YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 14

14
Israel herriak Jauna aukeratu
1«Zuek Jaunaren zeuen Jainkoaren seme-alaba zarete. Ez duzue gorputza urratuko, ezta soilduko ere buruaren aurrealdea, dolua adierazteko#14,1 dolua adierazteko: H.h., hildakoagatik; baina izan daiteke ere Mot (Herio) jainkoagatik. Dolu-ohikune hauek debekatuak zeuden, jentil-herrien usadioei aurka egiteagatik (ik. 26,14 eta oh.)..#Jaunaren seme-alaba Ik. 1,31+. ez soildu Lb 19,27+. 2Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat sagaraturiko herri zarete; berak hautatu zaituzte bere herri, bere jabego berezi#14,2 jabego berezi: Ik. 7,6 oh., izateko.#jabego berezi 7,6+.
Animalia garbiak eta kutsatuak
(Lb 11)
3«Ez duzue Jaunak debekaturiko ezer jango. 4Hona hemen jan ditzakezuen animaliak#14,4 animaliak: Zerrendako zenbait animali mota eta hegaztien identifikazioa ez da ziurra (ik. Lb 11,2.6 oh.).: zezena, bildotsa, antxumea, 5oreina, gazela, orkatza, basahuntza, antilopea, bisontea eta sarrioa. 6Bitan banaturiko apatxak dituzten eta hausnartzaile diren animalia guztiak jan ditzakezue. 7Beraz, hausnartzaileak diren edo apatxak bitan banaturik dituzten animalien artean ezin izango duzue jan, ez gamelua, ez erbia, ez azkonarra; hausnartzaile izan arren, ez baitute bitan banaturiko apatxik; kutsatutzat edukiko dituzue; 8ezta urdea ere, bitan banaturiko apatxak dituen arren, ez baita hausnartzailea; beraz, kutsatutzat edukiko duzue. Ez duzue horien haragirik jango, ezta horien sarraskirik ukituko ere.
9«Uretako piztietatik, hegalak eta ezkatak dituzten guztiak jan ditzakezue; 10ez, ordea, hegal eta ezkata gabeak: kutsatutzat edukiko dituzue.
11«Hegazti garbi guztiak jan ditzakezue; 12hurrengo hauek, ordea, ezin izango dituzue jan: arranoa, gabiraia, itsas arranoa, 13mirua eta mota guztietako saiak, 14mota guztietako beleak, 15ostruka, hontz zuria, kaioa, mota guztietako belatzak, 16hontza, ibisa, zisnea, 17belabeltza, uroiloa, itsas belea, 18zikoina, mota guztietako koartzak, marti-oilarra eta saguzarra. 19Intsektu hegaldun guztiak kutsatutzat edukiko dituzue; ezin izango dituzue jan. 20Baina hegazti garbi guztiak jan ditzakezue.
21«Ez duzue jango berez hildako abereren haragirik; eman zuekin bizi den etorkinari, jan dezan, edota saldu atzerritarrei. Zuek Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat sagaraturiko herri zarete.
«Ez egosi antxumerik amaren esnetan#14,21 Ez egosi… esnetan: Ik. Ir 23,19 eta oh..#Ez jan berez hildako aberea Lb 17,15+. Jaunarentzat sagaraturiko herri 7,6+. Ez egosi… Ir 23,19+.
Uztaren hamarrena Jaunari dagokio
22«Urtero, zeuen lurreko uztaren emaitzen hamarrena#14,22 hamarrena: Lurreko fruituen hamarreko bat adierazten du; zati hau lurraren jabeari zor zitzaion. Jauna izanik Israelgo lurraren jabea, hamarrena berari eskaini behar zaio apaiz eta lebitarren bitartez. Lb 27,30-32an hamarrenaren zerga hau abereetara ere hedatzen da. bereiziko duzue.#hamarrena 26,12-15; Lb 27,30+; Tb 1,6-8. 23Gariaren, ardo berriaren eta olioaren hamarrenak, abere handi nahiz txikien lehen-kumeekin batera, Jaunak zuen Jainkoak bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokira eramango dituzue, eta han otordu sakratua egingo Jaunaren aurrean. Horrela, zeuen bizitza osoan Jaunari begirune izaten ikasiko duzue.#Jaunak aukeraturiko tokia 12,5+. Jaunari begirune 4,10+. 24Baina Jaunak zuen Jainkoak beretzat aukeratutako lekutik urruti bizi bazarete eta, Jaunak uzta oparoak eman dizkizuelarik, hamarrenak eramateko egin beharreko bidea luzeegia bada, 25diruz trukatuko dituzue eta, dirua harturik, Jaunak aukeraturiko lekura joango zarete. 26Diruaz, gura duzuena erosiko duzue han, abere handi nahiz txiki, ardoa, pattarra nahiz beste edozein gauza, eta Jaunaren zeuen Jainkoaren aurrean otordu sakratua egingo duzue eta festa ospatuko zeuen etxekoekin.#festa ospatuko 12,7+. 27Ez utzi bertan behera zuekin hiri berean bizi den lebitarra, ez baitu zuek bezala lursailik ondaretzat hartu.#Ez utzi bertan behera lebitarra 12,19+.
28«Hiru urtez behin, urteko uztaren emaitzen hamarrena bereizi eta hiriko biltegian gordeko duzue;#Hiru urtez behin 26,15. 29horrela, ondaretzat zuek bezala lursailik hartu ez duen lebitarrak eta zuekin bizi diren etorkin, umezurtz eta alargunek zer jana izango dute; eta Jaunak zeuen Jainkoak eginkizun guztiak ongi burutzeko bidea emango dizue.#lebitarrak lursailik ez Zen 18,20+. etorkin, umezurtz eta alargunak 10,18+.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 14: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy