YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 24

24
Jaunak lurra suntsituko
1Horra#24,1 Horra: 24—27 kap.ek atal berezia osatzen dute eta liburuko berandukoenak dira. Isaiasen apokalipsia deitu ohi zaie, apokalipsien tankerako iragarpenak dituztelako, munduaren azkenari eta judizio unibertsalari buruzko iragarpenak, alegia. Jaunak
lurra suntsitu eta errautsi,
azpikoz gain irauli
eta bizilagunak sakabanatu:
2apaiz nahiz herri xehe,
nagusi nahiz morroi,
etxekoandre nahiz neskame,
saltzaile nahiz erosle,
mailegu-emaile nahiz hartzaile,
hartzekodun nahiz zordun.
3Suntsitua ere suntsitua,
hustua ere hustua izango da lurra.
Halaxe iragarri du Jaunak.#Halaxe iragarri du Jaunak 14,26.
4Dolu dagi lurrak, indargabe,
akiturik dago mundua, indargabe,
akiturik zerua ere lurrarekin batera.#lurrak dolu 33,9; Jl 1,10+; Am 1,2.
5Lurra profanatua dute
bertako bizilagunek,
Jaunaren legeak hautsi baitituzte,
haren arauak baztertu,
haren betiko ituna urratu.#Lurra profanatua 26,21; Zen 35,33.
6Horregatik,
madarikazioak hartua du lurra,
eta bertan bizi direnek
zigorra jasan behar.
Horregatik,
lurreko bizilagunak galtzen ari dira;
banaka batzuk besterik
ez dira gelditzen.
Hiria hondatua
7Ardo berria txepel,
mahastiak zimel,
bizi-poza aiene bihurtua.#mahastiak zimel 32,12.
8Isildu da danbolin-soinu alaia,
amaitu da festazaleen zarata-hotsa,
isildu da zitara-soinu alaia.#soinua, festa amaitu 16,9-10; Jr 7,34+; Am 6,5-7.
9Ez da gehiago kanta-kantari
ardorik edaten,
edaleei garratz bihurtu zaie pattarra.
10Hiri#24,10 Hiri: Hiri bat hartzen du egileak hondamenaren eredutzat, zein den zehaztu gabe. 25,10ean Moab aipatzen denez, moabdar hiri bat izan daiteke (ik. 15,1 eta 16,7-10). osoa, nahaspila eta hondamen;
etxe guztiak, ateak trangaturik.
11Kalean jendea ardo faltaz uluka;
betiko galdu da alaitasuna,
lurraldetik alde egin du pozak.
12Hirian ez da hondakina besterik;
sarrerako atea, lurrean txikitua.
13Olibondoak astindu
eta mahatsa bildu ondoren
hondar batzuk baizik
gelditzen ez diren bezala,
horrela gertatuko da
munduko herrialde guztiekin ere.#Olibondoak astindu… 17,5-6.
Denek Jauna goratu
14Bizirik geldituek#24,14 Bizirik geldituek: Israeldar sakabanatuak, hondamenditik libratuak, seguruenik.
oihuka ospatuko dute
Jaunaren handitasuna;
mendebaldetik dute goratuko,#Bizirik geldituak 10,20-23. Ik. 4,3+. Jauna goratuko 12,6.
15ekialdetik aintzatuko,
baita itsasertzeko herrialdeetan ere,
Jauna, Israelen Jainkoa.
16Munduaren bazter guztietatik
kantu-hotsak datozkigu:
«Gora Jainko zuzena!»
Inork ez Jaunari ihes
Baina nik hau diot:
«Ai ene!
Errukarria ni! Errukarria ni!
Traidoreak beti traizioan!
Traizioa traizioaren gain,
etengabe!»#Munduaren bazter guztietatik 11,12. Ai ene! 6,5.
17Izua eta zuloa eta zepoa zuretzat,
lurraldean bizi zaren horrentzat.#Ik. Jr 48,43-44.
18Izu-garrasitik ihes egin dezana
zuloan jausiko da;
zulotik ihes egin dezana
zepoan harrapatua geldituko.
Zeru goitik uholdeak eraso,
lurraren oinarriek dardara.#Zeru goitik uholdea Has 7,11. lurrak dardara Sal 18,8+.16.
19Lurra lehertu egiten da eta zartatu,
gogor dardaratu.
20Mozkorrak bezala
egiten du balantza,
txosnak bezala ikara.
Bere errebeldiaren zamapean
erori da
eta ezin berriro altxatu.#errebeldiaren zamapean Sal 38,5+. ezin berriro altxatu Am 5,2.
21Egun hartan
Jaunak zigorra emango die
zeruko indarrei zeruan,
lurreko erregeei lurrean.#lurreko erregeei Sal 2,2.
22Zulo batean bilduko ditu preso,
eta giltzapean gordeko luzaro,
epai-eguna arte.#giltzapean gordeko 2 P 2,4; Ju 6.
23Jaun ahalguztiduna
Sion mendian, Jerusalemen,
errege izango denean,
ilargia eta eguzkia
ezkutatu egingo dira lotsaz,
hain azalduko baita ospetsu,
bere zerbitzariez inguraturik.#Jauna errege Sal 93,1+. Sion mendian 4,5; Mi 4,7. ospetsu azalduko 60,1-5. bere zerbitzariez inguraturik Ir 24,9-11; Ap 4,4.10-11; 19,4-6.

Currently Selected:

ISAIAS 24: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy