YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 89

89
1 Moise, Jaincoaren guiçonaren othoitza.
      Jauna, gure ihes-leku eguina çare guiçalditic guiçaldira.
2 Mendetic eta mendetaraino, mendiac baino lehenagodanic, lurra eta mundua aphainduac içan diren aitzinetic, Jaincoa çare çu.
3 Aphaltasunera ez beçaçu arthic guiçona. Çuc erran duçu: Itzul çaitezte, guiçasemeac.
4 Ecen mila urthe çure beguietan hala dira nola atzoco egun goan dena
      Eta gabazco beila bat beçala;
5 Guiçonen urtheac dira ezdeusençat iduquiac diren gaucen pare.
6 Guiçona da hala nola goicean iragaiten den belharra; goicean loratzen eta iragaiten, arratsaldean ebaquitzen, quizcorcen eta idorcen:
7 Ecen çure hasarreac iraungui gaitu eta çure hats gaitzac nahasi.
8 Gure tzarqueriac eçarri ditutzu çure aitzinean, eta gure mendea çure beguitharteco arguian.
9 Hargatic iraungui dira gure egun guciac, eta iraungui gare çure hasarrean.
      Gure urtheac badoaci armiarma beçala;
      10 Gure urtheetaco egunac hirur hogoi eta hamar urthetara helcen dira.
      Bainan hazcarrec ardiesten badituzte laur hogoi urthe, gaineraco hori ez da hequiençat neke eta oinhace baicic.
      Guero dathor eztitasuna, eta eramanac gare hemendic.
11 Norc eçagutzen du çure hasarrearen gaiztasuna, eta norc beldurra gatic jo deçaque
12 Cembatecoa den çure hasarrea?
      Horreletan erakuts diçaguçu çure escuina, eta eguin gaitzatzu çuhurcian argui bihotzez.
13 Itzul çaite, Jauna; noiz arteo içanen çare samur? othoitzac bera beçaitza çure cerbitzarien alderat.
14 Goicetic betheac içan gare çure urricalmenduaz, eta bozcarioz jauci gare, eta goçoz betheac içan gare gure egun orotan.
15 Bozcariotan gare, aphaldu gaituçun egunen ordainez, ikusi ditugun urthe gaitzen ordainez.
16 Beguia eman çaçu çure cerbitzarien eta çure lanen gainera, eta bida çatzu hequien haurrac.
17 Gure Jainco Jaunaren arguia içan bedi gure gainean; gure gainetic bida çatzu gure escuetaco eguinçac, eta hotsemoçu gure escuetaco lanari.

Currently Selected:

PSALMOAC 89: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy