YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 33

33
1 Dabidi, bere beguithartea aldatu çuenean Aquimelequen aitzinean, ceinac igorri baitzuen, eta goan cen.
2 Edocein orduz benedicaturen dut Jauna; haren laudorioa ene ahoan içanen da bethi.
3 Jauna baithan laudaturen da ene arima; eme direnec ençun beçate eta bozcaria beitez.
4 Enequin handiets çaçue Jauna, eta batean gorets deçagun haren icena.
5 Jauna bilhatu dut, eta ençun içan nau, eta ene hestura gucietaric atheratu nau.
6 Haren gana hurbil eta argui çaitezte; eta çuen beguitharteac ez dira ahalcatuac içanen.
7 Noharroin hunec deihadar dio eguin, eta ençun du Jaunac, eta atheratu du bere hestura gucietaric.
8 Haren beldur diren gucien ingurura ethorrico da Jaunaren ainguerua, eta atheratuco ditu.
9 Dasta çaçue eta ikusaçue cein goçoa den Jauna: dohatsu guiçona haren baithan bere iguriquitza daducana!
10 Jaunaren beldur içan çaitezte, haren saindu guciac; ecen haren beldur direnec ez dute escasic.
11 Aberatsac behartu eta gosez egon dira; aldiz Jauna bilhatzen dutenec ez dute ontasun escasic içanen batere.
12 Çatozte, haurrac, ençun neçaçue; irakatsiren darotzuet Jaunaren beldurra.
13 Cein da guiçona bici nahi dena, egun onac ikustea maite duena?
14 Gaizquitic çain çac hire mihia, eta hire ezpainec cimarkuric ez beçate athera.
15 Aldara hadi gaizquitic, eta eguiçac onguia; baquea bilha çac, eta jarraic haquio.
      16 Jaunaren beguiac prestuen gainean, eta haren beharriac hequien othoitzei atzarriac daude.
17 Aldiz, Jaunaren beguithartea çorrotz dago gaizquia eguiten dutenen gainera, eceztatzecotzat hequien orhoitzapena lurraren gainetic.
18 Prestuec deihadar eguin dute, eta ençun ditu Jaunac, eta hestura gucietaric atheratu ditu.
19 Bihotza hestutua dutenen aldean da Jauna; gogoz aphal daudenac salbatuco ditu.
20 Hainitzac dira prestuen hesturac; bainan orotaric atheratuco ditu Jaunac.
21 Jaunac çaincen ditu hequien heçurrac oro; ez da hequietaric bat bakarra içanen hautsia.
22 Bekatoreen heriotzea guciz gaitza da; eta guiçon prestua higüindu dutenac galduco dira.
23 Jaunac berrerosiren ditu bere cerbitzarien arimac, eta haren baithan beren iguriquitza daducaten guciac ez dira galduco.

Currently Selected:

PSALMOAC 33: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy