YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 36

36
1 Lanari lothu ciren beraz Beseleel eta Ooliab, eta guiçon ancetsu Jaunac jaquitatez eta aditzaz bethe cituenac, jaquin ceçatençat eguiten mainarequin sainduteguico premia cirenac eta Jaunac manatu içan cituenac.
2 Eta Moisec deithu cituenean hequiec eta guiçon jaquinac oro ceinei Jaunac eman baitzioten jaquitatea, eta ceinec beren baitharic lanaren eguiteco escaini baitzituzten beren buruac,
3 Escura eman ciozcaten Israelgo semeen emaitza guciac. Hauquiec lanari hari cirelaric, populuac egun oroz goicetan ekarcen cituen escainça berriac.
4 Horren gatic oficialeac ethorri behar içan ciren,
5 Eta Moisi erran cioeten: Populuac escaincen du behar den baino guehiago.
6 Moisec beraz manatu çuen cridatzaileac oihu eguin ceçan: Ez guiçonac, ez emaztequiac, nihorc ez beça guehiago deusere escaint sainduteguiaren eguiteco. Hola baratu ciren emaitza escaincetic,
7 Ceren escainiac asqui eta sobera baitziren.
8 Eta tabernacleco lanaren eguiteco jaquinac ciren guiçon guciec, eguin cituzten hamar erridau, ehunaren gainean lana mudançaturic eta lorecaturic hari bihurtuz, eta moredinez, eta purpuraz, eta escarlata bietan thindatuz.
9 Hequietaric bakarrac bacituen hogoi eta çorci beso lucera eta lau çabalera; erridau gucien neurria bardina cen.
10 Beseleelec erridauetaric borz bata berceari lothu cituen, eta berce borçac ere iratchiqui cituen elkarri.
11 Erridau bati bi bazterretaric eguin ciozcan moredinezco lokarriac, eta berce erridauari ere orobat,
12 Lokarriac bata bercearen parrera heldu ciren beçala, eta elkarri loth citecençat.
13 Hortaco urthu cituen berrogoi eta hamar urhe-erreztun, erridauetaco lokarriei lotzecoac, eta hola tabernacle bakar bat eguin cedinçat.
14 Eta eguin cituen ahunz-ilez hameca saihal tabernacleco hegazteguiaren estalceco.
15 Saihaletaric bakarrac bacituen hogoi eta hamar beso lucera, eta çabalera lau: saihal guciac neurri batetacoac ciren.
16 Hequietaric borz lothu cituen elkarrequin alde bat, eta berce seiac bercera.
17 Eta saihal bakarrari bazterretan eguin ciozcan berrogoi eta hamar lokarri, eta berce saihalari ere berrogoi eta hamar, bata berceari lothuac içan citecençat.
18 Eta urthu cituen cobrezco berrogoi eta hamar hersgailu, ceinetaz tincatu behar baitzen hegazteguia, saihal gucietaric estalgui bakar bat eguin cedinçat.
19 Eguin çuen oraino ahari-larru gorrituz tabernaclearen estalgui bat, eta berce bat gainetic larru gorrimorez.
20 Setim çurez eguin cituen tabernacleco oholac, xutic landatuz.
21 Ohol bakarraren lucetasuna hamar besoetacoa cen: eta çabaltasunac baçaducan beso bat eta erdi.
22 Bi mihiztadura baciren ohol bakarca, bata berceari iratchiquiac içan citecençat. Orobat eguin çuen tabernacleco ohol guciei.
23 Hequietaric hogoi ciren egüerdialdetic hegoari beguira çaudenac,
24 Berrogoi cilharrezco oinequin. Bi oin eçarcen ciren ohol bakarraren azpian, bi izquinetan, non-ere akabatzen baitzen izquinetan sahetsen mihiztadura.
25 Ipharrari beguiratzen duen aurkinçan ere eguin cituen hogoi ohol,
26 Berrogoi cilharrezco oinequin, bi oin ohol bakoxca.
27 Bainan iguzqui-etzinaldetic, hori da tabernacleac itsasoari beguiratzen duen alderditic, sei ohol eguin cituen,
28 Eta berce bia izquina bakotchean tabernaclearen guibeletic:
29 Azpitic gaineraino elkarri josiac ciren, eta orobat uztardura bakar batean jarriac ciren. Bi aldeetaric izquinetan halaco moldez eguin çuen,
30 Non çorci ohol baitziren batean, eta hamasei oin cilharrezco baitzituzten, erran nahi da bi oin ohol bakotcharen azpian.
31 Eta setim çurez eguin cituen borz haga, tabernaclearen sahets bateco oholen iduquitzeco,
32 Eta berce borz berce sahetseco oholac elkarri uztarceco; eta horietaz berçalde, berce borz haga tabernaclearen mendebal-aldearençat, itsas-aldetic.
33 Halaber eguin çuen berce haga bat, oholen erditic izquina batetic berceraino helcecoa.
34 Ohol guciac urheztatu cituen, urthu ondoan hequien cilharrezco oinac. Eta urhez eguin cituen hequien erreztunac, hagac erditic sar ahal citazqueen beçala: haga hequiec berac urhe-xaflaz estali cituen.
35 Eta bela bat eguin çuen moredinez eta purpuraz, escarlataz eta liho hari bihurtuz, lorecaduraz mudançatua eta ederztatua.
36 Eguin cituen setim çurez lau habe, ceinac beren buruequin urheztatu baitzituen, hequien oin cilharrezcoac urthu ondoan.
37 Eta tabernacle-sarcean eguin çuen bela bat moredinez, purpuraz, escarlataz eta liho bihurtuz, gucia lorecatua.
38 Eta eguin cituen beren buruequin borz habe, ceinac urhez estali baitzituen, eta hequien oin cobrezcoac urthu cituen.

Currently Selected:

ECSODOA 36: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy