YouVersion Logo
Search Icon

HABAKUK SARRERA

SARRERA
Idazlea eta ingurugiro historikoa
Habakuk krisialdian ari izan zen profetagintzan, K.a. VII. mendearen azken alde eta VI.aren hasiera aldera segur aski. Asiriar inperioa gainbehera doa: K.a. 612an, bere hiriburu Niniveren erorketarekin batera, ahalmen guztia galduko du. Baina Babiloniar Inperio berria jarriko da haren ordez nagusi Ekialde Hurbil osoan, are eta gogorrago. Juda erreinuan, berriz, injustizia eta makurkeria dira nagusi.
Ezaugarri nagusiak
Egoera honek bihotza hunkiturik, kexua, galdera eta protesta darizkio profetari Jainkoaren aurrean: nola utz dezake Jainkoak hori guztia gertatzen? Jainkoaren ekintza historian ezin ulertu. Profetaren erregu-galderak eta Jainkoaren erantzunak txandaka datoz Habakuken liburuxkan (1—2 kap.ak), profetaren otoitz batekin amaitzen delarik (3. kap.).
Geroaz kezkaturik eta Jainkoaren asmoez galdezka dauden Juda erreinuko biztanleei eta edozein garaitako gizon-emakumeei, profetak erantzuten die: Jainkoak leial dirau, itxura guztien kontra, eta «bere leialtasunari esker biziko da zintzoa» (2,4), Jainkoak salbamenerako parte hartuko duelako konfiantzari leial eusten badio. Paulok txatal horixe aipatuko du Erromatarrei eta Galaziarrei idatziriko gutunetan (Erm 1,17; Ga 3,11). Garai gogorretan itxaropenaren kontra itxaroten erakusten digu Habakuk profetak.
Eskema
—Profetaren eta Jainkoaren arteko elkarrizketa bizia (1,1—2,6a).
—Bost madarikazioak (2,6b-20).
—Habakuken otoitza (3,1-19).

Currently Selected:

HABAKUK SARRERA: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy