YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 26

26
Lehen fruituen eskaintza eta fede-aitorpena
1«Jaunak zeure Jainkoak ondaretzat emango dizun lurraldean sartu, haren jabe egin eta bertan biziko zarenean, 2Jaunak emandako lurraldeak ekarritako emaitza guztien lehen fruituak saski batean hartu eta Jaunak zure Jainkoak bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokira joango zara.#lehen fruituak 18,4; Lb 2,14+. Jaunak aukeratutako tokia 12,5+. 3Han, egun haietan zerbitzu-txandan egongo den apaizarengana aurkeztu eta esango diozu: “Gaur Jaunaren zure Jainkoaren aurrean aitortzen dut, Jaunak gure arbasoei zin eginez emango zigula agindutako lurraldera iritsi garela”.#lurraldea 1,35+.
4«Apaizak zure eskuetatik saskia hartu eta Jaunaren zure Jainkoaren aldare aurrean ipiniko du. 5Orduan, aitorpen hau egingo duzu Jaunaren zeure Jainkoaren aurrean:
«“Nire aita noraezean zebilen aramearra#26,5 aitorpen hau: 5-9 tx.etako fede-aitorpenak Egiptoko askapena gertakizun nagusi bezala duen salbamen-historia laburtzen du. Antzeko beste laburpenak Dt 6,20-23; Jos 24,2-13 eta Ne 9,7-25ean ditugu. Fede-aitorpen honek lurraldearen emaitza azpimarratzen du, lurreko lehen fruituak eskaintzean egiten denez gero. noraezean zebilen aramearra: Jakobi buruz esana (ik. Has 28—31). zen. Berekin lagun-taldetxo bat besterik ez zuela, Egiptora joan eta etorkin bezala bizi izan zen han. Egipton herri handi, ahaltsu eta jendetsu bihurtu zen.#taldetxo bat besterik ez 10,22. 6Baina egiptoarrek tratu txarra eman ziguten, zapaldu eta esklabotza gogorra ezarri.#tratu txarra eman Ir 1,14+; Zen 20,15. 7Orduan, oihu egin genion Jaunari arbasoen Jainkoari laguntza eske, eta Jaunak entzun egin zituen gure garrasiak, errukarri, sufrimenduz josirik eta zapaldurik ikusi baikintuen.#Jaunari oihu Ir 2,23+; Zen 20,16+.
8«“Jaunak Egiptotik atera gintuen ahalmen handiz eta esku indartsuz, mirari eta egintza harrigarriak eginez, etsaiengan izua sortuz.#ahalmen handiz, egintza harrigarriak eginez 4,34+. 9Eta toki honetara ekarri gaitu, eta esnea eta eztia darizkion lurralde hau eman.
10«“Orain, beraz, hemen dakartzat, Jauna, zeuk eman didazun lurreko#26,10 zeuk eman didazun lurra: Arbasoei eginiko agintzaria Jainkoak bere betera eraman duela aitortzen da: bai lurraldearena (ik. 1,8 oh.), bai ondorengotza ugariarena (ik. 1,10 oh.). emaitzen lehen fruituak”.
«Hori esanik, Jaunaren zeure Jainkoaren aurrean ezarriko duzu eskaintza eta beraren aurrean ahuspeztuko zara. 11Eta festa egingo duzu, zeure Jainko Jaunak zeuri eta etxekoei emandako ondasun guztiengatik eskerrak emanez, zurekin bizi diren lebitar eta etorkinekin batera.#festa egingo 12,7+.
Uztaren hamarrenak eskaintzean otoitza
12«Hiru urtero hamarrenen urtea izango duzue: uzten hamarrenak bereizi ondoren, zuen hirian bizi diren lebitar, etorkin, umezurtz eta alargunei emango dizkiezue, zer jana izan dezaten.#hamarrenak 14,22+. lebitar 12,12+. etorkin, umezurtz eta alargunak 10,18+. 13Ondoren, zuetako bakoitzak adierazpen hau egingo du Jaunaren zuen Jainkoaren aurrean: “Erretiratu dut etxetik sagaratu beharrekoa, eta lebitar, etorkin, umezurtz eta alargunari eman diet, zuk, Jaun horrek, agindu bezala. Ez dut zure aginduetariko bat ere hautsi, ez ahaztu. 14Ez dut hamarrenetatik ezer jan dolualdian, ez dut ezer erretiratu kutsaturik nengoela, ezta hildako bati eskaini#26,14 hildako bati eskaini: Edo Mot (Herio) jainkoari eskaini (ik. 14,1 oh.). Tx.eko hiru adierazpenen bidez, aitorpena egiten duenak jentil-errituei ez diela amore eman aitortzen du. ere. Zure esana egin dut, Jauna ene Jainkoa, eta zuk agindutako guztia bete. 15Begira zeruko zeure egoitza santu horretatik eta bedeinka itzazu Israel zeure herria eta, arbasoei zin egin bezala, eman diguzun lurraldea, esnea eta eztia darizkion lurraldea”.#Begira zeruko egoitzatik 1 Erg 8,43; Sal 102,20.
Jainkoaren eta Israelen arteko hitzarmena
16«Jaunak zeuen Jainkoak lege eta erabaki hauek betetzeko agintzen dizue gaur: bihotz-bihotzez eta gogo osoz gorde eta beteko dituzue.#bihotz-bihotzez 4,29+. gorde eta bete 5,1+.
17«Onartu egin duzue gaur Jaunak proposatua#26,17 Jaunak proposatua: 17-19 tx.ek Dt-ko legeen bilduma amaitzen dute, ituneko bi alderdiek beraien konpromisoa adierazten dutelarik., hau da: bera izango duzuela zeuen Jainko, berari jarraituko diozuela, beraren lege, agindu eta erabakiak beteko dituzuela eta esana egingo.
18«Jaunak ere onartu egin du gaur zuek proposatua, hau da: beraren herri izango zaretela, beraren jabego berezi#26,18 jabego berezi: Ik. 7,6 oh., berak hitzeman bezala; zuek haren agindu guztiak beteko dituzuela,#jabego berezi 7,6+. 19eta Jaunak, bere aldetik, berak egindako herri guztiei baino ohore, ospe eta duintasun handiagoa emango dizuela, eta beretzat sagaraturiko herri egingo zaituztela, berak hitzeman bezala».

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 26: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy