YouVersion Logo
Search Icon

JEREMIASEN PROFECIA 38

38
1 Bada, Saphatiasec, Mathanen semeac, eta Jedeliasec, Phasurren semeac, eta Jucalec, Selemiasen semeac, eta Phasurrec, Melquiasen semeac, aditu cituzten Jeremiasec populu guciari erran ciozcan solasac, cioenean:
2 Hau dio Jaunac: Nor-ere hiri huntan egonen baita, hilen da ezpatatic, gosete edo içurritetic; aldiz Caldearren gana ihes eguinen duena bicico da eta bere burua içanen du oso eta biciric.
3 Hau dio Jaunac: Hiri hau arthiquia içanen da Babilonaco erregueren escuetara, eta hartuco du.
4 Eta buruçaguiec erran cioten erregueri: Othoizten çaitugu hilaraz deçaçun guiçon hori; ecen berariaz hari da besoen haustera, hiri huntan guelditu diren perla-guiçonei eta populu guciari, horrelaco solasac horiei erranez: Guiçon horrec eguiazqui ez du bilhatzen populu hunen ona, bainan hunen gaitza.
5 Eta Sedecias erregueac ihardetsi çuen: Horra çuen escuetan da; ez da çucen erreguec cerbaitetan ecic eman deçaçuen.
6 Hartu çuten beraz Jeremias, eta arthiqui çuten, Melquias, Amelequen semearen putzura, ceina baitzen presondeguico ezcaratzean; eta sokaz lothu çuten Jeremias putzuan, ceintan uric ez baitzen, bainan lohia: aria hortaz Jeremias jautsi cen ixtilera.
7 Bada, Abdemelec, ebaqui Ethiopiar, erregueren etchean cenac, aditu çuen Jeremias eçarri çutela putzuan; arren, erregue Benjamingo athean jarria çagoen.
8 Eta Abdemelec ilki cen erregueetchetic, eta erregueri minçatu cen, cioelaric:
9 Erregue, ene jauna, guiçon horiec Jeremias profetaren contra eguin dituzten guciac, hura putzu batean eçarriz, han gosez hil dadiençat, hainitz gaizqui eguin dituzte; ez da ecen guehiago hirian oguiric.
10 Hargatic erreguec manatu çuen Abdemelec Ethiopiarra, cioelaric: Har çatzic hirequin hemendic hogoi eta hamar guiçon, eta putzutic athera çac Jeremias profeta, hil dadien baino lehen.
11 Berequin guiçonac harturic beraz, Abdemelec sarthu cen erregue-etchean, kutchateguiaren azpico aldean cen toqui batean; hartu cituen handic philda çahar ustelduac ciren batzu, eta sokaz putzura jautsi ciozcan Jeremiasi.
12 Eta Abdemelec Ethiopiarrac Jeremiasi erran cioen: Eçar çatzu philda çahar, eta pusca hautsi, ustel horiec galçar-azpietan eta soken gainean. Jeremiasec hala eguin çuen beraz.
13 Eta soketan goititu çuten Jeremias ere putzutic atheratu çuten: bada, Jeremias presondeguico ezcaratzean egotu cen.
14 Eta erregue Sedeciasec norbait igorri çuen, eta ekarraraci çuen Jeremias profeta Jaunaren etcheco hirugarren athera; eta erreguec erran cioen Jeremiasi: Gauça bat galdeguiten darotzut; ez biaçaçu deusere gorde.
15 Jeremiasec berriz, erregueri ihardetsi cioen: Baldin erraten badarotzut, ez nauçu hilen? eta conseilu bat eman baneçaçu, ez nindeçaqueçu ençun.
16 Sedecias erregueac Jeremiasi cin eguin çaroen beraz ixilic, erranez: Ala Jauna, arma hau gutan eguin duena, hilcen baçaitut, eta çure bicia bilhatzen duten guiçon horien escuetan eçarcen baçaitut!
17 Eta Jeremiasec erran cioen Sedeciasi: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Baldin jaiquiric ilkitzen baçare Babilonaco erregueren aitzindarietara, çure arima bicico da, eta hiri hau ez da suz errea içanen; eta çu, eta çure etchea, salbatuac içanen çarete.
18 Ez baçare ordean Babilonaco erregueren aitzindarietara ilkitzen, hiri hau emana içanen da Caldearren escuetara, eta suz erreco dute; eta çu, etzare hequien escuei itzurico.
19 Eta Sedecias erregueac Jeremiasi erran çaroen: Caldearren alderat iragan diren Juduen gatic naiz gogoan behar; ez nadien bedere emana içan hequien escuetara, eta nitaz dosta ez ditecen.
20 Jeremiasec berriz, ihardetsi çuen: Etzare emana içanen: adi çaçu, othoi, Jaunaren hitza, nic erraten darotzudana, eta ongui helduco çaitzu, eta bicico da çure arima.
21 Baldin ez baduçu ilki nahi, huna cer erakutsi darotan Jaunac:
22 Huna, Judaco erregueren etchean guelditu diren emaztequi guciac eramanac içanen dire Babilonaco erregueren aitzindarietara, eta erranen dute: Tutulicatu çaituzte, eta çure contra nausitu dire çure guiçon baque-aguinçaile hequiec; lohian eta ixtilean sarthu dituzte çure çangoac, eta guero çure ganic guibelerat eguin dute.
23 Eta çure emazteac, eta çure haurrac Caldearretara eramanac içanen dire; eta ceroni etzare hequien escuei itzurico; bainan Babilonaco erregueren escuac harrapatuco çaitu, eta suz erreco du hiri hau.
24 Sedeciasec erran cioen beraz Jeremiasi: Nihorc ez betza jaquin solas hauquiec, eta etzare hilen.
25 Aitzindariec ordean adi baleçate çurequin minçatu naicela, eta ethor baleitez çure gana, eta erran baleçaçute: Erraguçu cer erran dioçun erregueri eta cer erran darotzun erreguec; ez gorde guri, eta etzaitugu hilen;
26 Erranen daroeçu: Ene othoitzac eçarri ditut erregueren oinetan, etzeçan mana bihurtua içan nindadien Jonathanen etchera, eta han hil ez nadien.
27 Aitzindari guciac ethorri ciren beraz Jeremiasen gana, eta galdeca haritu citzaizcon; eta Jeremias minçatu citzaioten erreguec manatu solas gucien arabera; eta baratu ciren haren ganic; ecen etzen deusere içan adituric.
28 Jeremias berriz, presondeguico ezcaratzean egotu cen, Jerusaleme hartu içan cen eguneraino; eta guerthatu cen Jerusaleme hartua içan cela.

Currently Selected:

JEREMIASEN PROFECIA 38: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy