YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 9

9
1 Bada guerthatu cen Salomonec eguiten akabatu cituenean Jaunaren temploa, erregue jaureguia eta gogoan hartu eta eguin nahi içan cituen guciac,
2 Jauna bigarrenecotz aguertu citzaioela, Gabaonen lehen aguertu citzaioenean beçala.
3 Eta Jaunac erran çaroen: Ençun ditut ene aitzinean eguin ditutzun othoitza eta errequeia; sainduetsi dut etche hori, ceina alchatu baitarotaçu, hortan eçar deçadançat bethi gucico ene icena; eta ene beguiac eta bihotza egun oroz hor içanen dira.
4 Çu ere ene aitzinean ibilcen baçare, çure aita ibili içan den beçala, çucentasunean eta bihotzeco lañotasunean; eguiten baditutzu nic çuri manatu guciac, eta beguiratzen baditutzu ene legueac eta erabaquiac,
5 Çure erreinuco tronua egun eta bethico eçarriren dut Israelen gainean, çure aita Dabidi aguindu içan diodan beçala, nioelaric: Çure odoleco guiçonac ez du escas eguinen Israelgo tronuan.
6 Bainan gogo gaixtoz ceihercen baçarete çuec eta çuen semeac, niri ez jarraiquiz, eta ez beguiratuz ene manamenduac eta nic çuei manatu ceremoniac; eta goaten baçarete, cerbitzatzen eta adoratzen baditutzue jainco arrotzac;
7 kenduco dut Israel eman diodan lurraren gainetic eta ene icenari sainduetsi diodan temploa iraicico dut ene aitzinetic; eta Israel erranquiçun eta irrigarritan içanen çaroete populu guciei.
8 Eta iracasbide içanen da etche hori: hortan gaindi iraganen dena baldituco da, eta hixtu eguinen du, eta erranen du: Certaco Jaunac horrela eguin içan daroete lur horri eta etche horri?
9 Eta ihardetsico daroete: Ceren utzi duten heren Jauna, Eguiptoco lurretic horien aitac athera dituena, eta jarraiqui direlacotz jainco arrotzei; eta adoratu eta cerbitzatu dituztelacotz: horra certaco Jaunac horien gainera jautsaraci dituen ondico hauquiec guciac.
10 Bada hogoi urtheren buruan Salomonec eguin cituenean bi etcheac, erran nahi da Jaunaren temploa eta erregue jaureguia,
11 (Tirreco erregue Hiramec Salomoni emanez cedrozco eta içaiazco çurac eta urhea, fixu içan çuen guciaren arabera), Salomonec orduan Hirami Galileaco lurrean eman ciozcan hogoi hiri.
12 Hiram Tirrecoa ilki cen Salomonec eman ciozcan hirien ikusteco, bainan etzuten atzeman haren beguiei.
13 Eta erran çuen: Anaia, horiec dira niri eman daroztatzun hiriac? Eta lekua deithu çuen Cabul-lur, orai arteo dirauen beçala.
14 Hiramec halaber Salomoni igorri ciozcan ehun eta hogoi talendu urhezco.
15 Hori da dirua erregue Salomonec xahutu çuena Jaunaren temploa, eta erregue jaureguia, eta Melo, eta Jerusalemeco harrasiac, eta Hefer, eta Mayedo eta Gacer eguitean.
16 Faraon Eguiptoco erregue igan cen, hartu eta erre çuen Gacer; hil çuen han egoten cen Cananearra eta hiri hura eman çaroen dotetzat bere alaba Salomonen emazteari.
17 Salomonec beraz berritu cituen Gacer, Bethoron behere,
18 Baalath eta Palmira mortuco lurrean.
19 Eta cituen herri guciac, harrasiric gabe cirenac hazcartu cituen, eta orga-lasterretaco hiriac ere, eta çaldizcoen hiriac, eta Jerusalemen alchatu nahi içan cituen guciac, eta Libanen eta bere manamenduco lur gucian.
20 Amorneearretaric, Hethear, Pherecear, Hehear eta Jebusearretaric guelditu içan cen populu gucia, Israelgo umeetaric ez direnac,
21 Hequien seme guelditu cirenac lekuan, erran nahi da Israelgo semeac ecin xahutu cituztenac, Salomonec cergatu cituen, egungo eguna arteo diren beçala.
22 Etzuen ordean Salomonec escu-lanetan eçarri Israelgo semeetaric nihor-ere, bainan guerla-guiçon, haren ministro, armadetaco aitzindari eta buruçagui, orga-lasterren eta çaldizcoen manatzeco ciren.
23 Salomonen lan gucietaco baciren eçarriac borz ehun eta berrogoi eta hamar aitzindari, populua beren azpico çutenac eta lan xedatuetan manatzen çutenac.
24 Bada Faraonen alaba Dabiden hiritic Salomonec eguin çaroen bere etchera ethorri cen. Erreguec orduan alchatu çuen Melo.
25 Salomonec halaber urthe guciz hiruretan escaincen cituen holocaustac eta baquezco bitimac alchatu çuen aldarearen gainean, eta balsamuac Jaunaren aitzinean erretzen cituen. Temploa akabatua cen.
26 Erregue Salomonec uncidi bat ere eguin çuen Asiongaberren, ceina baita Ailatheco ondoan, itsaso Gorrico bazterrean, Idumeaco lurrean.
27 Eta Hiramec uncidi hartan itsasguiçonac eta itsasquetan jaquinac bere cerbitzarietaric Salomonen cerbitzariequin igorri cituen;
28 Eta Ophirrera goanic, erregue Salomoni ekarri çaroten lau ehun eta hogoi talenduren urhea handic hartua.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 9: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy