YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 11

11
1 Bada, erregue Salomonec maithatu cituen asco emaztequi arrotz, Faraonen alaba, eta Moabitar eta Amontar emaztequietaric, Idumear, Sidondar eta Hethearretaric,
2 Ceinen jendaquiez Jaunac erran içan baitzaroeten Israelgo semeei: Etzarete sarthuco horien emaztequietara, eta horietaco guiçonac ez dira sarthuco çuen emaztequietara, ecic den segurena da horien emaztequiec ceiherraraciren dituztela çuen bihotzac beren jaincoei jarraiquiaraz cetzazten. Salomon hequiei josi cen beraz maitequeria suharrenez.
3 Içatu cituen çazpi ehun emazte erreguina beçala, eta hirur ehun ohaide; eta emaztequiec ceihertu çaroeten bihotza.
4 Çaharra cen jadanic, emaztequien bidez gaizquiratua içan cenean haren bihotza, jainco arrotzei jarraiquitzeco. Eta haren bihotza etzen osoqui xahu bere Jainco Jaunaren aitzinean, nola haren aita Dabiden bihotza.
5 Bainan Salomonec adoratzen cituen Astarthe Sidondarren jaincosa, eta Moloc Amontarren jaincoaiçuna.
6 Eta Jaunaren aitzinean gogaragarri etzena eguin çuen Salomonec, eta etzuen behar cena eguin Jaunari jarraiquitzeco bere aita Dabid beçala.
7 Salomonec orduan eguin çuen templo bat Camosi, Moabitarren jaincordeari, Jerusalemen parrean den mendian, eta Moloqui Amontarren jaincordeari.
8 Eta horrela eguin çaroeten emazte arrotz guciei, ceinec isensua erretzen eta bitimac imolatzen baitziozcaten beren jaincoei.
9 Jauna hasarretu citzaioen beraz Salomoni, ceren haren gogoa ceihertu cen Israelgo Jainco Jauna ganic, ceina bi aldiz aguertu baitzitzaioen,
10 Eta ceinac bere ahoz manatu baitzaroen etzedin jainco arrotzei jarraic. Eta Salomonec Jaunac manatu çaroena etzuen beguiratu.
11 Hargatic Jaunac erran çaroen Salomoni: Hori eguin duçulacotz, eta ceren ez dituçun beguiratu enequilaco batasuna eta nic çuri eman manamenduac, urraturic çure erresuma çathituco dut, eta çure cerbitzari bati emanen darot.
12 Halaric-ere çure aita Dabiden gatic ez dut hori çure egunetan eguinen; çure semearen escuan eguinen dut.
13 Ez diot ere erresuma gucia kenduco; bainan Dabid ene cerbitzaria gatic eta Jerusalem hautatu dudana gatic, leinu bat emanen diot çure semeari.
14 Bada Jaunac etsaitzat Salomoni eraiqui çaroen Adad Idumearra, erregue odolecoa, Edomen egoten cena.
15 Ecen Idumean cenean Dabid, eta Joab, armadaco buruçaguia igan cenean hilac cirenen ehorcera, eta Idumean guiçonqui cen gucia hil çuenean,
16 (Ecic sei hilabethez han egotu ciren Joab eta Israel gucia Idumean guiçonquiac oro hil cetzazten arteo),
17 Adad ihes goan cen bera eta Idumear haren aitaren cerbitzarietaric cembait harequin, Eguiptoan sarceco. Bada, Adad haur ttipittoa cen.
18 Madiandic jaiqui ondoan, Pharanera goan ciren, Pharango guiçonetaric hartu cituzten eta sarthu ciren Eguiptoan Eguiptoco erregue Faraonen gana, ceinac Adadi eman baitziozcan etche bat, bicicariac eta lur baten manamendua.
19 Eta Adadec hainitz beguitharte ona atzeman çuen Faraonen baithan, hambatetaraino non Faraonec emaztetzat eman baitzaroen bere emazte Taphnes erreguinaren ahizpa propia.
20 Taphnesen ahizpac seme bat eman çaroen Jenubath deitzen cena, eta Taphnesec hura haci çuen Faraonen etchean; eta Jenubath Faraonen baithan egoten cen haren semeequin.
21 Adadec Eguiptoan nabaditu çuenean Dabid bere aitequin lokartu cela, eta Joab armadaco buruçaguia, hila cela, Faraoni erran çaroen: Utz neçaçu goan nadien ene lekuetara.
22 Eta Faraonec erran çaroen: Ceren escasa duçu hemen çure toquietara goatera bilhatzeco? Bainan Adadec Thardetsi çuen: Deusere; ordean utz neçaçu othoi.
23 Jaincoac Salomoni etsaitzat eraiqui çaroen halaber Erraçon Eliadaren semea, ihes eguina cena bere nausiari, Adarecer, Sabaco erregueri
24 Erraçonec guiçonac bildu cituen haren contra, eta eguin cen ohoin-buruçagui, Dabidec hilcen cituenean; eta Damesara goan ciren, han egotu ciren, eta Erraçon Damasen erregue eçarri çuten.
25 Israelen etsai içan cen, Salomon bici içan ceno; eta holaco bidegabea eta aiherra Adadec ekarri ciozcan Israeli.
26 Nabathen semeac ere Jeroboam Efrathar Saredacoac, Salomonen cerbitzariac, ceinaren ama Sarba deitzen baitzen eta alharguna baitzen, escua alchatu çuen erregueren contra.
27 Eta huntaric ethorri cen haren bihurritza erregueren contra, ceren Salomonec eguin çuen Melo eta celhaitu çuen bere aita Dabiden hirico lecea.
28 Bada Jeroboam indar eta ahaletaco guiçona cen; eta Salomonec ikusiric guiçon-gazte horren baithan gaitasun eta berenazco ethorça ona, eçarri çuen Josepen etche gucico cerguen buruco.
29 Orduan guerthatu cen beraz Jeroboam ilki cela Jerusalemetic, eta bidean atzeman çuela Ahias profeta Silotarra, capa berri batez estalia: bada, biac bakarric ciren campoan.
30 Abiasec harturic soinean çuen capa berria, hamabi çathitan hautsi çuen.
31 Eta Jeroboami erran çaroen: Har çatzu hamar phusca, ecen hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Huna non Salomonen escutic urratuco dudan erresuma, eta çuri emanen datozquitzut hamar leinu.
32 Bada, Dabid ene cerbitzaria gatic gueldituco çaizco leinu bat eta Jerusalemeco hiria, Israelgo leinu gucietaric hautatu dudana;
33 Ceren utzi nauen eta adoratu dituen Astarthe Sidondarren jaincosa, Camos Moabitarren jaincoa eta Moloc Amonen semeen jaincoa; eta ceren ez den ene bideez ibili, çucentasuna beguiratzeco ene aitzinean, ene manamenduac eta erabaquiac, bene aita Dabidec beçala.
34 Ez dut halaric-ere erresuma gucia haren escutic kenduco, bainan aitzindari utzico dut bere bicico egun orotan Dabid ene cerbitzaria gatic, ceina baitzen ene hautucoa, ceinac beguiratu içan baititu ene manu eta manamenduac.
35 kenduco dut ordean erresuma horren semearen escutic eta çuri emanen darozquitzut hamar leinu.
36 Horren semeari berriz, leinu bat emanen diot, argui bat bethi gueldi daquioen ene cerbitzari Dabidi ene aitzinean Jerusalemen, ene icena han egon dadiençat hautatu dudan hirian.
37 Bainan çu hartuco çaitut; çure arimac lehiatzen dituen gucien gainean erreguinatuco çare eta Israelen gainean içanen çare erregue.
38 Ençuten baditutzu beraz nic manatuco darozquitzudan guciac, ene bideetan ibilcen baçare eta ene aitzinean çucen dena eguiten baduçu, ene manu eta manamenduac beguiratuz, Dabid ene cerbitzariac eguin içan duen beçala, çurequin içanen naiz, etche bat eguinen darotzut sendoa, Dabidi eguin diodan etchea beçalacoa, eta emanen darotzut Israel.
39 Eta hortan atsecabe emanen diot Dabiden odolari, ez bizquitartean bethi.
40 Salomonec beraz nahi içan çuen Jeroboam hilaraci; Jeroboam jaiqui cen, ihes eguin çuen Eguiptora, Sefac Eguiptoco erregueren gana, eta Eguipton egotu içan cen Salomon hil arteo.
41 Salomonen gaineraco hitzac berriz, eta harec eguin cituen guciac eta haren çuhurcia, hara iscribatuac direla Salomonen egunetaco eguincetaco liburuan.
42 Hura Israel guciaren gainean Jerusalemen erreguinatu cen egunac heldu ciren berrogoi urthetara.
43 Eta Salomon bere arbasoequin lokartu cen; ehorcia içan cen bere aita Dabiden hirian, eta Erroboam haren semea erreguinatu cen haren orde.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 11: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy