YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 8

8
1Saulo han zen, eta ontzat ematen zuen Estebanen hilketa.
Elizaren aurka erasoaldia
Egun hartan bertan, erasoaldi latza sortu zen Jerusalemgo eliz elkartearen aurka. Apostoluak ez beste guztiak Judean eta Samarian barrena sakabanatu ziren.#Saulo Estebanen hilketakoan 7,58+. erasoaldia eta sakabanatzea 8,4; 11,19.
2Gizon jainkozale batzuek Estebanen gorpuari lur eman zioten eta dolu handia egin zuten harengatik.
3Saulo#Saulo pertsegitzaile 9,1.13; 22,4; 26,9-11; 1 Ko 15,9; Ga 1,13.23; Flp 3,6. triskantza ikaragarria egiten ari zen eliz elkartean: etxeetan sartu, gizon-emakumeak atxilotu eta kartzelara eramaten zituen.
ELIZAREN LEHEN HEDAKUNTZA (8,4—14,28)
Palestinan (8,4—11,18)
Felipe Samarian
4Sakabanatu zirenak herriz herri joan ziren, mezua hots eginez.#Sakabanatzea 8,1; 11,19. Jaunaren mezua 8,25; 10,36.44; 11,19; 13,26.44.48.49; 14,3.25; 15,7.35-36; 16,6.32; 17,11; 19,10.20; 20,32. 5Hala, Felipe#Felipe 6,5+. Samaria 1,8. samariarrak Ik. Lk 9,52+. Samaria hirira#8,5 Samaria hiria: Sebaste dateke; Herodes Handiak eraiki zuen Sebaste hau, lehengo Samariako hiriburua, K.a. 188an suntsitua, zegoen tokian. jaitsi eta Mesiasen berri ematen hasi zen. 6Felipek esaten zuena entzun eta egiten zituen mirariak#mirariak 3,6+. ikustean, gogo batez lotzen zitzaion jendea haren predikuari; 7izan ere, deabrudun askorengandik ateratzen ziren espiritu gaiztoak#espiritu gaiztoak bota 5,16; 16,16; 19,12-16; Mk 3,15+. deiadarka eta elbarri eta herren asko sendatzen ziren. 8Poz handia izan zen hiri hartan.#poza 5,41; 8,39; 11,23; 13,48.52; 15,3.31; 16,34; Lk 1,14+.
9Bazen hirian Simon zeritzan gizon bat, aspalditik aztikeriara emana#aztikeriara emana 13,6.8; 19,19.; Samariako jende guztia txunditurik zeukan, norbait apartekotzat agertzen baitzuen bere burua. 10Denak, handi eta txiki, hari lotuak zeuden, hau ziotelarik: «Jainkoaren ahalmena dugu gizon hau, “Ahalmen Handi” deritzana».
11Hari lotuak zeuden, bada, bere aztikeriaz txunditurik baitzeuzkan aspaldidanik. 12Baina Felipek Jainkoaren erregetza#Jainkoaren erregetza 1,3+. berri ona hots egin 5,42+. bataioa hartu 2,38+. eta Jesu Kristoren berri ona hots egitean, sinetsi egin zioten eta bataioa hartu denek, gizon eta emakume. 13Simonek berak ere sinetsi egin zuen eta bataioa hartu, eta ez zen Feliperen ondotik aldentzen. Gertatzen ziren mirariak eta egintza ahaltsuak#mirariak eta egintza ahaltsuak 2,43+. txunditurik 2,7+. ikusirik, erabat txunditurik zegoen.
14Jerusalemen zeuden apostoluek, Samariak Jainkoaren hitza onartu zuela jakitean, Pedro eta Joan bidali zituzten hara.#apostoluak Jerusalemen 8,1. Jainkoaren hitza 4,29+. Pedro eta Joan bidali 3,1+. Ik. 11,22. 15Iritsi zirenean, samariarren alde otoitz egin#otoitz egin 6,6+. Espiritu Santua hartu 1,8+. zuten, Espiritu Santua har zezaten. 16Izan ere, artean haietako inorengana jaitsi gabe zegoen Espiritua; Jesus Jaunaren izenean bataiaturik bakarrik zeuden. 17Beraz, Pedrok eta Joanek eskuak buruan ezarri#8,17 eskuak ezarri: Ik. 6,6 oh. zizkieten, eta Espiritu Santua hartu zuten.
18Simonek, apostoluek jendeari eskuak ezartzean Espiritua etortzen zitzaiela ikusirik, dirua eskaini zien, 19esanez:
—Emadazue niri ere ahalmen hori, eskuak ezartzen dizkiedan guztiek Espiritu Santua har dezaten.
20Pedrok erantzun zion:
—Lehertuko ahal haiz heure diruarekin, Jainkoaren dohaina diruz erosten dela uste izateagatik!#8,18-20 Istorio honetako protagonistaren izenetik dator, hain zuzen, simonia hitza, gauza sakratuen salerosketa adierazteko erabilia.#Espiritua Jainkoaren dohaina 2,38; 10,45; 11,17; Lk 11,13. 21Hik ez duk honetan eskurik, ez parterik, hire kontzientzia ez baita zuzena Jainkoaren aurrean.#Jainkoaren aurrean zuzena ez Sal 78,37. 22Damu hadi, bada, heure gaiztakeriaz, eta otoitz egiok Jaunari ea burutapen hori barkatzen dian. 23Gutiziaz betea#Gutiziaz betea Dt 29,17. gaiztakeriari lotua Is 58,6. ikusten haut eta gaiztakeriari lotua.
24Simonek erantzun zuen:
—Otoitz egiozue Jaunari nire alde, zuek esandakorik gerta ez dakidan.
25Jaunaren testigantza egin eta haren mezua adierazi ondoren, Pedro eta Joan Jerusalemera itzuli ziren, Samariako auzo askotan berri ona zabalduz.#Jaunaren mezua 8,4+. berri ona zabaldu 5,42+.
Felipe eta etiopiar ministroa
26Jaunaren aingeruak#8,26 Jaunaren aingerua: Ik. 7,38 oh. Jaunaren aingerua ordez, Espiritua esaten da aurrerantzean kontakizun honetan (29. eta 39. tx.ak).#Jaunaren aingerua Mt 1,20+. Felipe 6,5+. esan zion Feliperi: «Ea, abia zaitez hegoalderantz, Jerusalemdik Gazara jaisten den bidetik. Basamortuan zehar doa bidea».
27Berehala abiatu zen Felipe. Eta han ikusi zuen etiopiar iren#8,27 iren: Irendutako norbait nahiz, metaforaz, errege baten zerbitzura dagoen konfiantzazko gizona esan nahi dezake; azken adiera hau aplikatzen die Jesusek Jainkoaren erregetzagatik ezkontzen ez direnei ere (ik. Mt 19,12). Kandaze: Ez da pertsona-izena, errege-deitura baizik. bat: Etiopiako Kandaze* edo erreginaren ministroa zen, haren ondasun guztien administratzailea. Jerusalemera etorria zen erromes 28eta berriro etxera zihoan. Bere karrozan eserita, Isaias profetaren liburua irakurtzen#8,28 irakurtzen: Altu, zalantzarik gabe, antzinakoen artean ohitura zen bezala. ari zen.
29Espirituak esan zion Feliperi: «Aurreratu eta jarri karroza horren ondoan».#Espiritua eta misioa 1,8+.
30Felipe lasterka hurbildu zitzaion eta, Isaias profeta irakurtzen entzunik, galdetu zion irenari:
—Ulertzen al duzu irakurtzen ari zarena?
31Hark erantzun:
—Nola ulertuko dut, bada, inork ulerpiderik ematen ez badit?
Eta igo eta bere ondoan jartzeko eskatu zion Feliperi. 32Irakurtzen ziharduen pasartea#8,32 pasartea: Is 53,7-8aren aipamena grekozko antzinako itzulpenaren arabera emana dago. honako hauxe zen:
Hiltzera # Hiltzera… Is 53,7-8. daramaten
arkumeak bezala,
moztaileen aurrean
isilik dagoen ardiak bezala,
ez zuen ahorik zabaldu.
33 Gizon ezereza zelako
ez zioten justiziarik egin.
Nork aipatuko du
haren ondorengotza?
Erauzi egin baitzuten
haren bizia lurretik.
34Galdetu zion irenak Feliperi:
—Esadazu, mesedez: Nortaz dio hori profetak, bere buruaz ala beste norbaitez?
35Felipek, orduan, pasarte honetatik abiaturik#pasarte honetatik abiaturik Lk 24,27., Jesusen berri ona adierazi zion. 36Zihoazela, ura zegoen toki batera iritsi ziren, eta irenak esan zuen: «Horra hor ura! Zer eragozpen#Zer eragozpen 10,47; 11,17. da ni bataiatzeko?» ( 37#8,37 Zenbait eskuizkribuk 37. tx.a dakarte; bataio-liturgiatik harturiko glosa dugu, antzina-antzinakoa. Honela dio: Felipek esan zion: «Bihotz-bihotzez sinesten baduzu, ez dago eragozpenik». Hark erantzun zion: «Sinesten dut Jesu Kristo Jainkoaren Semea dela».).
38Karroza gelditzeko agindu zuen; Felipe eta irena, biak uretara jaitsi ziren eta Felipek bataiatu#bataiatu 2,38+. egin zuen. 39Uretatik atera zirenean, Jaunaren Espirituak hartu eta eraman egin zuen Felipe. Irenak ez zuen gehiago ikusi, eta poz-pozik jarraitu zuen bidean aurrera.#Espirituak hartu eta eraman 1 Erg 18,12. poz-pozik 8,8+. 40Felipe#Felipe 6,5+. Ik. 21,8. berri ona adierazi 5,42+., berriz, Azoton gertatu zen, eta herriz herri berri ona adieraziz joan zen, Zesareara#8,40 Azoto: Antzinako Axdod, filistearren hiria (ik. 1 Sm 5,1-7), Mediterraneo itsasbazterretik hurbil, Jerusalem parean. Zesarea: Palestinako Zesarea, Mediterraneoko portua; Samaria lurraldean zegoen. Hara iritsiko da Pedro (10,24), eta Paulo ere bai geroago Felipe ikustera (21,8). Han zuen erromatar gobernariak bere bizitoki ofiziala. iritsi arte.

Currently Selected:

EGINAK 8: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy