YouVersion Logo
Search Icon

ECEQUIELEN PROFECIA 22

22
1 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
2 Eta çuc, guiçasamea, ez othe duçu juiatuco, ez othe duçu juiatuco, hiri odolcoia?
3 Eta erakutsico diozcatzu bere icigarriqueria guciac, eta erranen dioçu: Hau derra Jainco Jaunac: Horra hiria, odola bere erdian, ixurcen duena, ethor daquioen bere ordua; eta lohiquerian ibilceco, jaincomoldeac eguin dituena bere buruaren contra.
4 Hire odol, hitaz ixuria içan denaz hobendun eguin haiz; eguin ditunan hire idolez lohitu haiz; eta hurbilaraci ditun hire egunac, eta erakarri dun hire urtheen azquen ordua: horren gatic jendaiei laidagarri, lur guciari irrigarri haut arthiqui.
5 Hire aldean direnec eta hitaric urrungoec lelo atheratuco dine hire gainean, lohia, hire tzarqueriez aiphatua, eragozpen lazgarrico hiria.
6 Horra Israelgo buruçaguiac beren besoaren gainean bermatu direla, hire erdian odolaren ixurceco.
7 Hire erdian irainez erdiratuac içan ditun aita eta ama, hire erdian jaçarri cioten arrotzari, hire erdian atsecabe eman alhargunari eta umeçurçari.
8 Arbuiatu dun ene sainduteguia eta lohitu ditun ene larumbatac.
9 Mihi gaixtoco guiçonac içan ditun hire erdian odolaren ixurceco; eta mendien gainean jan dine hire erdian; gaixtaqueria hire erdian eguin dine.
10 Aitaren ahalcagarriqueria aguertu dine hire erdian; astagaizdunaren lohitasuna ahalcatu dine hire erdian.
11 Eta hire erdian bakotchac tzarqueria eguin din bere lagunaren emaztearen gainean, eta aitaguinarrebac itsusqui lohitu din bere erreina; anaiac bere arreba, bere aitaren alaba, borchatu din hire erdian.
12 Hire erdian emaitzac hartu ditine odolaren ixurceco; hartu dun lucurua, guibelerat hartu dun eman huen baino guehiago; diru-irritsez bidegabe ekarri dioten hire lagunei; eta ahanci naun ni, dio Jainco Jaunac.
13 Hara nic escuac elkarri jo ditut hic erabili dunan jaramanqueriaren gainean, eta hire erdian ixuria içan den odolaren gainean.
14 Hire bihotzac ihardetsiren othe du, eta hire besoac nausituren othe dire, nic eguinen darozquinatan egunetan? Ni Jauna naiz minçatu, eta nic eguinen dut.
15 Eta jendaietan barraiaturen eta lurren hedaduran haut haiçaturen, eta hire ganic galaraciren dinat hire lohiqueria.
16 Eta jendaien aitzinean hire nausi jarrico naun; eta jaquinen dun ni naicela Jauna.
17 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
18 Guiçasemea, cephetara bihurtu çait Israelgo etchea; horiec oroc iduri dute cobrea, ezteinua, burdina eta beruna labearen erdian; cilhar-cepha dire bilhacatu.
19 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Cephetara çaretelacoz bihurtu guciac, horren gatic hara non bilduco çaituztedan nic Jerusalemeren erdira,
20 Cilharra, cobrea, ezteinua, burdina eta beruna bilcen diren beçala labearen erdira; hartan bitz deçadan sua çuen urtharazteco. Horrela bilduco çaituztet ene suminduran eta ene hasarrean, eta asquietsico dut ene burua, eta urtharacico çaituztet.
21 Eta bilduco çaituztet, eta kaldatuco çarete ene hasarrearen suan, eta urthuco çarete haren erdian.
22 Nola baita cilharra labearen erdian, hala içanen çarete Jerusalemeren erdian; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna, çuen gainera ixuri duquedanean ene sumindura.
23 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
24 Guiçasemea, erroçu Jerusalemeri: Lur lohia haiz, eta uriac heçatu gabea ene suminduraco egunean.
25 Profetec cinhartu dute horren erdian; lehoin, marrumaca harrapaquina daramana iduri, arimac dituzte iretsi, ontasunac eta saria hartu, eta horren erdian alhargunac berhatu.
26 Horgo aphecec erdeinatu dute ene leguea eta lohitu ene sainduteguia; saindutic profanora arteric ez dute içatu; lohiaren eta xahuaren artean berezcunçaric ez dute eçagutu; ene larumbatetaric baztertu dituzte beguiac, eta desohoratua nincen hequien erdian.
27 Jerusalemgo aitzindariac haren erdian ciren harrapaquina daramaten otsoac iduri, odolaren ixurceco, arimen galceco, eta jaramanqueriaz irabacien ondoan ibilceco.
28 Hango profetec harrasiac embocatzen cituzten nahastecaric gabe, beren ikuspen hutsal eta gueçurrezco asmaguincequin, cerratelaric: Hau dio Jainco Jaunac; noiz-eta-ere Jauna ez baitzen minçatu.
29 Lurreco populuac bidegabe eguiten hari ciren; bercerena borchaz çaramaten; atsecabe ematen çaroeten beharrari eta erromesari, eta arrotza çaphatzen çuten bidegabezqui eta çucenic gabe.
30 Eta hequietan bilhatu dut guiçon bat, lur horren eta ene artean trabac eçarrico cituena; eta horren alde, ez neçan xahu, ceiherrera atheraco citzaitana; eta ez dut kausitu.
31 Eta ixuri dut ene gaitzidura horien gainera; erre ditut ene hasarrearen suan, eta beren buruen gainera bihurtu diozcatet beren eguinçac, dio Jainco Jaunac.

Currently Selected:

ECEQUIELEN PROFECIA 22: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy