YouVersion Logo
Search Icon

2 PARALIPOMENAC 33

33
1 Manasec hamabi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean eta berrogoi eta hamaborz urthez erreguinatu cen Jerusalemen.
2 Bainan gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, Jaunac Israelen aitzinean xahutu cituen jendaien icigarriquerien arabera.
3 Eta Jauna ganic itzuliric, berritu cituen haren aita Ecequiasec urratu cituen leku gorac; Baali aldareac alchatu çarozquien, lucuac eguin, eta ceruco içarreria gucia adoratu eta cerbitzatu çuen.
4 Aldareac eguin cituen halaber Jaunaren etchean, ceintaz Jaunac erran baitzuen: Jerusalemen içanen da bethi gucico ene icena.
5 Bada, aldare hequiec, Jaunaren etcheco bi lorioetan, ceruco armada guciari alchatu çarozquien.
6 Bere semeac ere suan iraganaraci cituen Benenomgo haranean; ametsei beguiratzen cen, jarraiquitzen cen celatei, gaizquinqueriac erabilcen cituen, berequin bacituen magoac eta xarmatzaileac; eta gaizqui hainitz eguin çuen Jaunaren aitzinean, haren samurrarazteco.
7 Jaincomolde bat ere eta itchura urthu bat eçarri cituen Jaincoaren etchean, ceintaz Jaincoa Dabidi eta haren seme Salomoni minçatu baitzen, cioelaric: Etche huntan eta Jerusalemen, ceina Israelgo leinu gucietaric hautatu baitut, bethi gucico eçarrico dut ene icena.
8 Eta Israeli ez darot oina higuiaracico horien arbasoei eman diotedan lurretic; halaz bizquitartean non beguiratuco baitituzte Moisen arartecoz eman daroeztan leguea, ceremoniac eta erabaquiac.
9 Manasec beraz Juda eta Jerusalemdarrac bildu cituen gaizquiaren eguitera, Jaunac Israelgo semeen aitzinean xahutu cituen jendaqui gucien gainetic.
10 Eta Jauna minçatu citzaioeten hari eta haren populuari, eta etzuten ençun nahi içan.
11 Hartaco gaineratu ciozcaten Ahriarren erreguearen armadaco buruçaguiac, eta Manase hartu çuten, eta escuac eta çangoac burdinaztaturic, Babilonara eraman içan çuten.
12 Hesturac atzeman çuen ondoan, othoiztu çuen bere Jainco Jauna, eta handizqui penitencia eguin çuen bere arbasoen Jaincoaren aitzinean.
13 Othoiztu eta minqui errequeitu çuen, eta Jaunac ençun çuen haren othoitza, eta hura Jerusalemera bere erresumara bihurraraci çuen, eta Manasec eçagutu çuen Jauna bera cela Jainco.
14 Horiez gueroz harrasi bat eguin çuen Dabiden hiriaren campotic, Jihonen mendebalerat, haranean, Arrainen athe sarcetic Opheleraino, eta borthizqui goratu çuen hura, eta armadaco aitzindarietaric eçarri cituen Judaco hiri hazcar gucietan.
15 Iraici cituen jainco arrotzac eta Jaunaren etcheco jaincomoldea; Jaunaren etcheco mendian Jerusalemen berac eguin aldareac ere, eta oro hiriz camporat arthiqui cituen.
16 Berritu çuen halaber Jaunaren aldarea, holocaustac eta baquezco bitimac escaini eta esquer onac bihurtu cituen, eta Judari manatu çaroen cerbitza ceçan Israelgo Jainco Jauna.
17 Halaric-ere populuac leku goretan imolatzen çuen oraino bere Jainco Jaunari.
18 Manaseren gaineraco eguinçac berriz, haren othoitza bere Jaincoari, eta ikusleec hari Israelgo Jainco Jaunaren icenean erraten çarozten hitzac ere, Israelgo erregueen eguincetan iduquiac dira.
19 Haren othoitza ere eta nola ençuna içan cen, haren bekatu guciac eta escarnioac, toquiac halaber ceinetan alchatu baitzituen leku gorac eta eguin lucuac eta jaincomoldeac, penitencia eguiteco aitzinean, Hoçairen liburuan iscribatuac dira.
20 Manase lokartu cen beraz bere arbasoequin, eta bere etchean ehorci çuten; eta haren orde erreguinatu cen Amon haren semea.
21 Amonec hogoi eta bi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta bi urthez erreguinatu cen Jerusalemen.
22 Gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean haren aita Manasec eguin içan çuen beçala; eta Manasec eguinicaco jaincomolde guciei imolatu çaroeten eta cerbitzatu cituen.
23 Eta Jaunaren beguitharteari etzaroen agurric ekarri, haren aita Manasec ekarri çaroen beçala; bainan bekatu hainitz handiagotara erori cen.
24 Eta nola haren cerbitzariec elkarrequin haren contra cin hartu baitzuten, hil içan çuten bere etchean.
25 Bada, populuco oste gaineracoac, Amon sakitu çutenac hilic, Josias haren semea eçarri çuten erregue haren orde.

Currently Selected:

2 PARALIPOMENAC 33: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy