YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 39

39
1 Azqueneraino, Dabidi berari psalmoa.
2 Iguriquiz iguriqui dut Jauna, eta beguiratu du ene gainera.
3 Ençun ditu ene othoitzac, eta atheratu nau erromeseriaco putzutic eta lohizco balsatic.
      Ene oinac harriaren gainean jarri, eta ene urhatsac bidatu ditu.
4 Ene ahoan eçarri du cantica berri bat, gure Jaincoaren ospagarri.
      Ascoc ikusiren dute, eta beldurrean jarrico dira; eta Jaunaren baithan eçarriren dute beren phesquiça.
5 Dohatsu guiçona, ceinaren phesquiça Jaunaren icena baita, eta ceinac beguiratu ez baitu gauça huts eta çoroqueria gueçurrezcoetara!
6 Ene Jainco Jauna, asco sendagaila eguin içan duçu, eta pareric ez duçu çure asmuetan.
      Ençunaraci ditut eta minçatu naiz; berhatu dira kondu guciez gorago.
7 Sacrificioric eta escainçaric ez duçu nahi içan; bainan ernatu daroztadatzu beharriac.
      Bekatuarençat ere holocaustaric ez duçu galdatu:
8 Orduan erran dut: Huna non heldu naicen.
      Nitaz iscribatua da liburuaren buruan,
9 Çure nahia eguin behar dudala.
      Ene Jaincoa, nahi içan dut, eta çure leguea eçarri dut ene bihotzaren erdian.
10 Çure çucentasuna eçagutaraci dut baldarna handian; huna non ez ditudan debecatuco ene ezpainac; Jauna, badaquiçu,
11 Ez dut ene bihotzean gorde çure çucentasuna; eçagutaraci ditut çure eguia eta çure ganicaco salbamendua.
      Çure urricalmendua eta çure eguia ez ditut gorde bilku handiari.
12 Çuc berriz, Jauna, ez ni ganic urrunt çure urricalpenac; çure urricalmenduac eta çure eguiac lagundu naute bethi.
13 Ecen nihonereco gaitzec inguratu naute; lothu çaizquit ene tzarqueriac, eta ecin jasan dut hequien ikustea.
      Ene buruco ileac baino guehiago eguin dira, eta utzi nau ene bihotzac.
14 Ene atheratzea çure gogaraco içan bedi, Jauna; Jauna, beguira diçadaçu ene lagunceco.
15 Ene biciaren ondotic dabilçanac hura niri kendu beharrez, nahasiac eta ahalquez joac içan beitez oro.
      Ene gaitza nahi dutenec, guibelerat eguin beçate eta ahalquez urthuac içan beitez.
16 Niri erraten darotadenec: Hor! hor! laster eraman beçate beren ahalquea.
17 Çutan bozcaria eta jauz bitez çu bilhatzen çaituzten guciac; eta çure ganicaco salbamendua maite dutenec erran beçate bethi: Handietsia içan bedi Jauna!
18 Ni ordean escale eta behar naiz: Jaunac du nitaz ardura.
      Çu çare ene lagunça eta ene gueriça: ene Jaincoa, ez othoi luça.

Currently Selected:

PSALMOAC 39: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy