YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 72

72
1 Asaphen psalmoa.
      Jaincoa cein ona den Israelençat, bihotz çuceneco direnençat!
2 Ordean ene oinac kordocatzer, ene urhatsac barraiatzer dira;
3 Ceren, bekatoreen baquea ikusiz, suhartu bainaiz gaixtaguinen gainean;
4 Ez dutelacotz beren heriotzeari beguiratzen, eta indar dutelacotz beren çaurietan.
5 Ez dira guiçonen neketan barne, ez-eta guiçonequin açotatuac.
6 Horren gatic daduzca hampurustasunac, beren tzartasun eta gaixtaqueriac estalcen dituzte.
7 Tzarqueria leku goritic beçala atheratzen çaiote; beren bihotzeco lehiei eman dira.
8 Gaizquia asmatu eta erran dute; goraqui erran dute gaixtaqueria.
9 Ahoa ceruaren contra idequi dute, eta hequien mihiac iragan du lurra.
10 Hargatic ene populua horrat itzulico da; eta egun betheac atzemanen dira hequien baithan.
11 Eta erran du: Nolaz daiteque Jaincoa jaquinsun dela; eta Guciz-Gorac othe du horietaz jaquitate?
12 Huna non bekatore horiec nasaician diren beren mendean, eta aberastasunac bildu dituzte.
13 Eta erran dut: Ariaric gabe garbitu dut beraz ene bihotza, eta garbi direnen artean xahutu ditut escuac;
14 Ecen egun gucian açotatua içan naiz, eta goicetic hasi da ene açurrialdia.
15 Erran baneça: Horrela minçatuco naiz, huna non çorotzat athera neçaqueen çure haurren andana gucia.
16 Uste nuen ardietsico nuela hori nola çaitequeen: bainan lan gaitza nuen aitzinean,
17 Jaincoaren sainduteguian sar nindedien eta eçagut neçan arteo gaixtaguinen akabança.
18 Eguia da horrela eçarri ditutzula beren malçurquerien gatic; goratzen cirenean, eragotzi ditutzu.
19 Nola erori dira inconiamendura? bat-batean iraunguitu dira, beren gaixtaqueria gatic galdu dira.
20 Atzarcen direnen ametsa beçala, Jauna, çure hiritic eceztatu duçu hequien iduria.
21 Hargatic sugartu da ene bihotza, eta mudatu dira ene guelçurrinac;
22 Eta ni ezdeustua içan naiz, nola ez daquidala.
23 Abere baten pare eguina naiz çure aitzinean; eta halere çurequin guelditu naiz.
24 Iduqui darotaçu escua, ene escuina; çure gogara eraman nauçu eta ospetsuqui iharduqui;
25 Alabainan cer da enetzat ceruan, eta çutaz berceric cer nahi içan dut lurrean?
26 Iraunguitu dira ene haraguia eta ene bihotza; oi ene bihotzeco Jaincoa, çu çare Jainco ene phartea bethi gucico;
27 Ceren galduco baitira çure ganic urruncen direnac, eta galduco baititutzu, çu utziric berceequin kutsatuco direnac.
28 Bainan enetzat on da Jaincoari iratchiquitzea, Jainco Jauna baithan ene phesquiçaren eçarcea,
      Goraqui eguin detzadan çure laudorio guciac Siongo alabaren atheetan.

Currently Selected:

PSALMOAC 72: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy