YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 1

1
IV. LIBURUA
1 Acab hil ondoan, Moab atheratu cen Israelen azpicotasunetic.
2 Eta Ococias, Samarian bere egoitza eguiten çuen selharuco griletaric erori cen, eta eritu cen; eta meçulariac igorri cituen, erraten çaroetelaric: Çoazte, galda çoçue Beelcebuthi, Acarongo jaincoari, hean biciric itzurico ahal naicen oraico ene eritasun huntaric.
3 Bada, Jaunaren ainguerua Elias Thelbearrari huneltan minçatu citzaioen: Jaiqui çaite, eta çoaz Samariaco erregueren meçularien bidera, eta erroçuete: Jaincoa ez othe da Israelen, çuec goateco Beelcebuthen, Acarongo jaincoaren consultatzera?
4 Horren gatic hau dio Jaunac: Igan haicen ohetic ez haiz jautsico, bainan heriotzez hilen haiz. Eta Elias goan cen.
5 Meçulariac itzuli ciren Ocociasen gana. Hunec erran çaroeten: Certaco bihurtu çarete?
6 Eta hequiec ihardetsi çaroten: Guiçon bat atheratu çaicu aitzinera eta erran darocu: Çoazte eta itzul çaitezte bidali çaituzten erreguearen gana, eta erranen daroçue: Hau dio Jaunac: Jaincoa ez othe cen Israelen, hic igorceco Beelcebuth Acarongo jaincoaren consultatzera? Horren gatic igan haicen ohetic ez haiz jautsico, bainan heriotzez hilen haiz.
7 Erreguec erran çaroeten: Aitzinera atheratu çaitzuen eta solas horiec erran darozquitzuen guiçon harec nolaco beguithartea eta cer jaunzcura cituen?
8 Hauquiec ihardetsi çuten: Guiçon iletsu bat cen eta guerria larruzco uhal batez tincatua çuen. Erreguec erran çuen: Elias Thesbearra da.
9 Eta haren sana igorri cituen berrogoi eta hamar guiçonen aitzindari bat eta hunen azpico ciren berrogoi eta hamar guiçonac. Hau igan cen Eliasen gana, eta Elias mendi gainean jarria çagoelaric, erran çaroen: Jaincoaren guiçona, erreguec jauts çaitecen manatzen darotzu.
10 Eliasec ihardetsi çaroen: Baldin Jaincoaren guiçona banaiz, ceruco sua jauts bedi eta erre betzazte çu eta çure berrogoi eta hamar guiçonac. Hargatic sua jautsi cen cerutic eta iretsi cituen hura eta harequin ciren berrogoi eta hamarrac.
11 Ocociasec berriz igorri çuen berrogoi eta hamar guiçonen berce aitzindari bat, eta berrogoi eta hamar guiçonac harequin. Hunec erran çaroen Eliasi: Jaincoaren guiçona, hau dio erreguec: Jauts çaite eta laster.
12 Eliasec ihardetsi çaroen: Jaincoaren guiçona balin banaiz ni, ceruco sua jauts bedi eta erre betzazte çu eta çure berrogoi eta hamar guiçonac. Cerutic jautsi cen beraz sua eta iretsi cituen hura eta haren berrogoi eta hamar guiçonac.
13 Berriz ere Ocociasec igorri cituen berrogoi eta hamar guiçonen hirugarren aitzindari bat, eta harequin ciren berrogoi eta hamar guiçonac. Hau ethorri cenean, belhaunico jarri cen Eliasen aitzinean, errequeitu çuen eta erran çaroen: Jaincoaren guiçona, urricari içan çatzu othoi ene bicia eta çure berrogoi eta hamar cerbitzari enequin direnenac.
14 Huna non sua cerutic jautsi den eta iretsi dituen lehembicico bi aitzindariac eta hequietaric bakotcharequin ciren berrogoi eta hamar guiçonac. Bainan orai othoizten çaitut urrical çaitecen ene biciari.
15 Bada, Jaunaren ainguerua Eliasi minçatu cen, cioelaric: Jauts çaite horrequin, ez içan beldurric. Jaiqui cen beraz, eta harequin jautsi cen erregueren gana,
16 Eta erran çaroen: Hau dio Jaunac: Ceren bidali ditucan guiçonac Beelcebuth Acarongo jaincoaren consultatzera, Israelen Jainco bat ez balitz beçala hari galde bat eguin ahal içateco; hori gatic igan haicen ohe hortaric ez haiz jautsico, bainan heriotzez hilen haiz.
17 Ococias hil cen beraz Eliasec erran çuen Jaunaren hitzaren arabera, eta Joram haren anaia erreguinatu cen haren orde, Judaco erregue Josafaten seme Joramen bigarren urthean; ecen Ocofiasec etzuen semeric.
18 Ocociasec erabili cituen gaineraco eguinçac berriz, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 1: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy