TOBIT 2
2
Tobit itsutu
1Asarhadonen erregealdian itzuli nintzen etxera eta berriro eman zizkidaten Ana, neure emaztea, eta Tobias, neure semea.
Mendekoste izeneko gure jaiegunean, hau da, Asteen Jai santuan#2,1 Asteen Jai santua: Testu laburrak dio: Zazpi Asteen Jai santuan (ik. Lb 23,15; Dt 16,9)., otordu ederra ipini zidaten. Eseri nintzen 2jaki bikainez betea zegoen mahaian eta esan nion Tobias neure semeari:
—Seme, zoaz eta ikus Ninivera erbesteratutako gure senideen artean Jaunaz#2,2 senideen artean: Tb liburuak maiz erabili ohi du senide (anaia, arreba) hitza erlijiokide nahiz herrikide direnak aipatzeko (1,3; 5,10), ahaideak aipatzeko (4,12; 6,19), emaztea aipatzeko (5,22). Jaunaz: Testu laburretik hartua. bihotz-bihotzez oroitzen den behartsuren bat ba ote den eta ekarzu gurekin jatera. Itzuli arte itxarongo dizut.#Jaunaz bihotz-bihotzez oroitzen 1,12.
3Atera zen Tobias gure herritarren arteko behartsuren baten bila; baina itzultzean, esan zidan:
—Aita!
Nik esan nion:
—Zer, seme?
Eta hark:
—Aita, gutar bat hil dute; ito egin dute eta oraindik hor datza plaza nagusian botata.
4Bat-batean jaiki eta, janaria ukitu ere egin gabe utzirik, plazara joan nintzen gizon hura jasotzera, eta gela batean utzi nuen, eguzkia sartzean#2,4 eguzkia sartzean: Juduen ustetan, eguzkia sartzean hasten zen biharamuna. Tobitek biharamuna arte itxaron zuen hildakoari lur emateko, Asteen Jaia ez profanatzearren (ik. Lb 23,21). lur emateko. 5Gero, etxera itzuli, garbikuntza#2,5 garbikuntza: Gorpuren bat ukitzeak kutsatu egiten zuen bat eta, horregatik, garbikuntza egin beharrekoa zen (ik. Zen 19,11-13). egin eta bazkaldu egin nuen nahigabeturik. 6Amos profetak Betelen kontra esandako profeziaz oroitu nintzen:
«Zuen jaiak dolu bihurtuko ditut
eta zuen abestiak#2,6 abestiak: H.h., bideak; baina ik. Am 8,10. negar-kantu».
Eta negar egin nuen.#negar-kantu Am 8,10.
7Eguzkia ezkutatzean, hilobia egin eta ehortzi nuen gorpua. 8Auzokoek barre egiten zidaten, esanez: «Ez du beldurrik! Horrelako zerbaitengatik ibili zitzaizkion agintariak bila, hiltzera kondenatzeko, eta ihes egin zuen. Baina berriro ere hilak hobiratzen ari da».#ihes egin zuen 1,19.
9Gau hartan, garbikuntza egin ondoren, etxartera joan eta pareta ondoan etzan nintzen aurpegia estali gabe, bero baitzegoen. 10Ez nintzen ohartu txolarreak zeudela paretan, nire gainean. Haien zirina, oraindik bero-bero, begietara jausi zitzaidan eta lausotu egin zitzaizkidan begiak. Joan nintzen sendagileengana sendatzera; baina zenbat eta ukendu gehiago eman, hainbat eta gutxiago ikusten nuen lausoarengatik, erabat itsu gelditzeraino. Lau urtez egon nintzen itsu. Nire ahaideak atsekabetuak zeuden niregatik eta Ahikarrek bi urtez mantendu ninduen, Elimaidara#2,10 Elimaida: Greziarren agintealdian izen hori eman ohi zitzaion Irango hego-mendebaldean dagoen lautadari, antzina Elam deituari (ik. Is 22,6 eta Jr 49,34). joan zen arte.#sendagileengana Mk 5,26. Ahikar 1,21+.
11Egoera hartan, Ana, nire emaztea, kanporako ehuna egiten hasi zen. 12Berak lana bukaturik ematean, nagusiek ordaindu egiten zioten saria. Behin batez, Distros hilaren#2,12 Distros hila: Urtarrila/otsaila ingurua gure Egutegian. zazpian, oihala egiten bukatu eta eraman zien nagusiei. Haiek lansari osoa ordaindu eta, gainera, antxumea erregalatu zioten jateko. 13Etxean sartzean, antxumea beeka hasi zen; orduan, emazteari dei egin eta esan nion:
—Nondik etorri da antxume hori? Ez da, bada, lapurtua izango? Itzuli bere jabeei, ezin dugu-eta ostutako ezer jan!#Itzuli bere jabeei Dt 22,1-3.
14Emazteak erantzun zidan:
—Erregalatu egin didate, lansariaz gainera.
Nik, ordea, ez nion sinesten eta esan eta esan ari nintzaion jabeei itzultzeko. Haserretu ere egin nintzen hori zela eta. Orduan, emazteak esan zidan:
—Non dira zure erruki-egintzak? Non zure egintza onak? Argi aski dago zer gertatu zaizun#2,14 zer gertatu zaizun: Jainkoak Tobit baztertu egin duela uste du Anak eta erruki-egintzak egiten edota zuzen jokatzen jarraitu beharrik ez duela, alferrik baitu.!#Non dira… Jb 2,9. erruki-egintzak 1,3.
Currently Selected:
TOBIT 2: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: