YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 24

24
Emakume dibortziatua
1«Eman dezagun norbait emakume batekin ezkontzen dela, baina gero emakumeagan zerbait lotsagarria aurkitzen duela eta ez zaiola atsegin; orduan, dibortzio-agiria idatzi, emakumeari eman eta bidali egiten duela etxetik;#dibortzio-agiria idatzi eta bidali Is 50,1; Jr 3,1.8; Mt 5,31; 19,3-9 par. 2emakumea, ordea, senarraren etxetik alde egin ondoren, beste batekin ezkontzen dela. 3Senar berriak ere, emakumeaz gogaiturik, dibortzio-agiria idatzi, emakumeari eman eta etxetik bidaltzen badu edota senar berria hiltzen bada, 4zapuztu zuen lehenengo senarrak ezin hartuko du berriro emaztetzat, kutsatua bihurtu baita berarentzat. Higuingarri izango litzateke hori Jaunarentzat, eta Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldea#24,4 Jaunak… emango dizuen lurraldea: Ik. 1,25 oh. ez duzue bekatuaz kutsatu behar.#ezin berriro emaztetzat hartu Jr 3,1; Os 3,1-3.
Senar ezkonberria soldaduskatik aske
(20,7)
5«Gizon ezkonberria ez dago soldaduska egitera behartua, ezta beste edozein zerbitzu publiko egitera ere; urtebete geldituko da etxean, edozein betebeharretik libre, hartu duen emaztearekin gozatzeko.
Bahituraz xedapena
6«Ez duzue bahituran hartuko, ez errota, ez errotarria, bahituran bizia bera hartzea izango bailitzateke hori.
Pertsonaren bahitura
7«Norbaitek israeldar herritarra, esklabo bihurtzeko nahiz saltzeko, bahitu egin duela jakiten baduzue, heriotzara emango duzue. Horrela desagerraraziko duzue gaiztakeria zeuen artetik.#herritarra bahitu 5,19; Ir 20,15+.
Larruazaleko gaitzaz xedapena
8«Izan kontu larruazaleko gaitzekin; arreta osoz beteko duzue nik apaiz lebitarrei#24,8 apaiz lebitarrak: Ik. 17,9 oh. eta Lb 13—14. agindu eta haiek irakatsiko dizuetena.#larruazaleko gaitzak Lb 13,1+. apaizek irakatsia 33,10; Lb 10,11+. 9Gogoratu, Egiptotik honako bidean Jaunak zuen Jainkoak Miriami egin ziona.#Miriami egina Zen 12,10.
Bahituraz xedapen gehiago
10«Lagun hurkoari zerbait maileguz ematen badiozue, ez zarete haren etxean sartuko abala hartzera:#mailegua 15,2+. 11itxaron atarian mailegu-hartzaileak abala kanpora ekar diezazuen. 12Hartzailea pobrea bada, ez zarete bahituran harturiko soingainekoaz estaliko gauez,#soinganekoa bahituran Ir 22,25+. 13baizik eta itzuli egingo diozue eguzkia sartzerako, gauez zerekin estali izan dezan eta bedeinka zaitzaten; Jaunak zeuen Jainkoak kontuan hartuko dizue zeuen egintza ona.
Lansari-ordainketa
14«Ez duzue jornalari dohakabea eta behartsua zurrupatuko, nahiz herritarra, nahiz zuen herrialdean, zuen hiri berean, bizi den etorkina izan.#Ez zurrupatu jornalaria Lb 19,13+; Jr 22,13; Jb 31,39. 15Egunean eguneko lansaria emango diozue, eguzkia sartu baino lehen; izan ere, behartsua da eta premia-premiazkoa du soldata. Bestela, deiadar egingo dio Jaunari zuen kontra eta errudun izango zarete.#behartsuak deiadar Jaunari Ir 22,22; Si 4,5-6; St 5,4.
Norberaren erantzukizuna
16«Ez da gurasorik seme-alaben erruarengatik heriotzara emango, ezta seme-alabarik ere gurasoenagatik: nor bere bekatuagatik hilko dute.#Norberaren erantzukizuna 7,10; 2 Erg 14,6; Jr 31,29-30; Ez 18,20+.
Behartsuen aldeko neurriak
17«Ez dituzue etorkinen eta umezurtzen#24,17 etorkinen eta umezurtzen: Hebreerazko zenbait eskuizkriburen eta antzinako itzulpenen arabera; ohiko testuak etorkin umezurtzaren dio. eskubideak baztertuko, ezta alargunaren arropak bahituran hartuko ere.#etorkina, umezurtza, alarguna 10,18+. 18Izan gogoan zeuek ere esklabo izan zinetela Egipton eta Jaunak zeuen Jainkoak askatu egin zintuztela bertatik; horregatik agintzen dizuet xedapen hori betetzeko.#zeuek ere esklabo Egipton 5,15+. Jaunak askatu 7,8+.
19«Uzta biltzean, gari-balarik soroan ahaztuta uzten baduzue, ez itzuli haren bila. Etorkin, umezurtz eta alargunentzat izango da, Jaunak zeuen Jainkoak eginkizun guztietan bedeinka zaitzaten.#Uzta biltzean Lb 19,9+; Rt 2,15-16.
20«Olibondoak astintzean, ez itzuli adarretan geldituriko olibak biltzera. Etorkin, umezurtz eta alargunentzat izango dira.
21«Mahats-bilketa egitean, ez itzuli atzean utzitako mahats-hondarrak biltzera. Etorkin, umezurtz eta alargunentzat izango dira.
22«Izan gogoan zeuek ere esklabo izan zinetela Egipton; horregatik agintzen dizuet xedapen horiek betetzeko.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 24: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy