YouVersion Logo
Search Icon

1 TESALONIKARREI 3

3
Timoteoren eginkizuna Tesalonikan
1Horregatik, gehiago itxaron ezinik, Atenasen neu bakarrik gelditzea erabaki#Atenasen bakarrik gelditzea erabaki Eg 17,15. nuen, 2eta Timoteo, gure anaia eta Kristoren berri onaren zerbitzuan Jainkoaren lankidea#3,2 Timoteo: Ik. Flp 1,1 oh. Kristoren… lankidea: Eskuizkribuek irakurketa ezberdinak dituzte puntu honetan.,#Timoteo 2 Ko 1,1+. Jainkoaren lankidea 1 Ko 3,9. bidali nizuen. Sendo eta adore zintzaten bidali nizuen, 3eta gertatzen zitzaizkizuen atsekabeengatik inor gainbehera etor ez zedin#inor gainbehera etor ez zedin Ef 3,13. atsekabeak dira gure zori 2 Tm 3,12.. Badakizue horiek ditugula geure zori#3,3 geure zori: Juduek irakasten zuten, gizon-emakume zintzoek, munduaren azkena baino lehen, probaldi eta zailtasun handiak jasan beharko zituztela; lehen kristauek uste zuten, Kristoren heriotza eta piztueraz geroztik sartuak zirela Jesusen azken etorreraren aurreko probaldi- eta zailtasun-garaian.. 4Zuekin ginelarik, aldez aurretik esan genizuen atsekabeak#aldez aurretik esandako atsekabeak Eg 14,22. izango genituela, eta badakizue hala gertatu dela. 5Horregatik, gehiago itxaron ezinik, Timoteo bidali nizuen zuen sinesmena zer-nola zebilen jakiteko, beldur bainintzen tentatzaileak ez ote zintuzten tentatu eta gure nekeak ez ote ziren alferrikakoak gertatu.#Pauloren ahaleginak Flp 2,16.
Timoteo berri onekin itzuli
6Orain, ordea, etorri zaigu Timoteo zuenetik, eta berri onak ekarri dizkigu zuen sinesmenari eta zuen elkar maitasunari buruz; jakinarazi digu, beti gaituzuela maitekiro gogoan eta gu ikusteko irrika bizian zaudetela, gu zuek ikusteko gauden bezala.#Timoteo etorri Eg 18,5. 7Horrela, senideok, gure atsekabe eta estualdi guztien artean, adorez#sinesmenagatik adorez bete 2 Ts 1,4. beterik utzi gaituzue zeuen sinesmenagatik. 8Orain bai bizi naizela berriro, Jaunarekin bat eginik irauten duzuela ikusirik!
Esker ona eta eskaria
9Nola eman guk Jainkoari behar adina esker? Hainbestekoa baita zuengatik geure Jainkoaren aurrean dugun poza! 10Gau eta egun ahalegin guztian ari gatzaizkio Jainkoari erreguka, zuek aurrez aurre ikusi eta zuen sinesmenak oraindik dituen hutsuneak bete ahal izatea eskatuz. 11Jainko gure Aitak berak eta Jesus gure Jaunak bidera ditzatela zuengana gure pausoak! 12Jaunak gero eta handiago egin dezala elkarrenganako eta guztienganako zuen maitasuna#gero eta handiagoa elkarrenganako maitasuna 4,10; Flp 1,9., guk zuei dizueguna handia den bezala. 13Sendo zaitzatela barrutik, Jesus gure Jauna bere santuekin#3,13 bere santuekin: Hitz hauek, seguruenik, aingeruei eta salbaturiko kristau zintzoei batera dagozkie. agertuko den egunean santu eta akats gabe#santu eta akats gabe Flp 1,10. Jauna agertuko denean 2,19+. aurkez zaitezten gure Aita Jainkoaren aurrean.

Currently Selected:

1 TESALONIKARREI 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy