YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 17

17
1 Israelgo semeen oste gucia goan cen beraz Sineco mortutic, çoin bere andanetan, Jaunaren hitzaren arabera, eta campatu ciren Erraphidimen, non populuarençat uric ez baitzen edateco.
2 Populuac, Moisi jaçarriz, erran cioen: Iguçu ura edatera. Moisec ihardetsi cioten: Cer jaçarcen darotaçue? certaco bilhatzen duçue Jauna?
3 Egarriz egon cen beraz han populua ur-escasa gatic, eta erasian haritu cen Moisen contra, erraten çuelaric: Certaco ilkiaraci gaituçu Eguiptotic, egarriz hilceco eta, gure haurrac eta gure aciendac?
4 Bainan Moisec oihu eguin cioen Jaunari, erraten çuelaric: Cer eguinen diot populu huni? oraino aphur bat guehiago, eta harricatuco nau.
5 Eta Jaunac erran cioen Moisi: Çoaci populuaren aitzinean, eta har çatzu çurequin Israelgo çaharretaric: escuan har çaçu ibaiaren jotzeco erabili duçun cigorra, eta çoaci.
6 Hara non içanen naicen ni han çure aitzinean, Horebeco harriaren gainean: eta harria joco duçu, eta hartaric ura jaucico da, populuac edatecotzat. Moisec hola eguin çuen Israelgo çaharren aitzinean.
7 Eta toqui hura deithu çuen Froga-leku, Israelgo semeen jaçargoa gatic, eta ceren Jauna bilhatu çuten erraten çutelaric: Gu baithan othe da Jauna, ala ez?
8 Bada, Amalec ethorri cen, eta gudu ematen cioen Israeli Erraphidimen.
9 Eta Moisec erran cioen Josueri: Hauta çatzu guiçonac; eta atheraturic, guduca çaite Amalequen contra: bihar ni egonen naiz mendixca-bizcarrean, Jaunaren cigorra escuan.
10 Josuec eguin çuen Moisec errana, eta Amalequen contra gudu eguin çuen: bainan Moise, eta Aaron eta Hur igan ciren mendixcaren bizcarrera.
11 Eta Moisec escuac alchatzen cituenean, Israelec garhaicia çaraman: ordean aphur bat beheititzen cituenean, Amalec nausitzen cen.
12 Bainan Moisen escuac phisatuac ciren: Aaronec eta Hurrec harturic beraz harri bat, haren azpian eçarri çuten, eta jarri cen gainean: eta biec bi aldeetaric escuac iduquitzen ciozcaten. Eta hala guerthatu cen haren escuac etzirela nekatu iguzqui sarcea arteo.
13 Eta Josuec ihes eçarri çuen Amalec, eta ezpataren ahoan haren populua.
14 Eta Jaunac erran cioen Moisi: Orhoitgarri iscribuz eman çaçu hau liburu batean, eta adiaraz çoçu Josueri: ecen Amalequen otsa eceztatuco dut ceruaren-pean.
15 Eta Moisec aldare bat alchatu çuen: eta haren icena eman çuen, Jauna ene gorespena, cioelaric:
16 Ceren Jaunaren escua tronutic eta Jaunaren guerla mendetic mendera Amalequen contra içanen baitira.

Currently Selected:

ECSODOA 17: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy