YouVersion Logo
Search Icon

ISAIASEN PROFECIA 59

59
1 Huna non Jaunaren escua ez den laburtua, salba ahal ez içateco; eta haren beharria ez da gortua, ez aditzeco.
2 Bainan çuen gaizquiec berezgoa bat eguin dute çuen artean eta çuen Jaincoaren artean; eta çuen bekatuec gorde darotzuete haren beguithartea, ençun ez deçançat.
3 Alabainan kutsatuac dire çuen escuac odolez, eta çuen erhiac tzarqueriaz; çuen ezpainac gueçurrez minçatu dire, eta çuen mihiac tzarqueria derasa.
4 Nihor ez da çucembideari dei eguiten daroenic, ez-eta eguiaren arabera juiatzen duenic; bainan ezdeusquerian daducate beren sinhestea, eta hutsalqueriac dituzte erasten; gaitzaz ernaldu, tzarqueriaz erdi dire.
5 Aspicaren arrolceac atheratu eta armiarma-sareac eho dituzte; hilen da hequien arrolceetaric janen duena; eta hequietaric xitatzen bada, basilica sorthuco da.
6 Beren ehoquina ez dute soineco içanen, eta ez dire beren lanetic estalico; hequien lanac, lan alferrac dire, eta tzarqueriaco eguincaria da hequien escuetan.
7 Hequien oinec gaizquira laster eguiten dute, eta odol hobengabearen ixurcera higuitzen dire; hequien asmuac, asmu alferrac; xahupen eta çaphatzeac dire hequien bideetan.
8 Ez daquite baqueraco bidea, eta çucentasuna ez da hequien urhatsetan; makurcatuac dituzte beren bidexcac, eta bide hequien çaphatzen dabilanac ez daqui cer den baquea.
9 Horren gatic, urrundu da gutaric çucentasuna, eta çucembideac ez gaitu atzematen; arguia iguriquitzen, eta huna ilhumbeac; çohardura uste, eta ilhumbeetan gabilça.
10 Harrasia uquitu dugu itsuac iduri, eta haztaca haritu gare beguiric ez duena beçala; behaztopaca egüerditan haritu gare ilhumbeetan beçala; toqui ilhunetan gare hilac beçala.
11 Guciac gaudez harçac beçala marrumaz, usoac beçala currucaz; iguriquitzen guinduen çucembidea, eta ez da ethorri; salbamendua, eta urrundu da gutaric.
12 Alabainan gure tzarqueriac murrucatu dire çure aitzinean, eta gure bekatuec ihardetsi darocute; ceren gure gaixtaqueriac gurequin baitire; eta eçagutzen ditugu gure tzarqueriac,
13 Jaunaren contra eguin bekatu eta gueçurrac; eta ceihertu gare, gure Jaincoaren ondotic ez goateco, calomnia eta leguearen contraco eraunsen erabilceco; gueçurrezco solasac asmatu eta gure bihotzetic atheratu ditugu.
14 Eta adimenduac guibelerat eguin du, eta çucentasuna urrun baratu da; ceren eguia erori baita carrican, eta çucentasuna ecin sarthu baita.
15 Eta eguia ahancia guelditu da, eta gaizquitic guibelatu dena, harrapariari aguerian guelditu çaio; eta Jaunac ikusi du, eta gaizquia haren beguietara aguertu da, çucentasunic ez baita guehiago.
16 Eta guiçonic ez dela ikusi du; eta balditua nihor ez helduz, bere besoari dio lagunça galdatu, eta bere çucentasunac indar eman dio.
17 Çucentasuna jaunci du erredola beçala, eta salbamenduco casca haren buruan da; jaunci ditu aspercundeco soinecoac, eta bere gaitziduraz estali da capa batez beçala.
18 Aspercera abian da, bere etsaiei hasarrezco sariaren ematera, bere ixterbeguiei ordainaren eguitera; irlei ordaina diote bihurturen.
19 Eta mendebalecoac Jaunaren icenaren beldur içanen dire, eta iguzqui-sorthaldecoac haren ospearen, ethorrico denean hala-nola hibai muthiria, Jaunaren hatsac bolatzen duena;
20 Eta berrerosle bat ethorrico çaiotenean Sioni, eta tzarqueriatic bihurcen diren Jacoben umeei, dio Jaunac.
21 Hau da hequiequin eguinen dudan batasuna, dio Jaunac: Ene izpiritu çu baithan dena, eta ene hitz çure ahoan eçarri ditudanac, ez dire ilkico çure ahotic, ez-eta çure haurren ahotic, ez-etare çure haurren ganicaco haurren ahotic, dio Jaunac, oraidanic eta bethi guciraino.

Currently Selected:

ISAIASEN PROFECIA 59: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy