YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 40

40
1 Azqueneraino, Dabidi berari psalmoa.
2 Dohatsu guiçona, beharraren eta noharroinaren gainean erne dagoena? Egun gaitzean Jaunac atheratuco du hura.
3 Jaunac çaint, bicicor eta dohatsu eguin beça hura lurraren gainean, eta haren bicia ez beça arthic haren etsaien escuetara.
4 Jaunac lagunça ekar bioço oinhacezco ohean. Haren eritasunean harrotu dioçu bere etzaunça gucia.
5 Nic erran dut: Jauna, urrical çaquizquit; senda çaçu ene arima, ceren bekatu eguin baitut çure alderat.
6 Ene etsaiec arthiqui daroztate burhoac: Noiz hilen da bada? ez othe da galduco horren icena?
7 Eta bat heldu bacen ene ikustera, itchura ederretan minço citzaitan; tzarqueria bildua çuen haren bihotzac.
      Camporat ilkitzen cen, eta
8 Bere gogoaren arabera minçatzen cen.
      Ene etsai guciec ene contra marmaratzen çuten; ene contra gaizqui asmatzen haritzen ciren.
9 Elhe gaixto bat atheratu dute ene contra: lo dagoenac ez othe deçaque jaiquitzerat eguin.
10 Ecen enequin baquean cen guiçonac, ceinaren baithan sinheste bainuen, ene oguia jaten çuenac, ene eragoztera eguin du.
11 Bainan çu, Jauna, urrical çaquizquit; eraic neçaçu, eta bihurturen diotet beren saria.
12 Huntan eçagutu dut nahi ninduçula, ceren ene etsaiac ez baitu bozcarioric ene gainean hartuco.
13 Ni berriz, ene hobengabetasuna gatic onhetsi eta çure aitzinean fincatu nauçu bethi.
14 Benedicatua içan bedi Israelgo Jainco Jauna mendetaric mendetaraino. Halabiz, halabiz.

Currently Selected:

PSALMOAC 40: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy