atari eta guzti, nik aukeratua baita. Seme izango dut nik bera eta aita izango nau berak ni.#Seme izango dut 2 Sm 7,14+. 7Betiko sendotuko diot erregetza, baldin eta nire agindu eta erabakiak betetzeko eginahalak egiten baditu”.
8«Orain, beraz, Jaunaren biltzarra den Israel osoaren begi aurrean, eta Jainkoak entzuten digularik, hau diotsuet: Gorde eta ikertu Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak oro, lurralde eder honetan iraun dezazuen eta zuen ondorengoei ondaretzat utz diezaiezuen betiko.
9«Zu, berriz, Salomon, ene seme hori, saia zaitez zeure aitaren Jainkoa ezagutzen; zerbitzatu bera bihotz osoz eta gogo handiz. Bihotz guztiak aztertzen ditu Jaunak, eta badaki nolakoak diren giza gogoetak. Haren bila ibiltzen bazara, utziko dizu bera aurkitzen; baztertzen baduzu, ordea, betiko arbuiatuko zaitu. 10Begira, santutegi izango duen tenplua eraikitzeko aukeratu zaitu Jaunak. Izan adore eta ekin lanari!»
Davidek tenpluaren planoa eman Salomoni
11Davidek bere seme Salomoni tenplua eraikitzeko planoa eman zion: ataria eta itun-kutxaren#28,11 itun-kutxa: Hebreerazko testuak, h.h., barkamen-aulkia dio hemen; horrela esan ohi zioten itun-kutxaren estalkiari (ik. Erm 3,25). gela, biltegiak, goiko eta barneko gelak nola egin adieraziz.#eraikuntzarako planoa 1 Erg 6. 12Era berean, Jaunaren etxeko atariei buruz eta hauen inguruan, tenpluko altxorrak eta gauza sakratuak gordetzeko, egin behar ziren gelei buruz berak asmo zuenaren planoa eman zion. 13Apaiz- eta lebitar-sailek Jaunaren etxean bete behar zituzten zerbitzuenak eta tenpluko kulturako behar ziren gauzen zerrendak ere eman zizkion.#Apaiz- eta lebitar-sailak 23—26. 14Orobat, zerbitzu bakoitzerako behar ziren urrezko ontziek zenbat urre eta zilarrezkoek zenbat zilar beharko zuten zehaztu zion.#kulturako ontziak 1 Erg 7,40-50. 15Zerbitzu bakoitzean behar ziren urrezko argimutil eta kriseilu bakoitzak zenbat urre eta zilarrezkoek zenbat zilar behar izango zuten agindu zion; 16baita Jaunari eskainiriko ogiak ipintzeko behar ziren mahai bakoitzak zenbat urre eta zilarrezkoek zenbat zilar behar zuten ere. 17Orobat, zenbat urre garbi behar zen sardexkak, isipu-ontziak eta pitxerrak egiteko, eta zenbat urre behar zen urrezko edalontzi bakoitza eta zenbat zilar zilarrezko bakoitza egiteko. 18Baita zenbat urre garbi behar zen intsentsu-mahaia egiteko ere. Eta, azkenik, urrezko hegaldun izakien eta gurdiaren#28,18 gurdi: 1 Erg 6—7an agertzen da. Ezekiel profetaren ikuskarietako gurdia gogorarazten du honek (ik. Ez 1 eta 10 kap.ak). planoa eman zion; hegaldun izaki horiek Jaunaren itun-kutxa estaltzen zuten beren hego zabalduez.#hegaldun izakiak 1 Erg 6,23-28.
19«Hau guztia —esan zuen Davidek— Jaunaren eraginez idatziriko agiri batean dago; horretan erakusten dizkit egitasmoaren xehetasun guztiak».
20Gero, esan zion Davidek bere seme Salomoni: «Izan kemen eta adore! Ekin lanari beldurrik gabe. Ez kikildu, Jauna, ene Jainkoa, zeurekin izango duzu eta. Ez zaitu bakarrik utziko, tenplua eraikitzeko lan guztiak bukatu arte. 21Hemen dituzu Jainkoaren etxeko zerbitzu guztiak bete behar dituzten apaiz- eta lebitar-sailak. Zeure esanetara izanen dituzu borondate handiko gizonak, edozein lanetan iaioak; buruzagiak eta herri osoa ere zeure esanetara izango dituzu».

Currently Selected:

1 KRONIKAK 28: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy