ISAIAS 57
57
1Zintzoak hil,
eta inori axolarik ez;
leialak desagertu,
eta inork ulertu nahi ez
gaiztakeriak desagerrarazten
duela zintzoa.#leialak desagertu Mi 7,2; Sal 12,2.
2Baina iritsiko da bakea,
eta zuzen jokatu dutenek
hartu ahal izango dute atseden.
Idolatriazko kultuen aurka
3Jaunak dio:
«Etorri hona, zuek, sorginkumeok,
adulteriogile
eta prostituziozale#57,3 adulteriogile eta prostituziozale: Adulterioa eta prostituzioa Jainkoarekiko desleialkeria, idolatria bereziki, adierazteko irudiak dira (ik. Os 1,2 oh.). zaretenok:#prostituziozale Jr 3,9; Ez 16; Os 2,4; Ml 3,5.
4Nori egiten diozue barre?
Noren kontra zabaltzen duzue ahoa
eta luzatzen mihia?
Ez zarete, bada, zeuek ere
bekatukume eta sasi-umealdi?
5Edozein haritz
eta zuhaitz handiren azpian#57,5 zuhaitz handiren azpian: Ik. 1,29 oh.
berotzen zarete lizunkeriatan;
erreka ondoko haitzarteetan
hiltzen dituzue umeak oparitzat.#zuhaitz handiren azpian Jr 2,20+. umeak oparitzat Jr 7,31+.
6Israel, erreka ondoko harri leunak,
zeure kultugai izan dituzunak,
horiexek izango dituzu zorigaitz.
Horiei eskaini dizkiezu
isur- eta labore-opariak.
Eta horrek baretu behar ote du
nire haserrea?
7Mendi-tontor garai batean
ipini zenuen ohea,
eta bertara igotzen zinen
sakrifizioak eskaintzera.
8Etxeko ate-alboetan
ezarri zenituen
idolatriazko zeure oroigarriak.
Ni alde batera utzirik, biluzik jarri,
zeure ohe zabalean etzan
eta maitaleez aprobetxatzen zinen.
Atsegin zenuen haiekin oheratzea#57,8 Tx.eko testua aski iluna da eta itzulpena zalantzazkoa. Itzuli ez ditugun bi hitz ageri dira bukaeran; hau diote h.h.: Eskuari begiratu diozu; esanahia ez dago argi..#ohean etzan Ez 16,15.
9Molok jainkoarengana#57,9 Molok jainkoa: Hebreerazkoak Melek dakar, errege esan nahi duen hitza; ik. Lb 18,21 oh. eta 1 Erg 11,7.
joaten zinen,
olioa eta lurrinak ugari eramanez;
urrutiraino bidali zenituen
mandatariak,
Hildakoen Egoitzaraino jaitsarazi.
10Ibiliaren ibiliz nekatu egiten zinen,
baina sekula ez zenuen
dena alferrik zela aitortu.
Behin eta berriro indarberrituz,
ez zenuen inoiz etsi.#inoiz etsi ez Jr 2,25.
11«Noren ikara zinen, noren beldur,
niri huts egiteko,
nitaz erabat ahazteko?
Luzaroegi isilik egon naizelako
galdu didazu beldurra, ezta?#isilik egon 42,14+.
12Baina orain salatu egingo dut
zure jokabidea,
zure ustetan hain zuzena:
ez dizu ezertarako balio izango.
13Ea salbatzen zaituen
zeure idolo-multzoak,
zuk laguntza eske deiadar egitean!
Haizeak eramango ditu denak,
putzaldi batek desagerraraziko.
Niregan babesten denak, ordea,
lurraldea eskuratuko du,
nire mendi santua
hartuko jabetzan».#Ea salbatzen zaituen 45,20+; Jr 2,28+. lurraldea eskuratuko 60,21; 65,9; Sal 37,9.34.
Jaunak, berak zigortutako herria sendatuko
14Jaunak esango du:
«Berdindu galtzada, berdindu;
zabaldu bidea,
kendu nire herriari
oztopoak bidetik».#Berdindu galtzada 40,3+; 62,10.
15Bai, hau dio
garai eta goren den Jainkoak,
betiko erregeak, santu deritzanak:
«Toki garai eta sakratuan bizi naiz,
baina hurbil nago atsekabeturik
eta lur jota daudenengandik,
lur joak arnasberritzeko
eta atsekabetuei
adorea bizkortzeko.#Jainko garaia 6,1. hurbil atsekabetuagandik Sal 34,19; 138,6+. lur joak 53,5.10; 66,2; Sal 51,19.
16Ez dut beti auzitan jardungo,
ez naiz etengabe haserre egongo,
neuk egindako bizidunek
nire aurrean
bizi-arnasa gal ez dezaten.#Ez beti auzitan Sal 103,9+; 130,3. neuk egindako bizidunak 42,5.
17Herriaren gaiztakeriagatik,
haserretu egin nintzen une batez,
zigortu egin nuen
eta ezkutatu egin nintzaion.
Berak bizkarra eman zidan
eta bere gogoko bidetik jo zuen.#une batez haserretu eta ezkutatu 54,8+. bere gogoko bidetik 56,11+; Jr 3,17+.
18Badakit nondik nora ibili den,
baina sendatu egingo dut eta gidatu,
eta kontsolamendu betea
emango diot.#sendatu egingo Ir 15,26; Jr 3,22+. kontsolamendua 40,1+.
19Dolutan zeudenei
kantua jarriko diet ezpainetan.
Eta esango diet:
“Bakea, bakea urrutikoei
eta hurbilekoei!”
Bai, sendatuko dut neure herria.#Dolua amaitu 60,20; 61,2-3; 66,10. Bakea Eg 2,39; Ef 2,13.17.
20«Gaiztoek, berriz,
itsaso zakarra dirudite:
haren urak ezin baretu,
zikina eta lohia
harrotzen dutelarik beti.
21Gaiztoentzat ez da bakerik».
Nire Jainkoak esan du.#Gaiztoentzat… 48,22.
Currently Selected:
ISAIAS 57: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso