YouVersion Logo
Search Icon

1 JOAN 4

4
Kristoren Espiritua eta etsaiaren espiritua
1Ene maiteok, ez fidatu edozeinekin; aztertu lehenengo Jainkoarengandik datorren ala ez, sasiprofeta asko sortu baita munduan.#aztertu 1 Ts 5,21. sasiprofeta asko 2,18; Mt 7,15; 2 P 2,1; 2 Jn 7. 2Honela jakingo duzue norbaitek Jainkoaren Espiritua duen ala ez: Jesu Kristo egiazko gizon egin dela aitortzen duenak Jainkoaren Espiritua du;#Jainkoaren Espiritua duen ala ez 1 Ko 12,3. 3Jesusen izaera hau ukatzen duenak#4,3 Jesusen izaera hau ukatzen duenak: H.h., Jesus desegiten duenak. Hala ere, eskuizkribu gehienek beste hau diote: Jesus aitortzen ez duenak., ordea, ez du Jainkoaren Espiritua, antikristoarena baizik. Entzuna duzue antikristoak#antikristoa 2,18+. etorri behar duela; hara bada, munduan da jadanik.
4Seme-alabatxook, zuek Jainkoarenak zarete, eta garaituak dituzue sasiprofeta horiek, zuengan dagoena munduan dagoena baino handiagoa baita.#Jainkoarenak zarete 2,29+. garaituak dituzue 2,13+. handiagoa Mt 12,29. 5Mundukoak dira horiek; horregatik, munduaren arabera mintzo dira, eta mundukoek entzun egiten diete.#Mundukoak Jn 15,19; 17,14. 6Gu, berriz, Jainkoarenak gara, eta Jainkoa ezagutzen duenak entzun egiten digu; Jainkoarena ez denak, aldiz, ez digu entzuten. Honetatik atera dezakegu nork duen egiaren espiritua eta nork gezurraren espiritua#4,6 gezurraren espiritua: Egiaren eta gezurraren espiritua delako gaia oso erabilia zen garai hartako judaismoan, Qumrango literaturan ikus daitekeenez (ik. 3,8 oh.)..#Jainkoarenak 2,29+. entzun egiten gaitu Jn 8,47; 10,27.
Maite duenak ezagutzen du Jainkoa
7Ene maiteok, maita dezagun elkar, maitasuna Jainkoarengandik baitator, eta maite duen oro Jainkoarengandik jaioa da eta ezagutzen du Jainkoa.#maita dezagun elkar Jn 13,34+. 8Maite ez duenak ez daki deus ere Jainkoaz, Jainkoa#Jainkoa maitasuna da 4,16. maitasuna baita#4,8 Jainkoa maitasuna baita: Gutun honetan bi definizio ematen dira Jainkoaz: Jainkoa argia da (1,5) eta Jainkoa maitasuna da (4,8.16). Joanen kristau-elkartearentzat bigarrenak du hobeki adierazten Jainkoaren izaera.. 9Hara nola agertu den Jainkoaren gureganako maitasuna: Jainkoak bere Seme bakarra mundura bidali zuen, beronen bidez bizia izan dezagun.#Seme bakarra mundura bidali Jn 3,16. bizia izan dezagun Jn 3,16; 10,10; Ef 2,4-5; Kol 2,13. 10Hau da benetako maitasuna: ez guk Jainkoari izan diogun maitasuna, berak guri izan diguna baizik, hau da, gure bekatuen barkamen-oparitzat bere Semea bidaliz erakutsi digun maitasuna.#Hau da benetako maitasuna 4,19; Erm 5,8-10. gure bekatuen barkamen-oparitzat 2,2+.
11Ene maiteok, Jainkoak horrela maite izan bagaitu, guk ere maitatu egin behar dugu elkar.#elkar maitatu Mt 18,33. 12Jainkoa ez du inork inoiz ikusi; elkar maitatzen badugu, Jainkoa gurekin bat eginik dago eta beraren maitasuna bere betera iritsi da guregan.#Jainkoa ez du inork ikusi Jn 1,18+. beraren maitasuna bere betera 2,5; 4,17. 13Jainkoa eta gu elkarrekin bat eginik gauden seinalea hau da: berak eman digun Espiritua.#eman digun Espiritua Erm 5,5+. 14Eta guk ikusia dugu eta aitortzen Aitak Semea bidali zuela munduaren salbatzaile.#guk aitortzen 1,2. munduaren salbatzaile Jn 3,17+. 15Jesus Jainkoaren Semea dela aitortzen duenarengan dago Jainkoa eta hura Jainkoarengan.#Jesus Jainkoaren Semea 5,5; Mk 1,1+; Jn 10,36; 11,27. 16Eta guk ezagutu dugu eta sinetsi Jainkoak digun maitasuna. Jainkoa maitasuna da, eta maitasunean dirauena Jainkoarekin bat eginik dago eta Jainkoa harekin.#Jainkoa maitasuna da 4,8. Jainkoarekin bat eginik 3,24+. 17Hau da maitasuna guregan bere betera iritsi den seinalea: auzi-egunerako guk konfiantza osoa dugula, Kristoren izaera berekoak baikara mundu honetan.#maitasuna guregan bere betera 2,5; 4,12. auzi-egunerako konfiantza 2,28; 3,21+. 18Maitasunean ez dago beldurrarentzat tokirik, baizik eta maitasun beteak kanpora botatzen du beldurra, beldurra zigorra espero duenari baitagokio; beldur dena ez da maitasun betera iritsi.#Maitasunean ez dago beldurrarentzat tokirik 3,21; Erm 8,15+.
19Beraz, maita dezagun, Jainkoak maitatu baikintuen lehenik.#maitatu gintuen lehenik 4,10. 20«Jainkoa maite dut» esan eta senideari gorroto diona gezurti da; izan ere, ikusten duen senidea maite ez duenak ezin du maite ikusten ez duen Jainkoa. 21Hauxe da harengandik hartu dugun agindua: Jainkoa maite duenak maita dezala bere senidea ere.#Jainkoa maite, senidea maite Mt 5,44-45; 23,36-40; Mk 12,29-31.

Currently Selected:

1 JOAN 4: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy