YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 14

14
1 Israelgo erregue Joacacen seme Joasen bigarren urthean erreguinatu cen Amasias, Judaco erregue Joasen semea.
2 Hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; hogoi eta bederatzi urthez erreguinatu cen Jerusalemen; haren amaren icena cen Joadan Jerusalemecoa.
3 Çucen cena eguin çuen Jaunaren aitzinean, ez bizquitartean bere aita Dabidec beçala. Bere aita Joasec beçala eguin cituen oro,
4 Lekat hau bakarric, leku gorac etzituela kendu, ecic oraino populuac leku goretan imolatzen çuen eta isensua erretzen çuen.
5 Erreguetasuna ardietsi çuenean, bere aita erreguea hil çaroeten bere cerbitzariac jo cituen.
6 Bainan hilçaile hequien semeac etzituen hil Moisen legueco liburuan iscribatua denaren arabera, eta Jaunac manatu beçala, erran çuenean: Aitac ez dira hilen semeen gatic, eta semeac ez dira aiten gatic hilen; bainan cein bere gaizquia gatic hilen da.
7 Harec jo cituen hamar mila Idumear Gazteguietaco haranean, eta guerlan hartu çuen Petra, eta icena eman çaroen Jectehel, oraidinocoan beçala.
8 Orduan Amasiasec bidalquinac igorri ciozcan Joasi Joacacen semeari, Joacaz baitzen Israelgo erregue Jehuren semea; eta gaztiatu çaroen: Çato eta dugun elkar ikus.
9 Joasec Israelgo erreguec Amasiasi Judaco erregueri hau guibelerat gaztiatu çaroen: Libango astokarloac Liban gaineco cedroari igorri çaroen, cioelaric: Ene semeari çure alaba emaztetzat emoçu. Eta Libanen diren oihan abereac iragan ciren eta astokarloa lehertu çuten.
10 Edom joric nausitu çaizquio eta bihotza hantu çaitzu. Goça çaçu çure ospea eta jar çaite çure etchean; certan çabilça gaitzaren ondoan, lurra jo deçaçun othe, eta Judac ere çurequin batean?
11 Eta Amasiasec etzuen onhetsi; eta Joas igan cen, eta elkar ikusi çuten Joasec eta Amasiasec Judaco erreguec Bethsamesen Judaco hirian.
12 Eta Juda joa içan cen Israelen aitzinean, eta ceinec bere olhara ihes eguin çuen.
13 Joasec berriz, Israelgo erreguec, Bethsamesen hartu çuen Amasias Judaco erregue Joasen semea, Joas Ocociasen semea baitzen, eta eraman çuen Jerusalemera. Lurrerat arthiqui çuen Jerusalemeco harrasia, Efraimgo athetic izquinaco athera, lau ehun besotan.
14 Eta hartu cituen Jaunaren etchean eta erregueren kutchetan kausitu ciren urhe, cilhar eta unci guciac, eta bahiac, eta Samariara itzuli cen.
15 Joasen gaineraco eguinçac berriz, eta bihotzoitasuna ceinarequin guducatu baitzen Judaco erregue Amasiasen contra, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
16 Eta Joas lokartu cen bere aitequin eta Samarian ehorci çuten Israelgo erregueequin; eta Jeroboam haren semea erreguinatu cen haren orde.
17 Amasias berriz, Judaco erregue, Joasen semea, Joas Israelgo erregue Joacacen semea hil ondoan, bici içan cen hamaborz urthez.
18 Eta Amasiasen gaineraco eguinçac, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan?
19 Eta haren contra cin-harce bat eguin cen Jerusalemen; bainan harec Laquisera ihes eguin çuen. Eta haren ondotic Laquisera igorri çuten, eta han hil çuten.
20 Ekarri çuten çaldien gainean, eta Jerusalemen ehorci çuten bere aitequin Dabiden hirian.
21 Bada, Judaco populu guciac Açarias hartu çuen hamasei urthetan, eta erregue eçarri çuten bere aita Amasiasen orde.
22 Harec alchatu eta Judari bihurtu çaroen Elath, bere arbasoequin erregue lokartu cen ondoan.
23 Judaco erregue Joasen seme Amasiasen hamaborzgarren urthean, Jeroboam, Joas Israelgo erregueren semea, Samarian erreguinatu cen berrogoi eta bat urthez.
24 Gaizqui cena eguin çuen Jaunaren aitzinean. Israeli bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamen bekatu gucietaric etzuen guibel eguin.
25 Harec lehen beçala eçarri cituen Israelgo mugac, Ematheco sarcetic mortuco itsasoraino, Israelgo Jainco Jaunac erran çuen hitzaren arabera, Jonas profeta Amathiren semearen ahoz, ceina Jethecoa baitzen, Opherren.
26 Ecen Jaunac ikusi çuen Israelen atsecabe guciz uherra, eta guciac erkituac cirela presondeguian hersiac cirenetaraino, eta populuco azquenetaraino, eta nihor etzela Israeli lagunça ekarcen çaroenic.
27 Eta Jaunac etzuen eguin Israelen icenaren eceztatzera ceruaren azpitic, bainan salbatu cituen Jeroboam Joasen semearen escuz.
28 Jeroboamen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, eta haren bihotzoitasuna guduetan, eta nola Israelera bihurtu cituen Damas eta Emath Judacoac, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
29 Eta Jeroboam lokartu cen bere arbaso Israelgo erregueequin, eta Çacarias haren semea erreguinatu cen haren orde.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 14: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy