YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 5

5
Adamengandik Noerenganainoko patriarkak
1Hau da Adamen ondorengoen izen-zerrenda#5,1 ondorengoen izen-zerrenda: H.h., genealogiaren liburua (ik. 2,4 oh.). Ondorengoen zerrenda ugari aurkitzen ditugu Hasiera liburuan (adib., 6,9-10; 10,1; 11,10; 25,12.19). Hemen bakarrik azaltzen da, ordea, liburu hitza. Genealogiak joan-etorri handikoak ziren Israelen arbasoak bizi ziren gizarte-inguruan.. Jainkoak gizakia egin zuenean, bere irudiko egin zuen.#ondorengoen izen-zerrenda (genealogia) 1 Kro 1,1-4; Lk 3,36-38. 2Gizaseme eta emakume egin zituen, bedeinkatu eta «gizaki#5,2 gizaki: Ik. 2,22 oh.» eman zien izen egin zituen egun berean.#gizaki (Adam) 1,26-27+.
3Ehun eta hogeita hamar urte zituela, Adamek semea izan zuen, bere antz eta irudikoa, eta Set eman zion izen. 4Set izan zuenetik, beste zortziehun urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 5Beraz, guztira bederatziehun urte bizi izan ondoren, hil egin zen.
6Ehun eta bost urte zituela, Setek Enox izan zuen. 7Enox izan zuenetik, beste zortziehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 8Beraz, guztira bederatziehun eta hamabi urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.
9Laurogeita hamar urte zituela, Enoxek Kenan izan zuen. 10Kenan izan zuenetik, beste zortziehun eta hamabost urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 11Beraz, guztira bederatziehun eta bost urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.
12Hirurogeita hamar urte zituela, Kenanek Mahalalel izan zuen. 13Mahalalel izan zuenetik, beste zortziehun eta berrogei urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 14Beraz, guztira bederatziehun eta hamar urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.
15Hirurogeita hamabost urte zituela, Mahalalelek Jered izan zuen. 16Jered izan zuenetik, beste zortziehun eta hogeita hamar urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 17Beraz, guztira zortziehun eta berrogeita hamabost urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.
18Ehun eta hirurogeita bi urte zituela, Jeredek Henok izan zuen. 19Henok izan zuenetik, beste zortziehun urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 20Beraz, guztira bederatziehun eta hirurogeita bi urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.
21Hirurogeita bost urte zituela, Henokek Matusalem izan zuen.#Henok Heb 11,5+; Ju 14. 22Matusalem izan zuenetik, beste hirurehun urtez bizi izan zen, Jainkoak nahi bezala jokatuz, eta seme-alabak izan zituen. 23Beraz, guztira hirurehun eta hirurogeita bost urtez bizi izan zen. 24Jainkoak nahi bezala jokatuz bizi izan zenez gero, behin batean desagertu egin zen, Jainkoak eramanik#5,24 Jainkoak eramanik: Elias (2 Erg 2,9) eta Jaunaren Zerbitzaria ere (Is 53,8) Jainkoak eramanak izango dira. Henoken desagertzea judu-apokalipsiak maiz erabiliko duen gaia da..
25Ehun eta laurogeita zazpi urte zituela, Matusalemek Lamek izan zuen. 26Lamek izan zuenetik, beste zazpiehun eta laurogeita bi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 27Beraz, guztira bederatziehun eta hirurogeita bederatzi urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.
28Ehun eta laurogeita bi urte zituela, Lamekek semea izan zuen, 29eta Noe#5,29 Noe: Noe izena kontsolatu esan nahi duen hitzarekin erlazionaturik dago. eman zion izen. Honela zioen: «Honek kontsolatuko gaitu, Jaunak madarikaturiko lurra lantzeak dakarzkigun ahalegin eta nekeetatik». 30Noe izan zuenetik, beste bostehun eta laurogeita bost urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. 31Beraz, guztira zazpiehun eta hirurogeita hamazazpi urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.
32Bostehun urte zituela, Noek Sem, Kam eta Jafet izan zituen.#Sem, Kam eta Jafet 6,10; 7,13; 9,18; 10,1.

Currently Selected:

HASIERA 5: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy