YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 35

35
1 Bilaraciric beraz Israelgo semeen oste gucia, Moisec erran cioten: Hauquiec dira Jaunac eguiteco manatu dituenac.
2 Lanean harico çarete sei egunez: çazpigarrena içanen da çuençat saindu, larumbata, Jaunaren phausua: hartan lanic eguinen duena, içanen da heriotzetan emana.
3 Ez duçue çuen egoitzetan suric batere biztuco larumbatean.
4 Moisec erran çuen oraino Israelgo semeen bilku guciari: Hau da Jaunac manatu duena, dioelaric:
5 Jaunari berez çotzuete picainac çuen etcheetan. Batbederac, bere nahitara eta gogo onez, Jaunari escain betza urhea, cilharra eta cobrea,
6 Moredina eta purpura, escarlata bietan thindatua, liho hauts, ahunz-ilea,
7 Eta larruac moredinez eta gorrimorez thindatuac, setim çurac,
8 Eta olioa criseluen antolatzeco eta gançugarrien eguiteco, eta balsamuric goçoenac,
9 Oniz harriac eta harri baliosac soingainecoaren eta bulharretacoaren ederztatzeco.
10 Çuen artecoric jaquinac diren oro ethor beitez, eta Jaunac manatuac eguin betzate:
11 Erran nahi baita tabernaclea, eta haren hegazteguia eta estalguia, erreztunac eta oholac haguequin, hesaulac eta oinac;
12 Arka eta hagac, propiciatorioa eta haren aitzinean hedatzen den bela;
13 Mahaina haguequin eta unciequin, eta proposicioneco oguiequin;
14 Criseluac jasan behar dituen ganderailua, hartaco unci eta criseluac, eta arguien mantenatzeco olioa;
15 Balsamuetaco aldarea, eta hagac, eta gançutzeco olioa, eta usain goçozco balsamuac, eta tabernacle-sarceco bela;
16 Holocaustetaco aldarea, eta hartaco cobrezco crisela, bere haga eta unciequin; garbitzeco uncia eta haren oina;
17 Lorioco erridauac habeequin eta oinequin, ezcabatz-sarceco bela;
18 Tabernacleco hesaulac eta loriocoac beren lokarriequin;
19 Sainduteguian erabilceco diren jaunzcurac, Aaron aphez-handiaren eta haren semeen soinecoac, apheztasuneco eguimbideac bethe detzatençat ene aitzinean.
20 Eta Israelgo semeen oste gucia Moisen aitzinetic goanic,
21 Jaunari gogotic berehala eta jaincotiarqui, escaini ciozcaten picainac eguitecotzat lekucotasuneco tabernacleco lana, ohoreen bihurceco eta soin sacratuetaco behar ciren guciac.
22 Guiçonec emaztequiequin escaini cituzten beren gathe, beharrietaco, erreztun eta escumuturrecoac: urhezco unci guciac Jaunari emaitza eguiteco içan ciren bazterrera eçarriac.
23 Norbaitec balin baçuen moredin, purpura, escarlata bietan thindatu, liho hauta, ahunz-ile, ahari-larru gorriric, eta gorrimoreric,
24 Cilharric eta cobre menastaric, Jaunari escaini ciozcan eta halaber setim çurac asco cerbitzutaco.
25 Emaztequi ancedunec eman çuten irun çuten moredina, purpura, escarlata eta liho hauts,
26 Eta ahuncen ilea, guciac beren oldetara ematen cituztelaric.
27 Aitzindariec escaini cituzten oniz harriac eta harri baliosac soingainecoarençat eta bulharretacoarençat,
28 Balsamugaiac eta olioa criseluen mantenatzeco, eta gançugarriaren eguiteco, eta balsamu usain goçoenecoen aphainceco.
29 Guiçonec eta emaztequiec, guciec jaincotiarqui escaini cituzten beren emaitzac eguitecotzat Jaunac Moisen ahoz manatu içan cituen lanac. Israelgo seme guciec Jaunari eguin ciozcaten beren gogoz emaitzac.
30 Eta Moisec erran cioten Israelgo semeei: Huna non Jaunac bere icenez deithu duen Beseleel, Urien semea, Uri baita Hurren semea, Judaco leinutic.
31 Eta hura bethe du Jaincoaren izpirituz çuhurciaz eta adimenduz, jaquitatez eta iracascari osoaz,
32 Asmatzeco eta eguitecotzat urhearequilaco, eta cilharrarequilaco eta cobrearequilaco lana;
33 Harrien cicelatzeco, eta çurguin lanetaco; anceac kausi ahal detzazqueenac oro
34 Eman içan diozca burura: Ooliab ere, Aquisamequen semea, Danen leinucoa, deithu du Jaunac,
35 Biac ancez bethe ditu, çurguin, ehaile eta lorecatzaile lanac, moredinez eta purpuraz, escarlata bietan thindatuz eta liho hautaz, ehunean eguiten diren lan guciac eguin detzaten, eta berriac ere kausi.

Currently Selected:

ECSODOA 35: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy