YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 22

22
1 Bada, Dabidec Jaunari cantatu ciozcan cantica huntaco hitzac, Jaunac itzuri çuenean bere etsai gucien escuetaric eta Saulen escutic.
2 Eta erran çuen: Jauna da enepeco harria, ene indarra, ene salbatzailea.
3 Jaincoa da ene habea, haren baithan içanen da ene iguriquitza. Hura da ene gueriça, ene itzurpeneco adarra; hura da ene goratzailea, ene ihes-lekua: oi ene itzurlea, itzurico nauçu gaixtaguinqueriari.
4 Dei eguinen diot Jaun laudagarriari, eta ene etsaietaric içanen naiz maldatua.
5 Ecen herioaren hesturec inguratu naute, harritu naute Belialen uharrec.
6 Inguracatu naute ifernuco lokarriec, herioaren arteec atzeman naute.
7 Ene atsecabean dei eguinen diot ene Jaunari, deihadar ene Jaincoari; bere templotic ençunen du ene minçoa, eta ene oihua haren beharrira helduco da.
8 Laztu eta ikaratu da lurra; mendiez erroac iharrosi dira eta kordocatu, hasarre baitute Jauna.
9 Haren mizpiretaric igan da kea, iretsico ditu haren ahoco keac; ikatzac kaldatu ditu.
10 Ezcaili ditu ceruac eta jautsi da; hedoia çuen oin-pean.
11 Igan da querubinen gainera eta hegaldatu da; jauci da haiceen hegalen gainera.
12 Ilhumbeac jarri ditu bere gordegailuaren inguruan, ceruetaco hedoietaric urac bahatuz.
13 Haren beguitharteco simistac kaldatu ditu suco ikatzac.
14 Jaunac cerutic arthiqui du ihurçuria, Guciz-Gorac adiaraci du bere minçoa.
15 Arthiqui ditu bere gueciac, eta haiçatu ditu etsaiac; igorri du simista, eta erre ditu.
16 Eta itsasoaren ondarrac aguerian jarri dira, eta biphilean lurraren erroac, Jaunaren dixiduz, haren hasarreco hatsaz.
17 Ceru-goratic hedatu darot escua, eta bere ganat hartu nau, eta atheratu nau ur-uharren erditic.
18 Itzuri nau ene etsai gaitzari eta hastio nindutenei, ikusi baitu ni baino hazcarrago cirela.
19 Bere itzalera bildu nau ene atsecabeco egunean; Jauna jarri da ene habe.
20 Çabalera atheratu nau eta libratu, ceren bainincen haren gogaraco.
21 Jaunac emanen darot ene çucentasunaren arabera; ene escuen garbitasunaren arabera bihurturen darot.
22 Ecen beguiratu ditut Jaunaren bideac, ez naiz gaixtoqui ibili ene Jaincoaren contra.
23 Alabainan haren erabaquiac beguien aitzinean iduqui ditut oro, eta haren manuetaric ez naiz baztertu.
24 Perfet içanen naiz harequin batean, eta beguiraturen naiz ene tzartasunetic.
25 Eta Jaunac emanen darot ene çucentasunaren arabera, bihurturen darot ene escuen garbitasunaren arabera haren beguien aitzinean.
26 Saindu içanen çare sainduarequin, eta perfet perfetarequin.
27 Xahu içanen çare xahuarequin, eta tzarrarequin tzartuco çare.
28 Goratuco ditutzu aphal gaixoac, çure beguiac aphalduco ditu gora direnac.
29 Ceren çu baitzare, oi Jauna, ene arguia; eta çuc, Jauna, arguituco ditutzu ene ilhumpeac.
30 Çure indarraz jaunciric laster eguinen dut, ene Jaincoaz lagunduric jaucico ditut harrasiac.
31 Xahu dira Jaincoaren bideac, Jaunaren hitza suaz garbitua beçala da; hura da haren baithan beren iguriquitza daducaten gucien erredola.
32 Nor da Jainco ecenez Jauna? nor da hazcar ecenez gure Jaincoa?
33 Hura da indarrez jaunci nauen Jaincoa, enetzat celhaitu duena bide perfet bat;
34 Ene oinac çalhutu dituena orenen bardin, leku goretan jarri nauena;
35 Ene escuei guducatzen irakatsi diotena, ene besoac cobrezco arrambela iduri orhatu dituena.
36 Jauna, gueriçatu nauçu çure erredola salbagarriaz, çure ontasunac hedatu nau urrunera.
37 Ene oinen azpian urhatsa luçatu duçu, eta ene oinec ez dute amor eguinen.
38 Ondotic goanen natzaiote ene etsaiei, herrautsiren ditut, eta ez naiz bihurturen xahutu ditudan arteo.
39 Xahutuco ditut eta phorroscatuco, jaic ahal ez ditecen; ene oin-pera erorico dira.
40 Indarrez jaunci nauçu guduco, ene azpira makurtu ditutzu niri bihurcen çarozquitanac.
41 Ihes igorri ditutzu ene etsaiac, higüin nautenac, eta herrautsico ditut.
42 Helca harico dira, eta nihor etzaiote helduco; deihadar eguinen diote Jaunari, eta Jaunac ez ditu ençunen.
43 Lurreco herrautsa beçala eguinen ditut, carriquetaco lohia beçala oincaturen ditut, eta çathicatuco ditut.
44 Beguiratuco nauçu ene populuaganicaco makurretaric; jendaien buruçaguitzat çainduco nauçu; eçagutzen ez dudan populu bat harico da ene cerbitzatzen.
45 Arrotzaren semeec bihurri eguinen darotate; bainan minçaturen natzaiote, adituco dute ene hitza eta ene nahira erorico dira.
46 Arrotzaren semeac goan dira ura beçala, hestutuac dira beren hesturetan.
47 Bici bedi Jauna, benedica bedi ene Jaincoa; goretsia içanen da Jainco hazcarra, ene beguiralea.
48 Çuc, Jaincoa, aspercen nauçu, çuc arthiquitzen ditutzu populuac ene azpira.
49 Çuc itzurcen nauçu ene etsaiei, çuc alchatzen nauçu ene jaçarlez gorago, çuc ilkico nauçu guiçon gaixtoaren aztaparretic.
50 Hargatic aithor emanen darotzut jendaietan, eta cantaturen dut çure icenaren ospatzeco;
51 Erranen dut cer sendagailaz itzuri duçun erregue, cer urricalpena içan duçun Dabid çure cristoz eta haren ondoregoaz bethi eta bethiraino.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 22: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy