YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 15

15
JERUSALEMGO BILTZARRA (15,1-35)
Biltzarraren zergatia
1Judeatik Antiokiara#15,1 Antiokia: Ik. 11,19 oh. jaitsi ziren batzuk hango senideei irakaspen hau ematen hasi ziren: «Moisesengandiko usadioaren arabera erdaintzen ez bazarete, ez zaitezkete salba».#senideak 1,15+. erdainkuntza eta salbamena Ga 5,2-4. Ik. Lb 12,3.
2Hori zela eta, sesioa sortu zen, eta Paulok eta Bernabek eztabaida gogorra izan zuten haiekin. Orduan, Paulo, Bernabe eta beste batzuk#15,2 beste batzuk: Ga 2,1ek Tito aipatzen digu Pauloren eta Bernaberen lagun bezala. Jerusalemera igo zitezela erabaki zuten, apostolu eta arduradunengana, auzi hori argitzera.
3Antiokiako eliz elkarteak biderako beharrezkoak eman zizkien. Fenizia eta Samarian barrena igarotzean, jentilak ere konbertitzen#jentilak ere konbertitzen 14,27+. poza 8,8+. ari zirela jakinarazten zieten senideei, horrela, guztiei poz handia emanez. 4Jerusalemera iritsi zirenean, eliz elkarteak, apostoluek eta arduradunek harrera ona egin zieten, eta Jainkoak beraien bidez egindako guztiaren berri eman zieten. 5Baina sinestedun egindako fariseuen alderdiko batzuk#15,5 fariseuen alderdiko batzuk: Kristau bihurturiko fariseuak. atera ziren, esanez jentilak ere erdaindu egin behar zirela eta Moisesen legea betetzera behartu.#jentilak erdaintzearen aldekoak 11,2-3+.
Biltzarraren jardun-haria
6Orduan, apostoluak eta arduradunak arazo hau aztertzeko bildu ziren. 7Eztabaida luzearen ondoren, zutitu zen Pedro#Pedro, jentilei berri ona emateko aukeratua 10,19-21.34-48; 11,17. eta esan zuen: «Anaiok, dakizuenez, aspaldi aukeratu ninduen Jainkoak zuen artetik, jentilek nire ahotik berri onaren mezua entzun zezaten eta sinetsi. 8Eta bihotz-barrua ezagutzen duen Jainkoak#bihotz-barrua ezagutzen duen Jainkoa 1,24+. haiei guri bezala Espiritu Santua 10,45+. onartzen dituela azaldu du, haiei ere guri bezala Espiritu Santua emanez. 9Haien eta gure artean inolako bereizketarik#Jainkoak ez du bereizketarik 10,34+. garbi egin ditu 10,15.28; 15,11. egin gabe, garbi egin ditu haien bihotzak fedearen bidez. 10Horrela, bada, zergatik tentatzen duzue orain Jainkoa#15,10 tentatzen duzue Jainkoa: Hau da, Jainkoari seinaleak eskatu, bere nahiaren agergarri, hark dagoeneko aski argi agertua duelarik (ik. 10,15.34-35.44-47)., gure gurasoek eta guk ere ezin eraman izan dugun uztarria ikasle horiei leporatzen saiatuz?#ezin eraman dugun uztarria 15,5.19; Mt 23,4; Ga 5,1.3. 11Ez horixe! Uste dugu Jesus Jaunaren onginahiari esker#Jesus Jaunaren onginahiari esker salbatu 13,38-39; Ga 2,16; Ef 2,5-8. salbatzen gaituela Jainkoak, bai gu eta bai jentilak».
12Biltzar guztia isildu egin zen Paulori eta Bernaberi entzuteko, eta hauek Jainkoak beraien bitartez jentilen artean egindako mirari eta egintza harrigarriak kontatu zituzten.#jentilen artean egindakoa kontatu 14,27+. 13Bukatu zutenean, Santiagok#15,13 Santiago: Ik. 12,17 oh.#Santiago 12,17+. hitza hartu eta esan zuen: «Entzun, anaiok: 14Simonek#15,14 Simonek: Jatorrizkoak Simeonek dio, Pedroren izen semitikoa. azaldu digu, nola hasiera-hasieratik Jainkoak jentilen artetik beretzat herri bat#Jainkoak beretzat herri bat 18,10; Za 2,15; Erm 15,8-12; Ef 2,14; 1 P 2,10. Ik. 2,39. aukeratu nahi izan duen. 15Hau bat dator profeten esanekin, Liburu Santuak dioen bezala#15,15 dioen bezala: Am 9,11-12aren aipamena libreki egina da; grekozko itzulpenari jarraitzen dio gehienbat.:
16 «Ondoren, itzuli egingo naiz
eta Daviden etxola eroria
berreraikiko dut;
horma hondatuak
berreraikiko dizkiot,
eta zutik jarriko dut berriro; # Ondoren… Am 9,11-12.
17 gainerako gizakiek
Jauna bila dezaten,
nireak diren # 15,17 nireak diren: H.h., nire izena beren gain hots egin zaien. Norbaiten gain Jainkoaren izena hots egitea, hura Jainkoari sagaratzea, Jainkoarena berarena bihurtzea da. nazio guztiek.
Hala diot nik, Jaunak,
hori guztia
18antzinatik#antzinatik… Is 45,21. jakinarazi duenak#15,17-18 Hala… duenak: Honela ere itzul daiteke esaldia: Hau dio gauzok egiten dituen Jaunak, betidanik ezagutzen dituenak..
19«Beraz, ene iritziz, ez zaie alferreko oztoporik ezarri behar#ez zaie oztoporik ezarri behar 15,10.28. Jainkoarengana bihurtu 14,15+. Jainkoarengana bihurtzen diren jentilei. 20Aski dugu hauxe eskatuz idaztea: ez dezatela jan sasijainkoei eskainitako haragirik, utz ditzatela legearen kontrako sexu-harremanak eta ez dezatela jan odolustu gabeko abererik, ezta odolik ere#15,20 Juduen legeko zenbait arau gordetzeko eskatzen die Santiagok jentilei juduengatik; sasijainkoei eskainiriko haragiaz, ik. 1 Ko 8,1-10; legearen kontrako sexu-harremanak: H.h., lizunkeriak (ik. Lb 18,1-18); odolustu gabeko abereei buruz, ik. Lb 17,10-16..#jentilentzat arauak 15,29; 16,4; 21,25. 21Izan ere, juduek aspalditik irakurtzen eta azaltzen dute Moisesen legea#15,21 Moisesen legea: Hau da, Pentateukoa. Dena den, ez da argi ikusten hemen ematen den arrazoiak aurreko eskakizunekin duen lotura; agian, eskakizun horiek ez zaizkiela jentilei arrotz eta onartezin gertatuko esan nahi du. larunbatero herri guztietako sinagogetan#sinagogetan larunbatero irakurri 13,15+.».
Konklusioa eta azken agiria
22Orduan, apostoluek#apostoluak 14,4+. arduradunak 11,30+. eta arduradunek, eliz elkarte osoarekin bat, beren arteko batzuk hautatu eta Paulo eta Bernaberekin Antiokiara bidaltzea erabaki zuten. Judas Barsaba eta Silas#15,22 Judas Barsaba: Lagun hau ez da beste inon azaltzen I.B.an. Silas: Pauloren misio-laguna (ik. 15,40—18,5), Pauloren zenbait gutunetan Silvano izenez haren ondoan agertzen dena (ik. 2 Ko 1,19; 1 Ts 1,1; 2 Ts 1,1), baita 1 P 5,12an ere. hautatu zituzten, senideen artean itzal handiko gizonak biak, 23eta gutun hau eman zieten eramateko:
«Anaia apostoluek eta arduradunek#15,23 Anaia apostoluek eta arduradunek: Eskuizkribu askok hau diote: Apostoluek, arduradunek eta anaiek. Antiokiako, Siriako eta Ziliziako jentil-herrietako senideoi, agur!#senideak 1,15+.
24«Gutakoren batzuek#Gutakoren batzuk 15,1; Ga 1,7., guk agindu gabe, beren esanez kezkatu eta nahastu zaituztela jakin dugu. 25Horregatik, ordezkari batzuk hautatzea erabaki dugu aho batez, eta zuengana bidaltzea Bernabe eta Paulo geure senide maiteekin, 26beren bizitzak Jesu Kristo gure Jaunaren zerbitzuan eman dituzten#Jesu Kristoren zerbitzuan eman dituzten 20,24; 21,13. horiekin. 27Hor bidaltzen dizkizuegu, bada, Judas eta Silas, gauza bera ahoz jakinaraz diezazueten. 28Hau da Espiritu Santuak eta guk#Espiritu Santuak eta guk 5,32. Ik. 13,1-4. behar-beharrezko hauek izan ezik 15,10.19. Ik. 15,20+. erabaki duguna: zuei zamarik ez ezartzea, behar-beharrezko diren hauek izan ezik: 29ez dezazuela jan sasijainkoei eskainitako haragirik, ezta odolik nahiz odolustu gabeko abererik ere, eta utz ditzazuela legearen kontrako sexu-harremanak#15,29 sexu-harremanak: Ik. 15,20 oh.. Ongi egingo duzue horrelakoetatik alde egiten baduzue. Ondo izan!»
Biltzarraren ondorioak Antiokian
30Bidaliak, beraz, Antiokiara jaitsi ziren eta, biltzarra bildurik, gutuna eman zieten. 31Hau irakurtzean, poz-pozik#poz-pozik 8,8+. gelditu ziren hitz adoregarri haiekin. 32Judas eta Silasek#Silas 15,22 oh. profeta 11,27+. gogoberotu, adoretu 14,22; 15,41; 18,23; 20,1.2. Ik. 11,23+., profeta#15,32 profeta: Ik.13,1 oh. baitziren, luze eta zabal hitz egin zuten senideekin, hauek adoretuz eta gogoberotuz. 33Denboraldi bat egin zuten han, eta bidali zituztenengana itzuli ziren senideen bake-agurrarekin. ( 34#15,34 Zenbait eskuizkribuk 34. tx.a dakar hemen: Baina Silasek gelditzea erabaki zuen. Beste zenbait eskuizkribuk hau erantsi dio: Judas bakarrik joan zen.). 35Paulo eta Bernabe, berriz, Antiokian gelditu ziren, beste askorekin batera Jaunaren mezuaren#Jaunaren mezua 8,4+. berri ona azaldu 5,42+. berri ona irakasten eta azaltzen.
ELIZA GREZIAR MUNDUAN HEDATU (15,36—21,16)
Pauloren bigarren ibilaldia (15,36—18,22)
Paulo eta Bernabe elkarrengandik bereizi
36Handik aldi batera, Paulok esan zion Bernaberi: «Goazen berriro Jaunaren mezua aldarrikatu genuen hiri haietara, senideak nola dauden ikustera».#lehenengo ibilaldia 13,2-4. senideak 1,15+.
37Bernabek berekin eraman nahi zuen Joan Markos#15,37 Joan Markos: Ik. 12,12 oh. ere.#Bernabe 4,36+. 38Baina Paulok, Panfilian alde egin#Panfilian alde egin 13,13. eta lanean lagundu ez zien gizona berriro berekin hartzea ez zuen ongi ikusten. 39Biziki haserretu ziren biak, eta nor bere aldetik joan zen. Bernabek Markos hartu zuen eta Ziprera atera zen itsasoz; 40Paulok, aldiz, Silas#15,40 Silas: Ik. 15,22 oh. aukeratu zuen eta, senideek Jaunaren onginahiari gomendatu#Jaunaren onginahiari gomendatu 14,26. ziotelarik, atera egin zen. 41Sirian eta Zilizian barrena joan zen, eliz elkarteak gogoberotuz#gogoberotuz 15,32+..

Currently Selected:

EGINAK 15: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy