YouVersion Logo
Search Icon

FILEMONI SARRERA

SARRERA
Nork eta norentzat idatzia
Kolosarra zen Filemon, aberatsa, Paulok kristau egina (19). Pauloren lankide izan zen eta kristau-elkartearekiko eskuzabala (5-7).
Jadanik zahartua eta preso zegoelarik idatzi zion gutuna Paulok, Kolosarrei gutuna idatzi zuen egoera eta garai bertsuetan (alderatu 9.10.13.23-24 eta Kol 4,3.7.14).
Gutunaren hari nagusiak
Onesimo esklaboak ihes egina zion Filemoni, beronekin gorabeheraren bat izan ondoren (18). Nola ez dakigula, Onesimok Paulorekin topo egiten du eta honek kristau bihurtzen (10). Paulok berekin eduki nahi zuen, baina ez du erabakirik hartu nahi nagusiaren baimenik gabe (13-14); horregatik, Filemoni bidaltzen dio Onesimo, gutuntxo honekin batera, esklaboa «anaia maite» bezala ez ezik (16), Paulo bera bezala hartzeko erregutuz (17). Ez dio ageri-agerian esklaboari askatasuna emateko eskatzen, baina ez du dudarik eskatutakoa baino gehiago egingo duela Filemonek (21).
Pauloren asmoa gutunean ez da esklabotzari buruzko irakaspena bere zabalean ematea, kasu berezi bat konpontzea baizik. Baina ikusmolde guztiz berria azaltzen digu gai honetan, azkenean esklabotzaren gaitzespena ekarriko duen ikusmoldea: «ez da jadanik bereizketarik juduaren eta judu ez denaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan» (Ga 3,28); beraz, gizaki guztiak berdinak gara Jainkoaren aurrean.
Eskema
—Agurra (1-3).
—Filemonen maitasuna eta sinesmena (4-7).
—Paulo, Onesimo esklaboaren alde mesede eske (8-22).
—Azken agurra (23-25).

Currently Selected:

FILEMONI SARRERA: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy