YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 19

19
1 Israel Eguiptoco lurretic ilki ondoco hirugarren hilabethean, egun berean ethorri ciren Sinaico mortura.
2 Ecen Erraphidimetic abiaturic eta Sinaico morturaino helduric, campatu ciren toqui hartan berean, eta Israelec olhac jarri cituen mendiaren parrean.
3 Moise ordean igan cen Jaincoa gana, eta Jaunac deithu çuen menditic, eta erran cioen: Hau erranen dioçu Jacoben etcheari, eta huntaz jaquinsun eguinen dituçu Israelgo semeac:
4 Cerorrec ikusi duçue cer eguin diotedan Eguiptoarrei, nola ekarri çaituztedan arrano hegalen gainean, eta ene gana bildu.
5 Baldin beraz ençuten baduçue ene boça, eta beguiratzen enequilaco patua, içanen çarete enetzat populu gucien arteticaco mozquin bat beçala: alabainan lurra enea da oro.
6 Eta içanen çarete enetzat aphez-erresuma bat beçala, eta jendaqui saindu bat; horiec dira hitzac Israelgo semeei erranen ditutzunac.
7 Moise ethorri cen, eta bilaraciric populuco çaharrenac adinez, aitzinera eman ciozcaten Jaunac manatu solas guciac.
8 Eta populu guciac batean ihardetsi çuen: Eguinen ditugu Jaunac erranac oro. Eta Moisec Jaunari bihurtu ciozcanean populuaren hitzac,
9 Jaunac erran cioen: Huna, ethorcera nihoaquiçu hedoi batez itzaliric, populuac ençun neçan çuri minçatzen; eta bethi-gucian sinheste eman deçaçun. Moisec beraz Jaunari ekarri ciozcan populuaren hitzac.
10 Jaunac erran cioen: Çoaci populuaren gana, eta sainduets çatzu egun eta bihar, eta xuri betzate beren soinecoac,
11 Eta xuxenduac içan beitez hirugarren eguneco: ecen hirugarren egunean jautsico da Jauna populu guciaren aitzinean Sinaico mendiaren gainera.
12 Eta populuari cedarriac eçarrico diozcatzu inguruan, eta erranen dioçu: Beguira çaizte igaitetic mendira, eta uquitzetic hango mugarriac: mendia uquitzen duen edocein heriotzez hilen da.
13 Baina ez du escuac uquico, bainan içanen da harrica lehertua, edo gueciz cilhatua: içan dadien edo aberea, edo guiçona, ez da bicico. Turuta jotzen abiatzen denean, orduan iganen dira mendira.
14 Eta Moise menditic jautsi cen populuaren gana, eta sainduetsi çuen. Eta beren soinecoac xuritu cituztenean,
15 Moisec erran cioten: Çaudezte xuxenduac hirugarren eguneraco, eta etzaiteztela hurbil çuen emazteei.
16 Eta jadanic hirugarren eguna ethorri cen, eta goiça arguitu, eta huna non ihurçuriac abiatu ciren burrumbaz, eta simistac dirdiratzen, eta mendia hedoiric lodienaz estalcen, eta turutac durrundatzen çuen muthiriqui: eta campetan cen populua ikaratu cen.
17 Eta Moisec campa-lekutic ilkiaraci cituenean Jaincoaren aitzinera, baratu ciren mendiaren oinean.
18 Sinaico mendia gucia ketan çagoen, ceren gainera jautsi baitzen Jauna su batean, eta hartaric kea igaiten baitzen labetic beçala: eta mendi gucia ikaragarria cen.
19 Eta turutaren durrunda emequi-emequi handituz cihoan eta urrunago helduz: Moise minçatzen cen, eta Jaunac ihardesten cioen.
20 Eta Jauna jautsi cen Sinaico mendira, mendi-bizcarrera berera, eta Moise deithu çuen hartaco cascora. Igan cenean,
21 Jaunac erran cioen: Jauts çaite, eta mana çaçu populuac, cedarrien iragaitera ez deçan eguin Jaunaren ikusteco, beldurrez-eta hequietaric oste handia gal dadien.
22 Jaunari hurbilcen diren apheçac ere sainduets beitez, Jaunac jo detzan beldurrez.
23 Eta Moisec erran cioen Jaunari: Jendea ecin iganen da Sinaico mendira, ecen çure hitzaz lekucotasun eguina da, eta manatu duçu, dioçularic: Eçar çatzu cedarriac mendiaren inguruan, eta sainduets çaçu hura.
24 Jaunac ihardetsi cioen: Çoaci, jauts çaite; igan çaite guero çu, eta Aaron çurequin; bainan aphecec eta populuac cedarriac iragan ez betzate, eta ez beitez igan Jauna gana, hil ez detzan beldurrez.
25 Eta Moise jautsi cen populua gana, eta oro erran cioizquien.

Currently Selected:

ECSODOA 19: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy