YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 15

15
1 Israelgo erregue Jeroboamen hogoi eta çazpigarren urthean erreguinatu cen Açarias, Judaco erregue Amasiasen semea.
2 Hamasei urthetan hasi cen erreguinatzen, eta berrogoi eta hamabi urthez erreguinatu cen Jerusalemen; haren amaren icena cen Jequelia Jerusalemecoa.
3 Jaunaren aitzinean gogaragarri cena eguin çuen, haren aita Amasiasec eguin cituen ororen arabera.
4 Bizquitartean etzituen leku gorac eragotzi; populuac imolatzen çuen oraino eta isensua erretzen leku goretan.
5 Bada, Jaunac jo çuen erregue, eta leguensu içatu cen bere heriotzeco eguna arteo, eta etche huts batean berez egoten cen. Joathanec berriz, erregueren semeac, manatzen çuen jaureguia eta juiatzen erresumaco populua.
6 Açariasen gaineraco eguinçac berriz, eta eguin cituen guciac, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan?
7 Eta Açarias lokartu cen bere aitequin, eta Dabiden hirian ehorci çuten bere arbasoequin, eta Joathan haren semea erreguinatu cen haren orde.
8 Judaco erregue Açariasen hogoi eta hemeçorcigarren urthean, Çacarias Jeroboamen semea Israelen gainean erreguinatu cen Samarian sei hilabethez.
9 Gaizqui cena Jaunaren aitzinean eguin çuen, haren arbasoec eguin çuten beçala; Israeli bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamen bekatuetaric etzuen guibel eguin.
10 Bainan Selumec, Jabesen semeac, haren contra cin-harce bat eguin çuen; aguerriqui jo eta hil çuen, eta haren orde erreguinatu cen.
11 Çacariasen gaineraco eguinçac berriz, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
12 Hau da Jaunac Jehuri erran çaroen hitza, cioenean: Çure semeac laugarren belhauneraino jarrico dira Israelgo tronuan. Eta hala eguin cen.
13 Selum, Jabesen semea, Judaco erregue Açariasen hogoi eta hemeretzigarren urthean erreguetu cen, eta hilabethe batez erreguinatu cen Samarian.
14 Eta Manahem, Gadi Thersacoaren semea, igan cen; ethorri cen Samariara, eta jo çuen Selum Jabesen semea Samarian, eta hil çuen, eta erreguinatu cen haren orde.
15 Selumen gaineraco eguinçac berriz, eta haren cin-harce celaten hedatzecoa, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
16 Orduan Manahemec jo cituen Thapsa, eta barnean ciren guciac, eta hango eremuac Thersaco ondotic, ecic etzioten nahi içan idequi; hil eta urratu cituen emaztequi içorra guciac.
17 Judaco erregue Açariasen hogoi eta hemeretzigarren urthean, Manahem Gadiren semea Israelen gainean hamar urthez erreguinatu cen Samarian.
18 Eta Jaunaren aitzinean gaizqui cena eguin çuen; Israeli bere egun gucietan bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamen bekatuetaric, Manahemec etzuen guibel eguin.
19 Phul Asiriarren erregue Israelgo lurrera ethorri cen, eta Manahemec mila cilharrezco talendu eman çarozquien, lagungarri içan çaquionçat eta gogor cioçon bere erreinua.
20 Manahemec Israelen gainean cergatu çuen diru hura ahaldun eta aberats guciei, berrogoi eta hamar cilharrezco siclo cergatu bakoxca, ematecotzat Asiriarren erregueri; eta Asiriarren erregue guibelerat itzuli cen, eta etzen Israelgo lurrean egotu.
21 Manahemen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
22 Manahem lokartu cen bere arbasoequin, eta Phaceia haren semea erreguinatu cen haren orde.
23 Judaco erregue Açariasen berrogoi eta hamargarren urthean, Phaceia Manahemen semea Israelen gainean erreguinatu cen Samarian bi urthez.
24 Eta Jaunaren aitzinean gaizqui cena eguin çuen; etzen guibeldu Nabathen seme Jeroboamen bekatuetaric, ceinac Israeli bekatu eraguin baitzaroen.
25 Bada, haren armadaco aitzindariac, Phaceec, Erromeliaren semeac, cin-harce bat eguin çuen haren contra; Samarian, erregue-etcheco dorrean, Argobeco eta Arieco ondoan, jo cituen hura, eta berrogoi eta hamar guiçon Galaadtarren semeetaric harequin; eta hil çuen Phaceia eta erreguinatu cen haren orde.
26 Phaceiaren gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
27 Judaco erregue Açariasen berrogoi eta hamabigarren urthean, Phacee Erromeliaren semea Israelen gainean erreguinatu cen Samarian hogoi urthez.
28 Eta Jaunaren aitzinean gaizqui cena eguin çuen; Israeli bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamen bekatuetaric etzen guibeldu.
29 Israelgo erregue Phaceen egunetan Theglathphalasar Asurgo erregue ethorri cen; hartu cituen Aion, Abel-Etche Maacarena, Janoe, Cedes, Asor, Galaad, Galilea, eta Nefthaliren lurra oro, eta hango egoiliarrac Asiriara eraman cituen.
30 Bada, Oseec Elearen semeac cin-harce bat eguin çuen, eta celatac hedatu ciozcan Phaceeri Erromeliaren semeari; jo çuen eta hil; eta Ociasen seme Joathamen hogoigarren urthean, erreguinatu cen Phaceen orde.
31 Phaceen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
32 Israelgo erregue Phaceen, Erromeliaren semearen bigarren urthean, erreguinatu cen Joatham, Judaco erregue Ociasen semea.
33 Hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hamasei urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren amaren icena cen Jerusa Sadoquen alaba.
34 Jaunaren aitzinean gogaragarri cena eguin çuen; bere aita Ociasec eguin cituen gucien arabera erabili cen.
35 Bizquitartean etzituen kendu leku gorac; populuac oraino imolatzen çuen eta leku goretan isensua erretzen. Joathamec eguin çuen Jaunaren etcheco athe gorena.
36 Joathamen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan?
37 Egun hequietan hasi cen Jauna Judarat igorcen Errasin Siriaco erregue, eta Phacee Erromeliaren semea.
38 Eta Joatham lokartu cen bere arbasoequin eta hequiequin ehorcia içan cen bere aita Dabiden hirian; eta Acaz haren semea erreguinatu cen haren orde.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 15: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy