YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 16

16
Erromes-jaiak
(Ir 23,14-17; 34,18-26)
1«Gogoan izan Abib hila Jaunaren zuen Jainkoaren ohorez Pazkoa ospatzeko, hil horretako gau batean atera baitzintuzten Jaunak zeuen Jainkoak Egiptotik.#Pazkoa Ir 12,1+; Lb 23,5. Egiptotik atera 5,6+. 2Pazko-oparitzat abere handi eta txikiak eskainiko dizkiozue Jaunari, zeuen Jainkoari, bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokian#16,2 Pazkoari buruz, ik. Ir 12,11 oh. Dt-aren berezitasuna, lehen familia giroan ospatzen zen jaia, kultu-leku bakarraren legea dela eta, erromes-jai bihurtzea da..#aukeratuko duen tokia 12,5+. 3Pazko-otorduan ez duzue legamiadun ogirik jango; zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue: ogi horrek Egiptotik presaka irten behar izan zenuteneko atsekabea oroitaraziko dizue; horrela, bizitza osoan izango duzue gogoan Egiptotik irten zineteneko eguna.#legamia gabeko ogia Ir 12,15+. Egiptotik presaka irten Ir 12,34.39. Ik. Is 52,12. 4Zazpi egun horietan ez da legamiarik izango lurralde osoan. Lehenengo eguneko arratsaldean eskainitako oparigaien haragitik ez duzue ezer ere utziko biharamunerako.#ez ezer utzi biharamunerako Ir 12,10.
5«Ez duzue zilegi Pazko-oparia Jaunak zeuen Jainkoak emango dizkizuen hirietan eskaintzea, 6baizik eta bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokian bakarrik eskainiko duzue. Ilunabarrean eskainiko duzue, eguzkia sartzean, ordu horretan irten baitzineten Egiptotik. 7Jaunak zuen Jainkoak aukeratuko duen lekuan egosi eta jango duzue oparigaia, eta biharamun goizean etxera itzuliko zarete. 8Sei egunez legamia gabeko ogia jango duzue; zazpigarren egunean, batzar sakratua izango duzue Jaunaren zeuen Jainkoaren ohorez eta ez duzue inolako lanik egingo.
9«Zenbatu zazpi aste, garia ebakitzen hasten zareten egunetik. 10Ondoren, Asteen Jaia#16,10 Asteen Jaia: Ik. Ir 23,16 oh. ospatuko duzue Jaunaren zeuen Jainkoaren ohorez, borondatezko emaitzak eskainiz, Jaunaren bedeinkazioz izandako ondasunen arabera.#Asteen Jaia Ir 23,16+; Lb 23,15. borondatezko emaitzak Lb 7,16+. 11Festa egingo duzue Jaunaren zeuen Jainkoaren aurrean, bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokian, zeuen seme-alaba eta morroi-mirabeekin, zuekin hiri berean bizi den lebitarrarekin eta zeuen artean dituzuen etorkin, umezurtz eta alargunekin.#Festa egingo 12,7+. 12Izan gogoan zeuek ere esklabo izan zinetela Egipton, eta saiatu lege hauek betetzen.#zuek ere esklabo Egipton 5,15+.
13«Garia jaso eta ardoa upeleratu ondoren, Etxola Jaia#16,13 Etxola Jaia: Ik. Ir 23,16 oh. ospatuko duzue zazpi egunez.#Etxola Jaia Ir 23,16+; Zen 23,33+. 14Zeuen seme-alaba eta morroi-mirabeekin eta zuekin hiri berean bizi diren lebitar, etorkin, umezurtz eta alargunekin batera ospatuko duzue festa. 15Zazpi egunez egingo duzue jai, Jaunak zuen Jainkoak beretzat aukeratuko duen lekuan, zeuen poza adieraziz, Jaunak zeuen Jainkoak uzta oparoak eman eta eginkizun guztietan bedeinkatuko zaituztelako.
16«Urtean hiru aldiz aurkeztuko dira gizaseme guztiak Jaunaren zuen Jainkoaren aurrean, berak aukeratuko duen lekuan: Legamia gabeko Ogien Jaian, Asteen Jaian eta Etxola Jaian, alegia. Ez da inor Jaunaren aurrean esku-hutsik agertuko;#Urtean hiru aldiz Ir 23,14+. esku-hutsik Ir 34,20. 17nork bere eskaintza eramango du, Jaunaren zuen Jainkoaren bedeinkazioaz izandako ondasunen arabera.
Justizia nola egin
18«Epaileak eta funtzionarioak ezarriko dituzue leinuetan, Jaunak zeuen Jainkoak emango dizkizuen hiri bakoitzean, herritarren auziak zuzenbidez erabaki ditzaten.#Epaileak eta funtzionarioak 1,9+.
19«Ez okertu zuzenbidea alderdikeriaz jokatuz; ez onartu eskupekorik, itsutu egiten baititu pertsona jakintsuak ere eta hondatu egiten zintzoen epaia#16,19 hondatu egiten zintzoen epaia: Honela ere itzul daiteke: arriskuan jartzen errugabeen auzia (ik. Ir 23,8; Lb 19,15; Dt 27,25; 1 Sm 8,3; Is 5,23)..#Ez okertu zuzenbidea 24,17; 27,19. alderdikeria 1,17+. ez onartu eskupekorik Ir 23,8+; Es 17,23. 20Izan dezazuela justizia helburu, eta justizia bakarrik; horrela, bizi egingo zarete eta Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldeaz jabetuko.
Kultu-usadio debekatuak
21«Ez duzue zurezko zutoin sakraturik#16,21 zutoin sakratu: Ik. 7,5 oh. ezarriko Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat eraikitako aldare ondoan;#ez zutoin eta zutarri sakraturik Ik. 7,5+. 22ez duzue zutarri sakraturik egingo, gorroto baititu Jaunak zuen Jainkoak halako gauzak.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 16: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy