YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 19

19
1 Ecequias erregueac aditu cituenean hequiec, urratu cituen bere soinecoac; estali cen çaku batez eta Jaunaren etchean sarthu cen.
2 Eta igorri cituen Eliacim erregueren etcheguiçona, Sobna iscribaua eta aphecetaricaco çaharrac, çakuz estaliric, Amosen seme Isaias profeta gana.
3 Hauquiec erran çaroten: Hau dio Ecequiasec: Atsecabezco, madaricionezco eta burhozco eguna egun hau! haurra erditzapeneco ordura ethorri, eta minetan denac erditzeco indarric ez
4 Çure Jainco Jaunac aditu ditu nasqui Errabsacesen solas guciac; bere nausiac Asiriarren erreguec bidali du Jainco biciaren burhoztatzera, eta çure Jainco Jaunac aditu dituen hitzez irain eguitera. Othoitz eguioçu beraz aurkitzen diren ondarrençat.
5 Ecequias erreguearen cerbitzariac goan ciren beraz Isaiasen gana.
6 Eta Isaiasec ihardetsi çaroeten: Hau erranen daroçue çuen nausiari: Huna cer dioen Jaunac: Ez ici aditu ditutzen hitzez, ni Asiriarren erregueren muthilec burhoztatu nautenez.
7 Huna non igorrico diodan izpiritu bat, eta adituco du berri bat, eta itzulico da bere lurrera, eta han ezpataren azpira arthiquico dut.
8 Errabsaces itzuli cen beraz, eta Asiriarren erregue atzeman çuen Lobna sethiotan çaducala; ecic aditua cen Laquisetic guibelerat eguin çuela.
9 Eta aditu cituenean Tharacaz Ethiopiaco erreguez erraten çutenac: Huna, ilki da çure contra guducatzera; eta haren contra abiatu cenean, bidalquinac Ecequiasi igorri çarozcan, cioelaric:
10 Hau erroçuete Ecequiasi Judaco erregueri: Ez beheça çora hire Jaincoac, ceinaren baithan baituc hire ustea; eta ez beçac erran: Jerusaleme ez da Asiriarren erregueren escura emana içanen.
11 Herorrec ecen aditu duc Asiriarren erregueec cer eguin daroeten lur guciei, nola larrutu dituzten: hi bakarra içanen othe haiz itzurico haicena?
12 Jendaien jaincoac itzuri othe dituzte ene arbasoec larrutu dituztenac oro, erran nahi Goçan, eta Haran, eta Erreseph, eta Edenen semeac, Thelasarren cirenac?
13 Non dira Ematheco erregue, eta Arphadeco erregue, eta Sepharbaimgo hirico, Abaco eta Anaco erregue?
14 Ecequiasec bidalquinen escutic içatu cituenean gutunac eta iracurtu cituenean, igan cen Jaunaren etchera, eta hedatu cituen Jaunaren aitzinean,
15 Eta haren aitzinean othoitz eguin çuen, cioelaric: Israelgo Jainco Jauna, querubinen gainean jarria çarena, çu çare lurreco erregue gucien Jainco bakarra; çuc eguin ditutzu cerua eta lurra.
16 Ukur çaçu beharria, eta ençun çaçu; Jauna, çabal çatzu beguiac, eta ikusaçu; adi çatzu Senaqueriben solasac oro, igorri içan baitu, gure aitzinean Jainco biciaren burhoztatzera.
17 Eguiazqui, Jauna, Asiriarren erregueec xahutu dituzte jendaiac eta gucien lurrac,
18 Eta surat igorri dituzte hequien jaincoac; ecic etziren jainco, bainan guiçonen escuetaricaco çurezco eta harrizco lanac, eta eceztatu dituzte.
19 Orai beraz, oi gure Jainco Jauna, itzur gaitzatzu haren escuari, deçatençat lurreco erresuma guciec jaquin çu bakarric çarela Jainco Jauna.
20 Bada, Isaiasec Amosen semeac Ecequiasen gana igorri çuen, cioelaric: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Ençun dut Asiriarren erregue Senaqueriben gainean eguin darotaçun othoitza.
21 Hau da Jaunac hartaz erran duen hitza: Escarnio eta irain eguin darozquitzu, Siongo alaba garbia; çure guibeletic burua gorgoinatu du, Jerusalemeco alaba.
22 Nor madaricatu, nori burho arthiqui dioc? noren contra goratu duc minçoa, goititu dituc hire begui ahalquegabeac? Israelgo Sainduaren contra.
23 Hire muthilen ahoz burho arthiqui dioc Jaunari; erran içan duc: Ene orga-lasterrezco elemeniarequin igan naiz mendi gainetara, Libanaren cascora; hango cedro gorac eta içai luceenac ebaqui ditut. Sarthu naiz haren azquen muguetaraino, eta haren carmeleco oihana.
24 Nic ebaqui dut. Edan ditut ur arrotzac, eta ur hersi guciac agortu ditut ene oinen urhatsen azpian.
25 Ez othe duc, bada, ençun nic hastetic eguin dudana? Aspaldico egunetaric eguin nuen asmu hori eta orai dut burutu; eta guerlarien hiri hazcarrac içanen dira munhoac beçala murriztuac.
26 Eta barnean jarriac cirenac, escuac indarric gabe, ikaratu eta nahasi dira, faundu dira bazterretaco belharra beçala, hegazteguietan sorthu belharra, çohitu baino lehen iharcen den beçala.
27 Banaquizquian hire egon-lekua, hire ilkitzea, hire sarcea, hire bidea, hire ene alderaco fhuliac.
28 Erhotu haiz ene contra, eta hire hampurusqueriaren burrumba igan duc ene beharrietara: hargatic eçarrico daiat erreztun bat sudur-mizpiretan eta burdin-ciri bat ahoan, eta ethorri bideaz igorri haut guibelerat.
29 Bainan çuretzat, Ecequias, hau içanen da eçagutzaria: Aurthen jan çaçu atzemanen duçuna; heldu den urthean berriz, bere baitharic ethorrico dena; eta hirugarren urthean erain çaçue eta bil çaçue; mahastiac landa çatzue, eta jan hequietaco mahatsac.
30 Eta Judaco etchetic gueldituco den guciac, erroac beheiti igorriren ditu eta fruituac goiti.
31 Ecic Jerusalemetic camporat hedaturen dira guelditzen direnac, eta Siongo menditic salbatuco direnac: armadetaco Jaunaren karrac eguinen du hori.
32 Hortacotzat hau dio Jaunac Asiriarren erreguez: Hiri huntan ez da sarthuco, gueci bat huntara ez du igorrico, huntan ez da erredola nausituco, trenchadac ez du iguratuco.
33 Ethorri bideaz hura goanen da eta hiri huntan ez da sarthuco, dio Jaunac.
34 Gueriçatuco dut hiri hau eta salbatuco dut ni gatic eta Dabid ene cerbitzaria gatic.
35 Gau hartan guerthatu cen beraz Jaunaren ainguerua ethorri cela, eta Asiriarren campetan hil cituela bederatzitan hogoi eta borz mila guiçon. Eta jaiqui cenean arguitzean, Senaqueribec ikusi cituen hilen gorphutz guciac, eta guibelerat itzuliric goan cen;
36 Eta Senaquerib Asiriarren erregue bihurtu cen eta guelditu cen Niniben.
37 Eta Nefroc bere jaincoa adoratzen çuelaric temploan, Adramelequec eta Sarasarrec bere semeec ezpataz hil çuten, eta Armeniarren lurrera ihes goan ciren, eta Asarhadon haren semea erreguinatu cen haren orde.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 19: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy