YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 22

22
1Hobe izen ona aberastasun ugari baino,
hobe onetsia izatea urrea eta zilarra baino.
2Aberatsa eta behartsua honetan dira berdinak:
Jaunak egin zituen biak.#Ik. 29,13. Aberatsa eta behartsua Jb 31,15; Jkd 6,7. Ik. 10,15+.
3Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna,
heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.#27,12.
4Apaltasunaren ondorio dira Jaunarenganako begirunea#22,4 Jaunarenganako begirunea: Ik. 1,7 oh.,
aberastasuna, ohorea eta bizia.#Apaltasuna 11,2+. Ik. 21,21.
5Sasiz eta tranpaz betea maltzurraren bidea,
ez da halakotik ibiltzen bizia gorde nahi duena.
6Hezi hasiera-hasieratik gaztea
eta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du.#Hezi gaztea Si 6,18.
7Aberatsa behartsuen nagusi,
zorduna hartzekodunaren menpeko.
8Bidegabekeria ereiten duenak zoritxarra jasotzen du,
haren irrika guztia ezerezean amaituko.
9Eskuzabala bedeinkatua izango da
bere ogia behartsuarekin banatzeagatik.#behartsuekin banatu 19,17; 28,27; Sal 112,9. Ik. 14,21+.
10Bota harroputza, kito liskarrak!
Sesioak eta irainak ere amaitu.#kito liskarrak! 26,20.
11Bihotz garbia maite duena eta hitz atseginekoa,
hori du erregeak adiskide.#erregeak adiskide 14,35; 16,13. Ik. 24,21.
12Jaunaren begiek zaintzen egia,
eta huts eragiten maltzurraren hitzei.
13«Lehoia dago kanpoan, kale-kalean;
hil egingo nau», dio alferrak.#26,13.
14Leize-zulo sakona emagalduaren ahoa;
bertara amilduko Jaunak gaitzetsia.#emagaldua leize-zulo sakona 23,27; 29,3. Ik. 2,16+.
15Zentzugabekeria gaztearen bihotzari eransten zaio;
zentzarazteko makilak libratuko dio.#makila 13,24+.
16Behartsua zapaltzen duenak indartu egiten du;
aberatsari ematen dionak bere burua pobretu.
JAKINTSUEN HOGEITA HAMAR ESAERAK (22,17—24,22)
17Entzun arretaz jakintsuen esanak,
gogoan hartu nire irakaspenak;
18atsegingarri izango zaizkizu barru-barruan gordeak,
mintzatzerakoan denak prest izango ezpainetan.
19Zuri ere irakasten dizkizut gaur,
zure konfiantza Jaunarengan jar dezazun.#Jaunarengan konfiantza 3,5+.
20Hogeita hamar esaera idatzi ditut zuretzat,
irakaspen eta aholkuak dituztenak,
21egia ezagut dezazun
eta hartu duzun mandatuari leialki erantzun#22,21 20-21 tx.etako testuak badu zenbait puntu ilun. 22,17—23,14 atala Amenemoperen irakaspena deituriko egiptoar jakinduri idaztian inspiratua dagoenez, beronen laguntzaz argitzen eta zuzentzen dira puntu ilun horiek..
1
22Ez ustiatu behartsua, behartsu dela eta,
ez zanpatu gizagaixoa auzitegian,
23Jaunak defendatuko baitu haien auzia
eta bizia kenduko haiei kentzen dienari.#Jaunak defendatuko 23,11; 29,26; Sal 72,12-14. Ik. Ir 23,6.
2
24Ez zaitez haserrekorraren lagun egin,
ezta suminkorrarekin elkartu ere,
25ez zaitezen haien jokabideetara ohitu
eta zeure bizia arriskuan jarri.
3
26Ez ezazu eskua eman, zordunaren fidatzaile bihurtuz;#fidatzaile 6,1-5+.
27zerez ordaindurik ez baduzu,
etzateko duzun ohea ere kenduko baitizute.
4
28Ez aldatu lekuz antzinako mugarririk,
zure arbasoek jarritakoak dira eta.#23,10. Ik. 15,25+.
5
29Aurkitu duzu bere lanean trebea den norbait?
Erregeen zerbitzura egongo da
eta ez edonolako jendearenera.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 22: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy