YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 23

23
Samaria eta Jerusalem, bi ahizpa bekatari
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna:#bi ahizpa bekatari Jr 3,6-13. 2«Gizaseme, baziren bi emakume, ama beraren alabak. 3Egipton prostituzioan hasi ziren#23,3 prostituzioan hasi ziren: Ik. 16,15 oh., oso gazterik. Han laztandu zizkieten bularrak, eta altzo birjina ferekatu.#prostituzioan jardun 16,16-17; 20,7-8; 23,19; Jr 2,20+. Egipton 23,19.27. Ik. 16,26+. 4Zaharrenak, Samariak, Ohola zuen izena, eta gazteenak, Jerusalemek, Oholiba. Gero, nireak izan ziren eta seme-alabak izan zituzten. 5Oholak prostituzioan jardun zuen nirea izan arren; maitemindu egin zen bere maitaleez; asiriar gerlariak ziren denak:#asiriarrekin Ik. 16,28+. 6purpuraz jantzitako gobernari eta agintariak, gazte bikain eta zaldun trebeak. 7Asiriarren arteko hoberenei eman zizkien bere mesedeak, eta bere maitaleen idolo guztiekin kutsatu zen. 8Jarraitu egin zuen Egipton hasitako lizunkeriekin; han gaztetan egin zuten larrutan berarekin, eta altzo birjina ferekatu lizunkeriak eginez. 9Horregatik, bere maitaleen esku utzi nuen, bere amorante asiriarren esku. 10Larrugorritan utzi zuten#23,10 Larrugorritan utzi zuten: K.a. 721. urteko Samariaren konkista eta bertako biztanleen erbesteratzea aipatzen dira (ik. 2 Erg 17,6; Os 2,5)., seme-alabak kendu eta bera ezpataz hil zuten. Emakumeentzako ikasbide bihurtu zen, eman zioten zigorrarengatik.
11«Ahizpa Oholibak ikusi zuen hura guztia, baina are biziotsuagoa izan zen eta ahizpak baino ere lizunkeria okerragoak egin zituen.#Jerusalem Samaria baino okerrago 16,46-47.51-52. 12Asiriarrez maitemindu zen; gobernari eta agintariak, dotore jantzitako gerlariak, zaldun trebe eta gazte bikainak ziren denak. 13Eta kutsatua zegoela ikusi nuen, biak bide beretik zebiltzala. 14Oholibak areagotu egin zituen bere lizunkeriak: horman marrazturiko gizon-irudiak ikusi zituen, babiloniarren irudiak gorriz margotuak; 15gerrian uhalak eta buruan durbanteak zituzten, eta gerlari bikainen itxura guztiek ere; babiloniar jatorren irudiak ziren. 16Ikusteaz bat maitemindu zen haietaz eta mezulariak#23,16 mezulariak: Agian, Ezekias Judako erregearen eta Merodak-Baladanen artean izandako harremanen aipamena (ik. Is 39). bidali zizkien Babiloniara. 17Orduan, babiloniarrak etorri egin ziren berarekin oheratzeko eta kutsatu egin zuten beren lizunkeriez; baina haiekin kutsatu ondoren, nazka hartu zien. 18Agerian utzi zuen bere emagaldu-izaera, agerian bere gorputz biluzia; orduan, nazka bizia hartu nion, haren ahizpari hartua nion bezalaxe. 19Are gehiago ugaritu zituen lizunkeriak, gaztetan Egipton prostituzioan jardun zueneko egunak gogoratuz. 20Bere ohaideez, astar eta zaldiak baino ere beroagoak ziren lizun haietaz, maitemindua zebilen.
21«Zeure gaztaroko likiskerietara jo duzu berriro, Egipton zure bularrak laztandu eta altzoa ferekatzen zizuten garaietara#23,21 Tx.eko testua hondatua dago jatorrizkoan; itzulpena 3. tx.eko paraleloaren arabera moldatua da.. 22Beraz, Oholiba, hau diotsut nik, Jainko Jaunak: Horra, zure kontra xaxatuko ditut maitaleak, zuretzat nazkagarri izatera iritsi diren horiek; alde guztietatik ekarriko ditut zure aurka: 23babiloniarrak eta Pekod, Xoa eta Koako#23,23 Pekod, Xoa, Koa: Babiloniatik ekialdera kokatuak zeuden herrialdeak (ik. Jr 50,21). leinuak, eta berauekin asiriar guztiak, gazte ederrak, gobernari eta agintariak, gerlari bikain eta zaldun trebeak. 24Iparraldetik erasoko dizute gudaroste handiz eta mota guztietako guda-gurdiz. Ezkutuz eta buru-oskolez ongi babesturik inguratuko zaituzte. Beraien esku utziko dut auzia eta beren legeen arabera#23,24 Iparraldetik: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak hitz ezezagun bat dakar (ik. Jr 1,14 oh.). beren legeen arabera: Normalean erruduna beronen herriko legeen arabera epaitzen zuten; Jerusalem, ordea, arrotz zaizkion legeen arabera epaituko dute. epaituko zaituzte. 25Neure amorru sutsua botako dut zure gain, eta suminez jokatuko dute zure kontra; sudurra eta belarriak moztuko dizkizute, eta gelditzen diren zutarrak gerran eroriko dira. Zure seme-alabak eraman egingo dituzte, eta gelditzen direnak suak irentsiko ditu. 26Jantziak erantziko dizkizute eta zure bitxiez jabetuko. 27Amaiaraziko ditut, bai, Egipton hasitako zure likiskeria eta prostituzioak; ez dituzu berriro gutiziatuko, ez zara Egiptoz oroituko ere. 28Honela baitiot nik, Jainko Jaunak: Gorrotagarri eta nazkagarri egin zaizkizun haien esku utziko zaitut; 29gorrotoz erabiliko zaituzte, zure irabazi guztiez jabetuko dira, larrugorrian utziko zaituzte eta agerian geldituko dira zure emagaldukeriak. Zure likiskeria eta prostituzioek 30ekarri dizute hau guztia, nazio arrotzekin prostituzioan jardun duzulako, beraien idoloekin kutsatuz. 31Ahizparen bidea hartu duzu eta, beraz, haren kopa jarriko dut zure eskuan. 32Hau diot nik, Jainko Jaunak:
«Ahizparen kopa edango duzu,
kopa zabal eta sakona,
bete-betea.
(Irrigarri eta iseka-gai izango zara).#(Jaunaren zigorraren) kopa Jr 25,15+.
33Saminez mozkor-mozkor egingo zara;
izu- eta hondamen-kopa da
zure ahizpa Samariaren kopa;
34hondoraino edango duzu,
zeure hortzez apurtuko
eta zatiez bularrak urratuko dituzu#23,34 Lerroaren esanahia aski iluna da eta itzulpena zalantzazkoa..
Nik, Jainko Jaunak, esana.
35«Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Ahaztu egin nauzulako eta bizkarra eman, eraman zuk ere zeure likiskeria eta prostituzioen zama».
36Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, epaitu Ohola eta Oholiba, aurpegira iezazkiezu beren jokabide higuingarriak.#aurpegiratu jokabide higuingarria 20,4; 22,2. 37Adulteriogile eta hiltzaile dira: beren idoloak gurtuz egin dute adulterio, eta mundura ekarri zizkidaten seme-alabak idolo horien ohorez erre dituzte.#Adulteriogile eta hiltzaile 22,3-4; 23,45. 38Eta beste hau ere egin dute: nire santutegia kutsatu eta larunbata hautsi. 39Beren seme-alabak idoloen ohorez lepo egin ondoren, egun berean nire santutegira sartu eta kutsatu egin dute. Horra zer egin duten neure etxean bertan. 40Are gehiago#23,40 Are gehiago: 40-43 zatia iluna da, testua bera hondatua dagoelako eta bertan aipatzen diren gertakizun politikoak ezezagunak zaizkigulako., urrutiko gizonei mezulariak bidali zizkieten, etortzeko esanez; eta haiek etorri ondoren, bainatu, begiak pintatu eta beren burua bitxiz apaindu zuten. 41Gero, etzaleku eder batean jarri ziren, ondoan mahaia prest zutela, eta bertan nik emaniko#23,41 nik emaniko: Honela ere itzul daiteke: niretzat ziren. intsentsua eta olioa. 42Jendearen atsegin-iskanbila entzuten zen; gizon asko ziren, basamortuko alde guztietatik etorriak. Eskumuturrekoak eta diadema bikainak jartzen zizkieten bi ahizpei. 43Esan nuen neure artean: lehen hainbeste adulterio eta orain lizunkeria gehiago! 44Emagaldu batengana bezala zihoazen beraiengana, Ohola eta Oholibagana, emakume likits haiengana. 45Baina gizon zintzoek epaitu egingo dituzte, adulteriogile eta hiltzaileei dagokien zigorra emanez; adulteriogile eta hiltzaile dira, izan ere.
46«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Bildu batzarra horien kontra, ikara eta pipil ditzan; 47batzarrak harrikatu eta ezpataz hilko ditu; seme-alabak hilko dizkie eta etxeak erreko. 48Nik amaiaraziko dut lurralde honetan likiskeria. Eskarmentu hartuko dute emakume guztiek eta ez dute zuek bezalako likiskeriarik egingo. 49Zuen likiskeriak merezitako ordaina emango dizuete, eta idoloekin egindako bekatuen ondorenak jasango dituzue. Orduan jakingo duzue ni naizela Jauna».

Currently Selected:

EZEKIEL 23: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy