YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 32

32
1 Bada, populuac ikustenez Moisec luçatzen çuela menditic jaustea, bildu cen Aaronen contra, eta erran cioen: Jaiqui çaite, eguin ditzagutzu jaincoac gure aitzinean ibilico direnac: ecen ez daquigu cer guerthatu çaioen Moisi, Eguiptotic atheratu gaituen guiçon hari.
2 Eta Aaronec erran cioten: Çuen emazteen, eta semeen, eta alaben beharrietaric ken çatzue urhezco beharrietacoac, eta ekarzquitzue niri.
3 Eta populuac manatua eguin çuen, Aaroni beharrietacoac ekarcen cituelaric.
4 Hequiec hartu ondoan, Aaronec urtharaciric eguin çuen aratche bat, eta Israeldarrec erran çuten: Israel, huna çu Eguiptoco lurretic ilki çaituzten çure jaincoac.
5 Aaronec ikusi çuenean hori, aldare bat eguin çuen aratchearen aitzinean, eta cridatzaile batez oihu eguinaraci çuen: Bihar da Jaunaren besta-burua.
6 Eta goicean goicic jaiquiric escaini cituzten holocaustac eta baquezco bitimac, eta populua jarri cen jateco eta edateco, eta xutitu ciren dostatzeco.
7 Bada Jauna minçatu cen Moisi, erraten cioelaric: Çoaci, jauts çaite: Eguiptotic atheratu duçun çure populuac bekatu eguin du.
8 Laster bastertu dira çuc erakutsi içan dioçuten bidetic: eta eguin dute aratche urthu bat, eta adoratu dute; eta bitimac imolatzen dituztelaric, erran dute: Israel, huna Eguiptoco lurretic ilki çaituzten çure jaincoac.
9 Eta berriz Jaunac erran cioen Moisi: Populu hori ikusten dut buruz gogorra dela.
10 Utz neçaçu, ene sumindura bitz dadien horien contra, eta xahu detzadan, eta çu eguinen çaitut populu handi baten buruçagui.
11 Bainan Moise othoizca çagoen bere Jainco Jaunari, erraten cioelaric: Jauna, certaco bizten da çure sumindura çure populuaren contra, ceina Eguiptoco lurretic atheratu baituçu, indar handiz eta escu hazcarraz?
12 Eguiptoarrec, othoi, ez beçate erran: Amarruz ilki ditu horiec, mendietan hilcecotzat eta lurretic xahutzeco: bara bedi çure sumindura, eta jabal çaite çure populuaren hoben belçaren gainean.
13 Orhoit çaiteci Abraham, Isaac eta Israel, çure cerbitzariez, ceinei cin eguin baitioçute çure buruaz, erranez: Populatuco dut çuen hacia ceruco içarrac beçala: eta aiphatu darotzuetan lur hura gucia emanen diot çuen ondoregoari, eta hura goçatuco duçue bethi.
14 Orduan ematu cen Jauna, eta bere populuaren gainera erran içan çuen gaitza arthiquitzetic guibelatu cen.
15 Eta Moise jautsi cen menditic, bere escuan çakarzquiela lekucotasuneco bi har-lauçac, bi aldeetaric iscribatuac,
16 Eta Jaincoaren escuz eguinac: iscribua ere Jaincoac bernuçatua cen laucen gainean.
17 Josuec aditzearequin populuac marrumaca eguiten çuen harramança, erran cioen Moisi: Guduco garrasiac ençuten dira campetan.
18 Hunec ihardetsi cioen: Ez da hori gudura berotzaileen oihua, ez-etare ihes-igorleen deihadarra: bainan cantarien boça ençuten dut nic.
19 Eta hurbildu cenean campetara, ikusi cituen aratchea eta dançac: eta borthizqui samurturic, arthiqui cituen escutic lauçac, eta hautsi cituen mendiaren oinetan:
20 Eta hequiec eguin aratchea harturic, erre çuen eta jo herraustu arteo; herrautsa arthiqui çuen urera, eta hartaric edatera eman cioten Israelgo semeei.
21 Eta erran cioen Aaroni: Cer eguin darotzu populu hunec, çuc jautsaraztecotzat hunen gainera bekaturic handiena?
22 Aaronec ihardetsi cioen: Ez bedi hasarre ene jauna: çuc ecen populu hau eçagutzen duçu; badaquiçu gaizquira ekarria dela.
23 Erran içan darotate niri: Eguizquigutzu jaincoac, gure aitzinean ibilico direnac: ecen ez daquigu cer guerthatu çaioen, Eguiptoco lurretic atheratu gaituen Moise hari.
24 Ihardetsi diotet: Cein da çuetan urheren jabe? Ekarri dute urhea eta eman darotate: nic arthiqui dut sura, eta aratche hau ilki da.
25 Moisec beraz ikustenez populua bulucia cela (ecen Aaronec larrutu çuen hura icigarriqueria itsusi hartaz, eta bulucia eçarri etsaien erdian),
26 Xutic çagoelaric campetaco athean, erran çuen: Jaunaren alde denic balin bada nihor, bil bedi ni gana. Eta haren gana bildu içan ciren Lebiren seme guciac.
27 Moisec erran cioten: Huna cer dioen Israelgo Jainco Jaunac: Guiçonac ezpata eçar beça bere sahetsean; campen erditic çoazte eta bihur çaitezte athe batetaric berceraino, eta bakotchac hil beça anaia, adisquidea eta bere laguna.
28 Eta Lebiren semeec eguin içan çuten Moisen erranaren arabera, eta egun hartan hogoi eta hirur mila guiçon beçalatsu hilac içan ciren.
29 Eta Moisec erran çuen: Egun Jaunari consecratu dioizquitzue çuen escuac, ceinec bere semean eta anaian, benediccione emana içan betzaitzuençat.
30 Bada, biharamuna ethorri cenean, Moisec erran cioen populuari: Bekaturic handienaz eguin içan duçue bekatu: iganen naiz Jauna gana, hea niholere ardiets othe deçaquedan çuen icigarriqueriaren barkamendua.
31 Eta bihurturic Jauna gana erran cioen: Othoizten çaitut, bekaturic handienaz bekatu eguin du populu horrec, urhezco jaincoac eguin içan ditu beretzat: bainan barka çoçute hoben hori,
32 Edo ez baduçu eguin nahi, ecezta neçaçu iscribatu içan duçun çure liburutic.
33 Jaunac ihardetsi cioen: Ceinac ere bekatu eguin baituque ene alderat, hura eceztatuco dut ene liburutic.
34 Bainan çu çoaz, eta eramaçu populu hori nic erran darotzudan lekura: ene ainguerua ibilico da çure aitzinean. Eta nic jaçarpeneco egunean bilhatuco dut horien bekatua.
35 Jaunac jo içan çuen beraz populua Aaronec eguin cioen aratchearen bekatua gatic.

Currently Selected:

ECSODOA 32: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy