YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 24

24
1 Moisi halaber erran cioen: Igan çaizte Jauna gana, çu, Aaron, Nadab, Abiu, eta Israelgo hirur hogoi eta hamar çaharrac, eta adoratuco duçue urrundic.
2 Eta Moise iganen da bakarric Jauna ganaino, eta berceac etzaizquio hurbilduco: eta populua ere ez da iganen harequin.
3 Moise ethorri cen beraz eta populu guciari ekarri ciozcan Jaunaren hitzac eta erabaquiac: eta populu guciac ihardetsi çuen boz batez: Eguinen ditugu Jaunac erranac oro.
4 Bada, Moisec iscribuz eman cituen Jaunaren solas guciac; eta goicic jaiquiric, aldare bat eguin çuen mendi beherean, eta hamabi orhoipeneco harri landatu cituen Israelgo hamabi leinuen arabera.
5 Eta igorri cituen Israelgo guiçon-gazteac; eta escaini cituzten holocaustac, eta Jaunari imolatu aratcheac, baquezco bitimac.
6 Eta Moisec hartu çuen odolaren erdia eta xata batzuetan eçarri çuen: eta gaineracoa ixuri çuen aldare gainera.
7 Eta harturic legueco liburua, iracurtu çuen populuac ençuten çuelaric, eta oroc ihardetsi çuten: Jaunac erran guciac eguinen ditugu, eta ethordun içanen gare.
8 Beraz Moisec odola hartu eta ixuri çuen populuaren gainera, eta erran çuen: Hau da Jaunac çuequin eguin duen batasuneco odola, erran hauquien gucien gainean.
9 Eta Moise eta Aaron, Nadab eta Abiu, eta Israelgo hirur hogoi eta hamar çaharrac igan ciren.
10 Eta ikusi çuten Israelgo Jaincoa, eta haren oimpecoa, çafirrezco tresna bat iduri çuena, eta cerua arraso denean beçala.
11 Eta Jaincoac etzituen bere escuaz jo Israelgo semeetaric urrun aitzinago heldu içan cirenac, eta Jaincoa ikusi çuten, eta jan çuten, eta edan çuten.
12 Bada Jaunac erran cioen Moisi: Igan çaite hunat, ene gana mendi gainera, eta çaude hemen: eta emanen darozquitzut harrizco lauçac, eta leguea eta manamenduac iscribatu ditudanac irakats detzatzunçat populuari.
13 Xutitu ciren Moise eta Josue, horen cerbitzaria: eta igaiten celaric Jaincoaren mendira, Moisec
14 Çaharrei erran cioeten: Beguira hemen çaudete çuetara bihur gaitecen arteo. Aaron eta Hur içanen dituçue çuequin. Makurric sorcen bada, horiei beguiratuco çarete:
15 Eta Moise igan cenean, lanhoac estali çuen mendia.
16 Eta Jaunaren gloria egotu cen Sinairen gainean, sei egunez estalcen çuela hedoi batez: eta çazpigarren egunean Jaincoac Moise deithu çuen lanhoaren erditic.
17 Bada, Jaunaren gloria mendiaren casco gainean aguertua çagoen, su-kalda bat iduri, Israelgo semeen beguien aitzinean.
18 Eta Moise sarthuric lanhoaren erdira, mendi gainera igan cen: eta han egotu cen berrogoi gau-egunez.

Currently Selected:

ECSODOA 24: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy