YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 11

11
1 Athalia berriz, Ocociasen ama, bere semea hila ikustenez, jaiqui cen eta erregue ondorego gucia hil çuen.
2 Bainan Josabac, Joram erreguearen alabac, Ocociasen arrebac, harturic Joas Ocociasen semea, ebatsi cituen hura eta haren unhidea salhatic, hilcen hari cituzten erregueren semeen erditic; eta gorde çuen Athaliaren beguietaric, hila içan etzedinçat.
3 Joas bere unhidearequin sei urthez gordea egotu cen Jaunaren etchean; eta Athalia erreguinatu cen Judaco lurraren gainean.
4 Bada, çazpigarren urthean Joiadac igorri çuen ehuntarien eta soldadoen bilha, eta hequiec harturic Jaunaren temploan sarraraci cituen, eta hequiequin batasun eguin çuen; eta Jaunaren temploan cin-eraguinic, erakutsi çaroeten erregueren semea.
5 Eta manatu çaroeten, cioelaric: Huna cer eguin behar duçuen:
6 Çuetaric heren bat sar bedi asteco eta çain beça erregue-etchea; berce heren bat içan bedi Surreco athean; eta azquen herena erredolarien egoitzaco guibeleco athean içan bedi; eta Mesaren etchea çainduco duçue.
7 Eta çuetaricaco bi andanec, astetic ilkico diren guciec çain beçate Jaunaren etchea erregueren inguruan.
8 Eta harmac escuetan erregue inguratuco duçue; nihor sarcen bada ordean temploco hersgunean, hila içan bedi; eta erregue sarcean eta ilkitzean harequin içanen çarete.
9 Ehuntariec eguin çuten Joiada apheçac manatu çaroezten gucien arabera; eta bakotchac harturic ceinec bere guiçonac asteco sarcen cirenac, astetic ilkitzen cirenequin, ethorri ciren Joiada apheça gana.
10 Hunec eman çaroezten lançac eta temploan ciren erregue Dabiden harmac.
11 Guciac xutic jarri ciren, harmac escuetan, erregueren inguruan, temploaren escuineco aldetic, aldarearen eta temploaren ezquerreco alderaino.
12 Eta Joiadac aguertu çuen erregueren semea, eta haren gainean eçarri cituen diadema eta legueco liburua; eta erregue eguin çuten eta gançutu çuten, eta escuac joz, erran çuten: Bici bedi erregue
13 Bada, Athaliac aditu çuen lasterca heldu cen populuaren haroa, eta Jaunaren temploan sarthu cen jende-murruetara.
14 Ikusi çuen erregue tronuan jarria ohitzaren arabera, eta haren aldean cantariac eta turutariac, eta lekuco populu gucia bozcariotan eta turuta jotzen; eta urratu cituen bere soinecoac eta oihu eguin çuen: Cimarkua! cimarkua!
15 Joiadac berriz, armada manatzen çuten ehuntariei manatu çaroeten eta erran: Eraman çaçue temploco hersguneetaric camporat, eta horri jarraiquico çaioen edocein, ezpataz joa içan bedi. Ecic apheçac erran çuen: Jaunaren temploan hila içan ez bedi.
16 Escua gainean eçarri çaroeten eta herrestatu çuten çaldien sarceco bideaz jaureguiaren ondoan, eta hila içan cen.
17 Joiadac batasun eguin çuen beraz Jaunaren artean, eta erregueren artean, eta populuaren artean, populua Jaunarena içan cedin, eta erregueren eta populuaren artean.
18 Eta populua Baalen temploan sarthu cen, eta eragotzi cituzten haren aldareac, eta itchurac xehacatu; Mathan ere, Baalan apheça, aldarearen aitzinean hil çuten. Eta apheçac Jaunaren etchean çainac eçarri cituen.
19 Hartu cituen ehuntariac eta Ceretheco eta Pheletheco andanac, eta lekuco populu gucia; eta Jaunaren etchetic eraman çuten erregue; eta erredolarien atheco bideaz jaureguira ethorri ciren, eta erregue jarri cen erregueen tronuan.
20 Eta lekuco populu gucia bozcariotan sarthu cen, eta hiria descansatu cen. Athalia berriz, ezpataz hila içan cen erregue-etchean.
21 Joasec çazpi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 11: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy