YouVersion Logo
Search Icon

RUT 4

4
Booz Rutekin ezkondu
1Booz herri-sarrerako plazara#4,1 herri-sarrerako plazara: H.h., herriko atera; hemen eztabaidatzen zituzten eta erabakitzen hiritarrek beren arteko auziak. joan eta bertan eseri zen. Hain zuzen, orduantxe pasatu zen handik Elimeleken ahaiderik hurbilena, Boozek Ruti aipaturikoa. Dei egin zion Boozek:
—Adizu, adiskide, zatoz hona eta eseri!
Joan zen hura eta eseri egin zen. 2Boozek, orduan, herriko hamar nagusi hartu zituen lekuko eta han esertzeko erregutu zien. Eseri zirenean, 3esan zion Boozek bere ahaideari:
—Noemi Moab lurraldetik etorria da eta gure ahaide Elimelekena zen soroa saldu nahi du. 4Honen guztiaren berri jakinarazi nahi nizun. Beraz, soroa zeuretzat nahi baduzu, erostazu hemen herriko nagusi eta gainerako guztien aurrean. Nahi ez baduzu, esan, zuk baituzu lehentasuna erosteko, eta ondoren nik.
—Erosiko nuke, bai —esan zuen hark.
5Boozek, orduan:
—Ongi! Baina Noemiri soroa erosten badiozu, Rut moabdar alarguntsarekin ezkondu ere egin beharko duzu. Honela, berarengandik jaiotako seme-alabek hildakoaren jatorria iraunaraz dezakete eta haren oinordea gorde.#jatorria iraunaraz dezakete Has 38,8; Dt 25,5-7.
6Hark erantzun zuen:
—Horrela bada, uko egiten diot soroa erosteko eskubideari. Ez diet neure seme-alabei neure oinordea hondatu nahi. Erostazu zeuk, nik ez dut erosi nahi.
7Israelen, antzina, jabegoa erosi edota jabego-eskubidea eskuz aldatzen zenean, honela egin ohi zen: saltzaileak oinetako bat erantzi eta erosleari ematen zion. Hala jokatu ohi zuten israeldarrek, auzia erabakia zegoela adierazteko. 8Beraz, gizon hark, Boozi «Erostazu zeuk» esan zionean, oinetako bat erantzi eta Boozi eman zion.
9Orduan, Boozek herriko nagusiei eta han zeuden guztiei esan zien:
—Gaur lekuko zaituztet, nola erosten diodan Noemiri Elimelekena eta Kilion eta Mahlonena zen guztia. 10Halaber, emaztetzat hartzen dut Rut moabdarra, Mahlonen alarguntsa; honela, Mahlonen familian iraungo du jabegoak eta Elimeleken izenak bere senideen artean eta herri honetan jarraituko du. Zuek zarete, gaur, honen guztiaren lekuko.
11Herriko nagusiek eta han zeuden guztiek esan zuten:
—Bai, lekuko gara. Zure etxera datorren emakume hau egin beza Jaunak Jakobi seme-alaba ugari eman zioten Rakel eta Lea bezalakoa. Izan zaitez aberats Efratan#4,11 Efrata: Belen herrixkaren antzinako deitura (ik. Has 35,16 eta oh.; 48,7). eta ospetsu Belenen!#Rakel, Lea Has 29—30; 35,16-26. 12Emakume honengandik Jaunak emango dizkizun seme-alabek egin bezate zure familia, Juda eta Tamarren seme Peretzen familia bezain handi.#Tamar Has 38,29; Mt 1,3.
Boozen ondorengoak
13Booz Rutekin ezkondu zen eta Jaunak bedeinkatu egin zuen Rut: haurdun gelditu eta semea izan zuen.#Jaunak bedeinkatu egin zuen Rut: haurdun gelditu Has 29,31; 30,22. 14Emakumeek honela ziotsoten Noemiri: «Gora Jauna! Berak eman baitizu gaur zainduko zaituen biloba. Izan bedi hau Israel herrian ospetsu. 15Bizitza suspertuko dizu eta zahartzaroa atseginez beteko, maite zaituen errainak biloba eman baitizu: zazpi seme baino hobea duzu bera».
16Noemik haurra semetzat hartu zuen#4,16 haurra semetzat hartu zuen: H.h., bere magalean jarri zuen; semeordetzat hartzeko adierazpena dugu, segur aski (ik. Has 30,3-8; 48,5-12; 50,23). eta zaindu. 17Auzo-lagunek honela zioten: «Semea jaio zaio Noemiri».
Eta Obed#4,17 Obed: Zerbitzari esan nahi du. deitu zioten. Obed Jeseren aita izan zen; Jese, berriz, Davidena.#Semea jaio zaio 1 Kro 2,5-15; Mt 1,3-5.
18-22Hona hemen Peretzengandik Davidenganainoko arbaso-zerrenda: Peretzek Hetzron sortu zuen, honek Ram, honek Aminadab, honek Nahxon, honek Salmon, honek Booz, honek Obed, honek Jese eta honek David.#Hona hemen… arbaso-zerrenda 1 Kro 2,5-15; Mt 1,3-5; Lk 3,31-33. Nahxon Zen 1,7; 2,3. David 1 Sm 17,12; Mt 1,6.

Currently Selected:

RUT 4: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy